{"id":41030,"date":"2022-07-09T12:00:54","date_gmt":"2022-07-09T10:00:54","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=41030"},"modified":"2022-07-09T12:00:55","modified_gmt":"2022-07-09T10:00:55","slug":"kalte-ordaineko-beste-bozketa-bat-seinale-indartsu-eta-ongi-etorria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/kalte-ordaineko-beste-bozketa-bat-seinale-indartsu-eta-ongi-etorria\/","title":{"rendered":"Kalte-ordaineko beste bozketa bat: Seinale indartsu eta ongi etorria!"},"content":{"rendered":"\n<p>\nSe\nLoger au pays \u2013 Herrian Bizi plataforma pozten da Euskal Elkargoko\nkontseiluaren botoarekin larunbat honetan, uztailak 9an, arautegi\naldatua bozkatu baitu, bere funtsezko lerroetan, joan den martxoaren\n5ean onartutako konpentsazio printzipioa berresten duena. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nPaueko\nAuzitegi administratiboak, hainbat sozietate, atezaindegi eta\nmultijabeen esku utzita, gelditu zuen martxoaren 3an hautetsi\ngehienek bozkatutako araudia. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nGeroztik,\nEuskal Hirigune Elkargoak (EHE) kasazio-errekurtsoa aurkeztu du\nEstatu Kontseiluaren aurrean, konpentsazioaren etendura horri aurre\negiteko.<br \/>\nGaur egun erregelamendua aldatuta, EHEk helburu\nbikoitza du: \n<\/p>\n\n\n\n<p>\n&#8211;\n&#8220;Etendura&#8221; bertan behera uzteko ahalegina, denbora\nirabaztekoa Estatu Kontseiluaren aurrean errekurtsoa aurkezteko behar\nden epeari dagokionez. Izan ere, aldatutako erregelamendua 2023ko\nurtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da. Horrek bide ematen du, era\nberean, Paueko Auzitegi administratiboaren ebazpenarekin zerikusirik\nez zuen araudiaren funtsa segurtatzeko (beste tokietan,\nkonpentsazioaren aurkako zenbait errekurtso ezetsi egin ziren\nbereziki arrazoitutako erabakien bidez);<\/p>\n\n\n\n<p>\n&#8211;\nSeinale politiko indartsu bat bidaltzen ari zaizkie inbertitzaile\nfinantzarioei. Lurralde honek ez du gehiago onartu nahi  bere\netxebizitzak turismo-altzari bihurtzea, eta inbertsio oro menturazko\neta arriskugarriena izango litzateke.<\/p>\n\n\n\n<p>\nAraudi\naldatua onartu ondoren, 2022ko martxoaren 5eko bozketak ezarri zuen\nlakio lokarri  eraginkorra mantendu eta indartu egingo da, ordura\narte Ipar Euskal Herriko parke lokal pribatua jotzen zuen odolgaltzea\ngeldiarazteko. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nSe\nLoger au pays \u2013 Herrian bizi plataformak eskerrak eman nahi dizkie\naraudi aldatu hau onartzearen alde bozkatu duten hautetsi guzieri.\nSekulan baino gehiago, mobilizatuak geratzen gara herrialdean\nbizitzeko eta bizilekua hartzeko eskubidearen alde, eta ondoko\negunetan jakinaraziko dugu eskubide hori aldarrikatzeko eta\ndefendatzeko antolatua izanen den hurrengo manifestazio jendetsuaren\ndata. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nSe\nloger au pays \u2013 Herrian bizi plataformaren izenean<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Se Loger au pays \u2013 Herrian Bizi plataforma pozten da Euskal Elkargoko kontseiluaren botoarekin larunbat honetan, uztailak 9an, arautegi aldatua bozkatu baitu, bere funtsezko lerroetan, joan den martxoaren 5ean onartutako konpentsazio printzipioa berresten duena. Paueko Auzitegi administratiboak, hainbat sozietate, atezaindegi eta multijabeen esku utzita, gelditu zuen martxoaren 3an hautetsi gehienek bozkatutako araudia. Geroztik, Euskal Hirigune &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/kalte-ordaineko-beste-bozketa-bat-seinale-indartsu-eta-ongi-etorria\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":41028,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41030"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=41030"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41030\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":41031,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/41030\/revisions\/41031"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/41028"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=41030"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=41030"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=41030"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}