{"id":41695,"date":"2022-11-01T18:27:15","date_gmt":"2022-11-01T17:27:15","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=41695"},"modified":"2022-11-02T09:15:32","modified_gmt":"2022-11-02T08:15:32","slug":"bizikutzu-43-2022ko-azaroa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-43-2022ko-azaroa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 43 &#8211; 2022ko azaroa"},"content":{"rendered":"\n<p>\n&#8220;Denek\nbadugu zeregin bat jokoan&#8221; Camille Etienne<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Klimarentzako\nEkonomia Institutua den I4CEren azken txostenak lekuko elkargoetan\n&#8220;klima arloko inbertsio&#8221; eskasa nabarmentzen du, batez ere\nbizikleta-bideen antolaketan, energia saileko  arraberritze obretan,\netab.<\/p>\n\n\n\n<p>Alta,\naterabideak badira. Eta horiek plantan ezartzeko, arduradunen\n\u00abgaitasunak eta ezagutzak indartu\u00bb behar dira Christophe Cassou\nIPCCko klimatologoak gogorarazi duen bezala.<\/p>\n\n\n\n<p>Helburu\nhorrekin Bizik bere ekimenak formakuntzari buruz ere bideratzen ditu.\nKlimaren Astean Ipar Euskal Herriko lurraren erabileran dagoen\ngatazkari buruzko mahai-ingurua antolatu zen.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik\nhautetsiendako formakuntza-ziklo bat abian ezartzea erabaki du,\nenergiaren, hondakinen, mugikortasunaren, etab. arloetako adituen\nparte hartzea segurtatuz.<\/p>\n\n\n\n<p>Denek\ngure mailan ekin behar badugu, ezinbestekoa da gure hautetsiek beren\nardurak har ditzaten.<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Potreta: Fran\u00e7ois Verdet, 52 urte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>\u201cDena gustatzen zait Bizin, bai ikuspegi erradikal-pragmatikoa, bai tokiko engaiamenduaren eskala, ekintzen dimentsio umoretsua ahantzi gabe.\u201d<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"665\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-500x665.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41689\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-500x665.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-300x399.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-768x1021.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-1155x1536.jpg 1155w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-scaled.jpg 1540w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/franc\u0327ois_portrait-600x798.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> Fran\u00e7ois naiz, 52 urte ditut. Badu 15 urte Bidarten bizi naizela. Eta badu aspaldi Europako Surfrider Foundation eta Bizi! erakundeetan militatzen dudala. 2009an hasi nintzen Biziren ekintzetan parte hartzen. Lehena &#8220;Nork nahi ditu graduak irabazi?&#8221; jokoa izan zen, kadiren eta musikaren jokoan inspiratua dena, jendea berotze globalari buruz sentsibilizatzeko. 2020az geroztik gehiago inplikatzen naiz, Koordinaketako kide gisa. Dena gustatzen zait Bizi!-n, bai ikuspegi erradikal-pragmatikoa, bai tokiko engaiamenduaren eskala, ekintzen dimentsio umoretsua ahantzi gabe&#8230; Iritsi nintzenean, hasten diren gauza guzietan eraginkortasunari ematen zaion garrantziak inpresionatu ninduen.<\/p>\n\n\n\n<p>\nHori\nbat dator elkarte munduko engaiamenduari buruz dudan ikuspegiarekin.\nErakundeari eskaintzen ahal diogun denbora mugatua izanik, egiten\ndugun gauza bakoitza eraginkorra izan dadila! Surfriderren epe luzeko\ndosier batzuez arduratzen naiz. Bizin, proiektu puntualagoetan\ninplikatzera entseatzen naiz: kanpaina baten grafismoa, klima\negonaldiaren prestatzea, ekintza berezi batean parte hartzea&#8230;\nLanean ene balio ekologiko eta sozialak gauzatzera entseatzen naiz.\nPortugal iparraldean gai natural eta biologikoekin egina den\ngizonentzako arropa marka bat garatzen ari naiz, <em>Bask in the Sun<\/em>.<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Kanpoko\nBerri: energia herritarraren alde<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nGaur\negun krisi energetiko handia pairatzen ari gira, eta honek dakar\njende askok gurea baino biziki gutiago garatuak diren herrialdeentzat\nzuzendua uste zuten arriskua: itzalaldi edo txandakako itzalaldien\narriskua&#8230; Covid krisiaren aldaera gisa, berriz ere ikusten ari gira\nzein hauskor eta nola ez diren erresilienteak gure sistemak. Eta\nberriz ere jende ahulenak dira prezio gorena ordainduko dutenak,\naberatsenek sakelak betetzen dituzten bitartean eta gobernu-kideak\ntrikota beroz jantziak agertzen direlarik. Uda honetako hondamendiei\nloturiko egiazko kontzientzia-hartzea izanik ere, klima aldaketaren\nkontrako borroka lanjerean emana da ikatz-zentral elektrikoak berriz\nmartxan ezarriz.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280-500x281.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-41692\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280-500x281.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280-300x169.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280-768x432.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280-600x338.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/energy-3191780_1280.png 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nEuskal\nHerria burujabe-ren irakurketa berriz egiteko aukera da, lurralde\nmailan energia burujabetzaren gaiak eta energia herritarraren aldeko\nborrokaren garrantzia agerian uzten dituena. \u00abTrantsizio energetikoa\nez da bakarrik arazo tekniko eta ekonomikoa. Berez egiazko proiektu\npolitikoa da, gure ustez energia herritarra eraiki behar duena, hots,\nproiektuaren iraupen osoan biztanleen eta elkargoen parte-hartze\nzuzena ahalbidetzen duen energia, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen\nartean zirkuitu laburrak sortzea helburu duena, beharren eta\nekoizbideen arteko loturaz jabetzeko\u00bb. Xehetasun gehiago hemen:\n<a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/burujabe-reprendre-possession-de-nos-vies\">https:\/\/bizimugi.eu\/burujabe-reprendre-possession-de-nos-vies<\/a><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua: Hilabeteko biltzarra:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hilabeteko\nbiltzarra, denei irekia, Biziren hitzordu nagusietako bat da&nbsp;:\ngauza berrietaz ohartzeko gunea, informazio biltzeko, eztabaidatzeko,\nproposatzeko. Elkartea ezagutzeko asmoarekin izan ala jadanik\nboluntario, pertsona orok bere lekua du han. Heldu berriari Biziko\nkide batek harrera egiten dio eta gidatzen du.<\/p>\n\n\n\n<p>Hilabeteko\nbiltzar bakoitza iragan hilabeteko jardueren eta aitzinamenduen\naipatzearekin hasten da:  elkartearen une garrantzitsuen berri\nhartzeko parada ezin hobea. Horren ondotik,  garaiko tematika eta\nekintza nagusiak aipatzen dira.  Haietariko bat modu luzeagoan\nlantzen  dugu, maiz talde ttipitan, bakoitzak hitza aiseago hartzeko\nparada izan dezan eta bere ideiak proposa ditzan. Hilabeteko\nbiltzarra jitekoak diren gertakarien aipamenarekin bukatzen da\nardura. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Baina\nbiltzarraren egiazko bukaera gero izaten da, Fundazioaren auzoan\nproposatua den lagun arteko unearekin.  Topaketa militante berrien\nestakurua da, eztabaiden jarraitzeko parada edo hobeki elkar\nezagutzekoa. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Hilabeteroko\nbiltzarrak denei irekiak dira eta <strong>hilabeteko\nlehen asteazken guziez <\/strong>egiten dira<strong>\n19:00etatik 21:00etara Manu Robles Arangiz Fundazioan<\/strong>\n(Cordeliers karrika, 20, Baiona)<\/p>\n\n\n\n<p><em>18:40ean&nbsp;:\nBizi&nbsp;!-kide berrien harrera<\/em><\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Egin dugu&nbsp;: Garraiobide Alternatiboen Aldeko Lan Taldeak markatu hilabete bat<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41452\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/10\/photo_2022-10-04_10-45-30.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> 2022ko irailaren 25eko txirrindiraultza eguzkitsuaren arrakastaren ondotik (200 txirrindularik Bizi Larrun taldearekin manifestatu dute Donibane Lohizunen), bigarren ekintza bat egin dugu Angelun. Donibane Lohizuneko txirrindiraultzaren xedea argia zen: bizikleta-bide seguru gehiagoren eskatzea, Jean-Fran\u00e7ois Irigoyen auzapeza interpelatuz. Angeluko ekintzaren xedea horren osagarria zen: Espainiako hiribidearen eta Belay parkearen arteko obren ilegaltasunaren kontra protesta egitea. Izan ere, legeak eskatzen du bideak berritzen direnean bizikleta-bide seguruak egitea, baina alde horretatik ez da deus aurreikusi Angeluko obren zati horretan. Horregatik, urriaren 4an, asteartez, 10:00etan, Biziko 16 ekintzailek \u201c<em>Legea errespetatu: Brindos hiribidearen arraberritzeak ingurumenaren kodeko L228-2 artikulua errespetatu behar du!\u201d<\/em> pintatu dute etorbidean berean. Auzapezak legearen errespetatzeari uko egin eta, Bizik afera auzitara eraman du. Segitu beharreko kontua.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Azaroko\neta abenduko egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Azaroaren 3an, ostegunez, 19:00-20:30: <strong> Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura<\/strong>, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan  <\/li><li>Azaroaren 10ean, ostegunez, 18:30-20:15: <strong>Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura<\/strong>, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.  <\/li><li>Azaroaren 14an, astelehenez, 18:30-20:30: <strong>Lurralde mailako alternatiba &#8211; Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Euskaraz Bizin<\/strong> lan taldearen bilkura: MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan <\/li><li>Azaroaren 16an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide berriei harrera<\/strong> MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan <\/li><li>Azaroaren 17an, ostegunez, 19:00-21:00: <strong>Komunikazioa lan taldearen bilkura, <\/strong>Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan. <\/li><li>Azaroaren 21ean,, astelehenez, 19:00-21:00: <strong>Jakazan\/k lan taldearen bilkura<\/strong>, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan <\/li><li>Azaroaren 28an, astelehenez, 18:30-20:30:<strong> Habitat-Etxebizitza lantaldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Abenduaren 6an, asteartez, 19:00-21:00: <strong>Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Abenduaren 6an, asteartez, 19:00-20:30: <strong> Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura<\/strong>, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan  <\/li><li>Abenduaren 7an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Biziren hilabeteko bilkura irekia<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Abenduaren 8an, ostegunez, 18:30-20:15: <strong>Biziren Etorkinei buruzko lan taldearen bilkura<\/strong>, Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan.  <\/li><li>Abenduaren 12an, astelehenez, 18:30-20:30: <strong>Lurralde mailako alternatiba &#8211; Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Abenduaren 15ean, ostegunez, 19:00-21:00: <strong>Komunikazioa lan taldearen bilkura, <\/strong>Maiatzen, Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 22., Baionan. <\/li><li>Abenduaren 19an, astelehenez, 19:00-21:00: <strong>Jakazan\/k lan taldearen bilkura<\/strong>, Patxokian, Tonneliers-en karrikako 23bis-an, Baionan <\/li><li>Abenduaren 26an, astelehenez, 18:30-20:30:<strong> Habitat-Etxebizitza lantaldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Urtarrilaren 3an, asteartez, 19:00-21:00: <strong>Garraiobide alternatiboen aldeko lantaldearen bilkura<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan. <\/li><li>Urtarrilaren 3an, asteartez, 19:00-20:30: <strong> Hitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura<\/strong>, Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan  <\/li><li> Urtarrilaren 4an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Biziren hilabeteko bilkura irekia<\/strong>, MRA Fundazioan, Kordelierren karrikako 20., Baionan.  <\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Denek badugu zeregin bat jokoan&#8221; Camille Etienne Editoriala Klimarentzako Ekonomia Institutua den I4CEren azken txostenak lekuko elkargoetan &#8220;klima arloko inbertsio&#8221; eskasa nabarmentzen du, batez ere bizikleta-bideen antolaketan, energia saileko arraberritze obretan, etab. Alta, aterabideak badira. Eta horiek plantan ezartzeko, arduradunen \u00abgaitasunak eta ezagutzak indartu\u00bb behar dira Christophe Cassou IPCCko klimatologoak gogorarazi duen bezala. Helburu horrekin &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-43-2022ko-azaroa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":41689,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41695"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41695"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41695\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":41715,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41695\/revisions\/41715"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/41689"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41695"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41695"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41695"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}