{"id":44303,"date":"2023-07-04T21:14:42","date_gmt":"2023-07-04T19:14:42","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=44303"},"modified":"2023-06-26T11:09:35","modified_gmt":"2023-06-26T09:09:35","slug":"bizikutzu-47-2023ko-uztaila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-47-2023ko-uztaila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 47 \u00a0&#8211; 2023ko uztaila"},"content":{"rendered":"\n<p> <em>&#8220;Ikuspegi politikotik, printzipio bakar bat bada, norberaren bere buruari buruzko burujabetza&#8221; <\/em> Victor-Hugo<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong>\u00a0<\/p>\n\n\n\n<p>\nUztail\nhasieran Euskal Herrian gelditzen diren Frantziako Tourreko\ntxirrindularien gisan, Biziko militanteak arras beste&nbsp; izaera\nduen denboraren kontrako lasterketa prestatzen ari dira: Euskal\nHerria Burujabe. Haren ildo nagusiak joan den hilabetean\nprentsaitzinekoan aurkeztuak izan ziren.<\/p>\n\n\n\n<p>\nUrriaren\n7an eta 8an Baionan, lurralde proiektu honen zazpi gaiak hitzaldi\nugariren bitartez eta Herv\u00e9 Le Treut klimatologoa edo Timoth\u00e9e\nParrique ekonomialaria bezalako aditu eta intelektualen\nesku-hartzearen bitartez aurkeztuko dira. Hori lortzeko gauzatu\nbeharreko ekintza zehatzak aurkeztuko dizkigute.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBaina\nasteburu hartan besta giroko topaketak bizitzeko parada izanen da,\nelkartruke informalak ukaitekoa eta musika gozatzekoa, bereziki Zea\nMaysen ahots magikoarekin edo Zoufris Maracasen erritmoekin.<\/p>\n\n\n\n<p>\nEgon\ninformatua programari buruz eta ez izan zalantzarik proiektu hau\neramaten duten laguntzaileei juntatzeko!&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Potreta: Elouan, 26 urte, Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>&#8220;Hemen\nbizitzea erabaki nuen Bizi edo Alda bezalako erakundeekin\nborrokatzeko, ikusi nahi nuen zergatik funtzionatzen zuen hain ongi\nEuskal Herrian!&#8221;<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"445\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2-500x445.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44284\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2-500x445.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2-300x267.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2-768x683.jpeg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2-600x533.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/Elouan2.jpeg 956w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nAterabide\nzentzudunik ikusten ez nien ingeniari ikasketen ondotik, Alternatiban\nzerbitzu zibikoa egiten saiatu nintzen. Horrek itxaropen guziak\ngainditu zizkidan eta hiru urte eta erdi eman nituen han permanente\ngisa. Joan den udan, Euskal Herrian bizitzea erabaki nuen Bizi edo\nAlda bezalako erakundeekin borrokatzeko. Enetzat Bizi erreferentzia\nbat da bere jeinuarentzat, militantziaz duen ikusmoldearentzat,\nlurraldeko eta haren baitako alternatiben ekosistema aberatsean\nfinkatzearentzat. Ikusi nahi nuen zergatik funtzionatzen zuen hain\nongi Euskal Herrian!<\/p>\n\n\n\n<p>\nBiziren\nkoordinazioa animatzen dut: aldi berean, aktibitateak egituratzen eta\nplanifikatzen ditut, boluntarioak laguntzen, kanpainen jarraipena\negiten dut, eguneroko arazoei konponbideak aurkitzen ditut,\nkomunikazioan laguntzen dut&#8230; Eta nola ez, aurtengo proiektu\nhandiaren antolaketan parte hartzen dut: Euskal Herria Burujabe.\nGaitzeko desafioa eta parada ederra lurraldearen metamorfosira buruz\njauzi egiteko!<\/p>\n\n\n\n<p>\nAldaren\nbaitan ere inplikatua naiz, Biziren lana osatzen duen elkartean,\nBiziren hein bereko garrantzia duena: hainbat indar indibidualismoa\neta besteen menpe egotea sustatzen tematzen diren bitartean,\nultraeskuinak aurrera egiten duenean, Aldak elkartasunak berpizten\nditu eta Euskal Herri zuzenago baten oinarriak pausatzen, herritar\nxumeen errealitateei adi egonez. Horri esker itxaropena berpizten da,\nbidea luzea eta zaila baldin bada ere.<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Kanpoko berri: LoverDose jaialdia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nLoverDose\njaialdia ospatu zen Baionan maiatzaren 19tik 21era. Iparraldeko PAF\nkolektibo feministak (Alternatiba feminista baten alde) antolaturik\neta Bizi!k lagundurik, maitasunari eta patriarkatuari eskainitako\nekitaldia izan zen. Antolatzaileen erranetan, helburua zen &#8220;PAFek\nkasik 15 urte honetan defendatzen duenaren irudiko jaialdia sortzea:\ngeneroa, arraza, etnia, sexu-orientazioa, klase soziala, gaitasun\nfisiko eta mentala kontuan harturik, desberdintasunak eta\ndiskriminazioak ulertzera eta haien kontra borrokatzera entseatzen\nden feminismo intersekzionala; sistema guzi hori, zeinaren gainean\nordena patriarkala antolatzen den ekoizteko,&nbsp; gorputzak eta\nbizitzak&nbsp; kontrolatzeko eta mugatzeko. \u00bb Sistema hori bera da (\nondorio suntsitzaileak oso goiz ezagutu zituena) aurrekaririk gabeko\nklimaren eta giza harremanen nahasmenduaren abiarazlea. Mugimendu\nekofeministarentzat mekanismo berberak daude lanean. Baliabide\nnaturalen harrapaketan oinarritzen den bezala, sistema kapitalista,\nkolonialista eta heteropatriarkal honek emazteen gorputzak baliatzen\nditu bere menpekotasuna jartzeko eta gero eta etekin gehiago\nbiltzeko. Neholako lurralderik ez da, ezta Iparraldea ere, gure\nbizitzetan dituen kalteetaz libratua denik: \u201cpentsa genezake gure\nharreman afektiboak sistema honetatik salbu daudela, gurekin\nezberdina dela. Baina ez da horrela, eta intimitatearen arloan,\ndeseraikitze&#8230; eta berreraikitze lan handia bada oraino&#8230;\u00bb, dio\nPAF kolektiboak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"299\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-500x299.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44289\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-500x299.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-300x179.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-768x459.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-1536x918.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455-600x358.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/DSC04455.jpg 1920w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\n<strong>Bisita gidatua: Hilabeteroko\ntopaketak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Maiatzaz geroztik, Hilabeteroko biltzarra proposamen berri batek ordezkatzen du: Hilabeteroko Topaketa!  Topaketa hauek hilabeteko lehen asteazken guziez egiten dira, 19:00etatik 21:00etara.  Lagunarteko mementoa da, hurbilerraza eta atsegina, Bizi-k lantzen dituen kanpainak baloratzeko eta nola parte hartu jakiteko.  Ez da bazkide izan beharrik, hitzordu hau denei irekia da, bakoitzak ekintza kolektiboan ekarpena egiteko aukerarekin, bere heinean eta bere ahalbideen arabera.<\/p>\n\n\n\n<p> Topaketa Bizi-k aitzineko hilabetean eginiko aktibitateen gain-soako labur batekin hasten da, gero bidean den kanpaina batean arreta jartzen da. Jende guziak gomitatuak dira parte hartzera, arazo desberdinez gogoetatzera&#8230; eta azkenik aperitifa ttipi baten inguruan bururatzen da, giro bero batean trukatuz elkar ezagutzeko parada da.  Hilabeteroko Topaketa hauek Manu Robles-Arangiz Fundazioan egiten dira (Baiona, Kordelierren karrikako 20an).<\/p>\n\n\n\n<p>\nUsaian\nez bezala, <strong>uztailaren\n5eko Topaketa, asteazkenarekin, Patxokin eginen da<\/strong>\n(Kordelierren karrika, 23bis), EUSKAL HERRIA BURUJABE 2023, 2023ko\nurriaren 7 eta 8an, Baionan, Bizik antolatuko duen besta-giroko\nekitaldi handiari eskainia izanen zaio.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"393\" height=\"275\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2017-01-16-\u00e0-16.37.01.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-33485\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2017-01-16-\u00e0-16.37.01.png 393w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2017\/01\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2017-01-16-\u00e0-16.37.01-300x210.png 300w\" sizes=\"(max-width: 393px) 100vw, 393px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\n<strong>Egin\ndugu: Begirale ekologikoek anbizio klimatiko eta soziala berriz\nezartzen dituzte Herriko Etxeen ekintzen muinean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nEkain\nhasieran, Ziburun, Ingurumenaren Mundu mailako Egunean, Bizik puntua\negin zuen Iparraldeko Herriko Etxeek egin klimaren aldeko ekintzen\negoerari buruz eta kargualdi-txostena aurkeztu. Tresna honek 3 urteko\nkargualditik landa bilana egiteko aukera ematen du eta urtarriletik\nekainera Hitza Hitz taldeak eta haren begirale ekologikoek egin lan\nizigarriaren fruitua da.<\/p>\n\n\n\n<p>\nEmaitza\nargia da: lurraldean ekintzak gauzatuak izaten hasiak dira, baina\nsobera axalekoak dira.&nbsp;&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\nHorregatik,\n\u201cmerezimendutsuenak\u201d ziren Herriko Etxeei&nbsp; &#8220;M\u00e9tam&#8217;Or\nTrofeo&#8221; trofeo ironikoak eman eta gero (urrezko ostruka, burua\nhondarrean gehienik sartu duen Herriko etxearentzat, urrezko karpa,\nbere ekintzei buruz isilenik gelditu denarentzat, eta metamorfosi\nekologikoarekin gehienik engaiatua den Herriko Etxearentzat urrezko\ntximeleta), Bizik orain herritar-ekintzarako deia egiten du<strong>\nSuiviPacte2020.bizimugi.eu webgunera joz:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li> <a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/kargualdi-erdiko-egoera-ekologikoa-txosten-osoa\">Txostena eta nork bere Herriko Etxearen Metamorfosiaren aitzinatzea kontsultatuz<\/a>; <\/li><li> Nork bere hautetsiak galdekatuz, orriaren beherealdean den formularioaren bidez. <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\nBakoitzak ekin dezake Herriko\nEtxeen ekintzak eskalaz alda eta anbiziotsuagoak izan daitezen!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"333\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/photo_sentinelles_pacte_ceremonie-500x333.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-44291\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/photo_sentinelles_pacte_ceremonie-500x333.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/photo_sentinelles_pacte_ceremonie-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/photo_sentinelles_pacte_ceremonie-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2023\/07\/photo_sentinelles_pacte_ceremonie-scaled.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> <strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>\n\tUztailaren\n\t5ean, asteazkenarekin 19:00 \u2013 21:00 <strong>Biziren\n\tHilabeteroko topaketa,&nbsp; <\/strong>Manu\n\tRobles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.&nbsp;\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t17an, astelehenarekin 19:00 \u2013 21:00 <strong>Jakazan\/k\n\tLogistika <\/strong>Patxokian,\n\tTonneliers-en 23bis-ean.\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t24an, astelehenarekin 18:30 \u2013 20:30 <strong>Etxebizitza\n\tlantaldea,&nbsp; <\/strong>Manu\n\tRobles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.&nbsp;\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t26tik 30era: <strong>Baionako Bestak<\/strong>\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren 28an, ostiralarekin\n\t19:00 \u2013 21:00 Bizi Barnekalderen bilkura, EHLGren egoitzan,\n\tAinhiza-Monjolosen\n\t<\/li><li>\n\tAgorrilaren\n\t14an, astelehenarekin 18:30 \u2013 20:30 <strong>Begirale\n\tEkologikoen topaketa,&nbsp; <\/strong>Manu\n\tRobles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.&nbsp;\n\t<\/li><li>\n\tAgorrilaren\n\t21ean, astelehenarekin 19:00 \u2013 21:00 <strong>Jakazan\/k\n\tLogistika <\/strong>Patxokian,\n\tTonneliers-en 23bis-ean.\n\t<\/li><li>\n\tAgorrilaren\n\t28an, astelehenarekin 18:30 \u2013 20:30 <strong>Etxebizitza\n\tlantaldea,&nbsp; <\/strong>Manu\n\tRobles-Arangiz Fundazioa, Kordelierren karrikako 20., Baionan.\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Ikuspegi politikotik, printzipio bakar bat bada, norberaren bere buruari buruzko burujabetza&#8221; Victor-Hugo Editoriala\u00a0 Uztail hasieran Euskal Herrian gelditzen diren Frantziako Tourreko txirrindularien gisan, Biziko militanteak arras beste&nbsp; izaera duen denboraren kontrako lasterketa prestatzen ari dira: Euskal Herria Burujabe. Haren ildo nagusiak joan den hilabetean prentsaitzinekoan aurkeztuak izan ziren. Urriaren 7an eta 8an Baionan, lurralde proiektu &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-47-2023ko-uztaila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":44284,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44303"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=44303"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44303\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":44307,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/44303\/revisions\/44307"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/44284"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=44303"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=44303"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=44303"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}