{"id":41218,"date":"2022-09-14T14:09:00","date_gmt":"2022-09-14T12:09:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=41218"},"modified":"2022-09-20T17:35:45","modified_gmt":"2022-09-20T15:35:45","slug":"bizikutzu-42-2022ko-iraila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-42-2022ko-iraila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 42 &#8211; 2022ko iraila"},"content":{"rendered":"\n<p>\nEsperantza\nez da nehoiz turrustan isuri, beti jalgi da.<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-right\">Terkel\nStuds<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Eta Basajauna gaur iratzartzen balitz, oihu eginen luke gure abisatzeko mehatxatzen gaituzten ekaitzetaz, sute suntsitzaileetaz, hemen falta den eta planetaren beste aldean jendea hiltzen duen uraz, janari eskasiaz \u2026 Baina behin eta berriz errepikatzen diren hondamendi horien ezagutzean, jendarteak indarra berreskura dezake etorkizun goxoago baten alde aritzeko eta ekiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Indar horren (berr)eskuratzeko ezinbestekoa da nagusitua den goibeltasunetik eta ezintasun sentipen horretatik ateratzea. Gero eta mugimendu gehiagok aldaketa gutizia horiek batzen dituzte gizartearen aukerak beste era batera bideratzeko xedez.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi! egunerokoan konkretuki jarduten duen horietakoa da, eta ingurumenaren eta Amalurraren errespetu gehiago duen mundu hobe eta zuzenagoaren  eraikitzeko zure zain da. Sartze giroa da, iratzar zure baitan den Basajauna eta  etor gurekin!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta:\nCarole, Baiona, 33 urte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>Egunerokotasunean\nekiteak eta zenbait proiekturen gauzatzen ikusteak ene \u201ceko-herstura\u201d\neta jendarte injustiziei loturiko haserrea bideratzeko parada ematen\ndidate.<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"566\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2-500x566.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41210\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2-500x566.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2-300x340.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2-768x870.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2-600x679.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Carole2.jpg 1104w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Formakuntzaz,\ngeografo-urbanista naiz, ene jardun profesionalean ingurumen eta\njendarte gaiei leku nagusia ematen diet.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizin,\nHabitat-Etxebizitza taldeko kidea naiz. &#8220;B\u00e2timent frugal\nsud-aquitain \/ Hego akitaniako egoitza xuhur eta eraginkorra&#8221;\ndokumentua landuko dugu, hautetsiei eta sustatzaileei zuzenduko\ndieguna, &#8220;B\u00e2timent frugal bordelais \/ Bordaleko egoitza xuhur\neta eraginkorra &#8221; labeletik inspiratua. Egoiliarren\nbizi-kalitateaz arduratzen den eraikina sustatzen du dokumentuak,\nespazio naturalak zainduz, lurraldeari egokitua eta tokiko sailei\nzuzendua.<\/p>\n\n\n\n<p>Ene\nbortizkeriarik gabeko lehen ekintzak markatu nau. Biarritzeko\nEtxebizitza eta higiezinen saloian inbertitzaile aberats gisa sartu\nginen&nbsp;bigarren etxebizitza eder eta merkeak erostera. Ordu arte\nbakarrik manifestazioetan parte hartzen nuen. Ekintza hau ene\nmilitante ibilbidean urrats berria izan zen, eta ekintza horiek\niritzi publikoan duten eragina neurtzeko parada eman zidan.<\/p>\n\n\n\n<p>Tokiko\nmaila da jokatzeko eta gauzak aldatzeko mailarik hoberena. Bizik\nalternatiba mobilizatzaileak eta zoriontsuak proposatzen ditu,\nmunduan nagusi den eredu kapitalista eta liberalarekin hautsiz,\njendarte eredu berri bat eraikitzeko, ibilbidea aldatzeko eta klima\naldaketari aurre egiteko.<\/p>\n\n\n\n<p>Elkarte\nbaten parte izateak, egunerokotasunean\nekiteak eta zenbait proiektu gauzatzen ikusteak ene \u201ceko-herstura\u201d\neta jendarte injustiziei loturiko haserrea bideratzeko parada ematen\ndidate.<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Kanpoko\nberri: klimaren arloko mugimendua egituratzen ari da Hego Euskal\nHerrian<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hego\nEuskal Herrian mugimendu ekologista zatikatua da. Iparraldean aldiz,\n2009az geroztik, Bizik klimaren erronkaren inguruan anitz indarren\nbatzea lortu du. Dena den, Hegoaldeko hainbat mugimendu ekologista\nberen artean molde eraginkorragoan egituratzea aztertzen ari dira.\nLehen aldikotz, klimaren borrokan engaiatuak diren kolektibo eta\nelkarteak bilduko dira \u00abkrisi ekologikoa erdigunean\u00bb ezartzeko.\n&#8220;Ekotopaketak&#8221; izena duten topaketa ekologiko hauek\nBizkaian, Bilbo inguruko Portugaleten iraganen dira, irailaren 30ean,\nurriaren 1ean eta 2an. Joan den maiatzean, Bizirik gure irrati saioak\nGorka Laurnagari hitza eman zion. 25 urteko militante gazteak azaldu\nzuen nola Hego Euskal Herrian, 1970 eta 1980ko hamarkadetako\nmugimendu ekologista bizia, garaian nagusiki nuklearraren kontrako\nborrokaren inguruan zentratua zena, pixkanaka indargabetu zela. Gaur\negun, talde ekologista anitz bada baina oso lokalizatuak, gutiengoan,\nbata bestetik deskonektatuak eta garatzeko xederik gabe. Gorka\nLaurnagarentzat, Hego Euskal Herriak ekologia eztabaida publikoaren\nerdigunean ezarriko lukeen mugimendu ekologista zabal eta\nidentifikatua behar du. Haren arabera mugimendu klimatikoak hor jauzi\nkualitatibo eta kuantitatiboa egin behar du. \u201c. Ezinbestekoa zaigu\npubliko berrietara heltzeko gai izatea, Bizik lortu duen bezala, jada\nkontzientzia ekologikoa duten pertsonetarik haratago&#8230;\u00bb.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"229\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2-500x229.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41212\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2-500x229.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2-300x138.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2-768x352.jpeg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2-600x275.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/09\/Ekotopaketak2.jpeg 902w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\nGidatua: Hego-Lapurdiko Biziren lantaldea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Hendaiatik Arbonara eta Ainhoatik Biriatura, Hego Lapurdiko herrietan bizi diren Bizikideentzat, lurraldetik ahal bezain hurbil ekiteko moldea Bizi Larrun tokiko lantaldean sartzea da!<\/p>\n\n\n\n<p>Ondoko xantierra?  Bizikletaren erabilpena sustengatzeko, besta eta aldarrikapen giroko txirrindiraultza handia antolatzen du heldu den irailaren 25ean, igandearekin. Izan ere, garraio eztien auzia da berriz ere tokiko lantaldearen kezka nagusia, deitoratzen duela herriko auzapezak hirigunean eraikitzen ari den Foch aparkalekuari sustengu gehiago ematen diola, mugikortasun eztien aldeko plan handi bati baino.  <\/p>\n\n\n\n<p>Txirrindiraultzan parte hartu nahi baduzu, hitzordua (zure bizikletarekin!), Donibane Lohizuneko Verdun plazan, irailaren 25ean, igandez, 15:00etan!<\/p>\n\n\n\n<p>Lantaldearen ondoko hitzorduen berri ukaiteko, edo lantaldearen aktibitateei buruz xehetasun gehiago ukaiteko, idatzi&nbsp;: <a href=\"mailto:larrun@bizimugi.eu\">larrun@bizimugi.eu<\/a> helbidera.  <\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"138\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-500x138.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41102\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-500x138.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-300x83.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-768x211.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-1536x422.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-scaled.jpg 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Ve\u0301lorution-banni\u00e8re-3-600x165.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egin\ndugu: 200 pertsona inguru formatu dira klima eta jendarte desafioa\naltxatzeko <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>Lehen\nurtea da udako formakuntza egonaldia antolatua izan dela Bizi&nbsp;!\neta Aldaren artean: formatu berriak 200 bat parte hartzaile animatu\nzituen! \n<\/p>\n\n\n\n<p>Uztailaren 13tik 17ra, Mugerre Elizaberriko Formakuntza Egonaldiak mobilizazio estrategiei eta indarkeriarik gabeko ekintzei buruz, bai eta alternatibei buruzko tailerretan trebatzeko parada eskaini zuen. Udako momentu berezi horrek bildu zituen klima eta jendarte larrialdiarekin kezkatuak diren herritarrak, erronka horien aitzinean ekiteko nahiantak, ekintzetara pasatu nahi zuten hasiberriak edo urrunago joan eta lurraldeko mobilizazioa garatzen lagundu nahi zuten Alda edo Biziko militanteak.<\/p>\n\n\n\n<p>24\nformakuntza saio praktikok eta teorikok osatu zuten egonaldia, Biziko\n15 militantek antolatu ekintzak markatu zuena. Militante hauek,\nEzpeletan estreina batean parte hartzen zuen Patrick Pouyann\u00e9 Total\nEnergies-ko zuzendari nagusiaren bisita trabatu zuten. Ekintzaren\nhelburua klima-aldaketaren arduradun nagusietako baten buruzagia\nohore handiz errezebitzen&nbsp;segitzearen ahalkegabekeria&nbsp;gogoratzea\nzen.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"367\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-500x367.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-41071\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-500x367.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-300x220.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-768x564.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-1536x1128.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-scaled.jpg 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/Copie-de-P1800759-600x441.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong>Iraila<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Irailaren\n\t15ean, ostegunez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Biziren\n\tMaiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tIrailaren\n\t19an, astelehenez, 18:00 &#8211; 20:00: <strong>Digitala\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Biziren\n\tMaiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tIrailaren\n\t19an, astelehenez, 19:00 \u2013 21:00: <strong>Jakazan\/k\n\tlantalde logistikoaren bilkura <\/strong>Patxokian,\n\tTonneliers-en karrikako\n\t23bis-an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tIrailaren\n\t21ean, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Euskaraz\n\tBizin<\/strong>\n\tlan taldearen bilkura: MRA Fundazioaren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>\n\tIrailaren\n\t21ean, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><strong>Urria\n<\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<ul><li>\n\tUrriaren\n\t4an, asteartez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Garraiobide\n\talternatiboen aldeko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n<\/li><li>Urriaren\n\t4an, asteartez, 19:00-20:30:\n\t<strong>\n\tHitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tBiziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li>\n\tUrriaren\n\t5ean, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Biziren\n\thilabeteko bilkura irekia<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t10ean astelehenez, 18:30-20:30:\n\t<strong>Lurralde\n\tmailako alternatiba &#8211; Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t13an, ostegunez, 18:30-20:15:\n\t<strong>Biziren\n\tEtorkinei buruzko lan taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMaiatzen, Biziren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t22., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>\n\t Urriaren\n\t17an, astelehenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Jakazan\/k\n\tlan taldearen bilkura<\/strong>,\n\tPatxokian, Tonneliers-en karrikako\n\t23bis-an,\n\tBaionan\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t19an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t20an, ostegunez, 19:00-21:00: <strong>Komunikazioa\n\t<\/strong><strong>lan\n\ttaldearen bilkura,<\/strong><strong>\n\t<\/strong>Maiatzen,\n\tBiziren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t22., Baionan.\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t24an astelehenez, 18:30-20:30:<strong>\n\tHabitat-<\/strong><strong>Etxebizitza\n\tlantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\n<strong>Azaroa<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>\n\tAzaroaren\n\t1ean, asteartez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Garraiobide\n\talternatiboen aldeko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n<\/li><li>Azaroaren\n\t1ean, asteartez, 19:00-20:30:\n\t<strong>\n\tHitza Hitz Komunikazioa lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tBiziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n<\/li><li>\n\tAzaroaren\n\t2a, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Biziren\n\thilabeteko bilkura irekia<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esperantza ez da nehoiz turrustan isuri, beti jalgi da. Terkel Studs Editoriala Eta Basajauna gaur iratzartzen balitz, oihu eginen luke gure abisatzeko mehatxatzen gaituzten ekaitzetaz, sute suntsitzaileetaz, hemen falta den eta planetaren beste aldean jendea hiltzen duen uraz, janari eskasiaz \u2026 Baina behin eta berriz errepikatzen diren hondamendi horien ezagutzean, jendarteak indarra berreskura dezake etorkizun &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-42-2022ko-iraila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41218"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41218"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41218\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":41236,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41218\/revisions\/41236"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41218"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41218"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41218"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}