{"id":40926,"date":"2022-07-05T22:37:00","date_gmt":"2022-07-05T20:37:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=40926"},"modified":"2022-07-07T11:46:05","modified_gmt":"2022-07-07T09:46:05","slug":"bizikutzu-41-2022ko-uztaila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-41-2022ko-uztaila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 41 &#8211; 2022ko Uztaila"},"content":{"rendered":"\n<p>&#8220;Greenwashing-a klimaren ukatze berria da&#8221; Laurence Tubiana<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Aspalditik\nezagutzen dugu greenwashing printzipioa, beren komunikazio\nestrategian marka handiei aplikatzen zaien heinean batez ere.\nPraktika higuingarria zen jadanik, eta oraino gehiago politikan\nsartzen denean. Txioak analisi sakonak baino entzungarriagoak\ndirenean, eta hitz onek obratzeei lotzea dispentzatzen dutenean.<\/p>\n\n\n\n<p>Kolore\nbakarreko Diputatu Biltzarraren bukaerak, beharbada, parlamentariei,\nazkenean larrialdi klimatikoari, baita turismo-guneetako\netxebizitzaren arazoari edo, Bidasoak hilerri itxura duen garaian,\netorkinen harreri erantzuteko beharrezkoa den libertatea emanen die.<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik\ndaraman Burujabe proiektuak aterabide zehatzak ematen ditu arlo\nhauetan beste hainbatetan bezala. Ondorioz, aterabideak badira, eta\nnehork ezin du orain ez ikusiarena egin&#8230; edo alegia egin.<\/p>\n\n\n\n<p>Artetik\nerrateko euskaraz Greenwashing-en antonimoa Hitza hitz da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta&nbsp;:<\/strong>\n<strong>Gr\u00e9gory \u2013 30 urte\u2013 ziburu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><em>\u00abBiziki\natsegin dudana \u00abGogo-Komunitate\u00bb bateko kide izatearen sentimendua\nda.\u00bb<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"572\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Portrait-GREGORY-500x572.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-40920\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Portrait-GREGORY-500x572.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Portrait-GREGORY-300x343.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Portrait-GREGORY-600x687.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/Portrait-GREGORY.jpg 652w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Bizin\nhartu nuen engaiamendua hasi zen duela kasik bi urte Euskal Herrira\nheldu nintzenean. Hori baino lehen Parisen bizi nintzen, elkarte\nbaten kultura sailean engaiatua: besteak beste musika label ttipi\nbateko kide izan nintzen. Baina klima-aldaketak eta desberdintasunen\nareagotzeak dakarten antsiarengatik &#8211; ezintasun politikoaren\nsentimendu mingarria aipatu gabe \u2013 gai horiek beretuak zituen\nmugimendu militante batekin bat egin nahi nuen. Ni lekuz aldatzearen\nondotik, Bizin boluntario bilakatzea pertsona berriak topatzeko modua\nzen ere! Elkartean, bestalde, biziki atsegin dudana hauxe da,\n&#8220;Gogo-Komunitate&#8221; bateko kide izatearen sentimendua, non\nbakoitzak bere baitan baitarama arazo ekologikoen eta sozialen\nkontzientzia areagotua. Horrek ez ditu baztertzen eztabaidak ezta,\nbereziki, bozkariozko uneak ere! \n<\/p>\n\n\n\n<p>Orain,\nHego-Lapurdiko herrietan engaiatua den Bizi Larrun taldeko kide naiz.\nHelburua dugu Biziren norabide nagusiak lokalki ezagutzera ematea,\nmobilizazio-ekintzak antolatuz edo herriekin harremanak sortuz.\nTaldea hilabete luzez geldian egon bada besteak beste Covid-19aren\nondorioz, orain berriz hor gara. Gehiago dena: mobilizazio bat\nprestatzen ari gara heldu den sartzerako. Beraz, parte hartu nahi\nbaduzu edo gehiago jakin nahi baduzu, helbide huntara idatz iezaguzu:\n<a href=\"mailto:larrun@bizimugi.eu\">larrun@bizimugi.eu<\/a>&nbsp;!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri: <\/strong> <strong>Konpentsazioaren borroka<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"315\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_-500x315.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-40469\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_-500x315.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_-300x189.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_-768x484.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_-600x378.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/04\/2021-11-20_ManifLogement_Bayonne_Cr\u00e9dit_.jpg 1123w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><br \/> Joan den martxoaren 5ean, Euskal Elkargoko Kontseiluak bozkatu zuen, 169 boz alde eta 8 kontra, Iparraldean tiran den eremuko 24 herrientzat, konpentsazio-mekanismo bat finkatzen duen araudia. Horrek erran nahi du jabeek azalera bereko egoitza berri bat eskaini beharko dutela herri berean, turismo-etxe bilakatzen den edozein etxebizitzarentzat. Aitzinamendu garrantzitsu hau hainbat hilabeteko herritarren mobilizazioaren ondorioa izan zen (oroit gira 2021eko azaroaren 20ko manifestazio jendetsua). Baina jabeen elkarteek auzitegira jo zuten konpentsazio-mekanismo hura hausteko eta ekainaren 3an Paueko administrazio auzitegiak haren obratzea bertan behera utzi zuen. Alta, honek eragin zuzena du etxebizitzen krisian, alokairu pribatuko kopuruaren hemorragia geldituz eta milaka etxe eta bizitegi berreskuratzea ahalbidetuz, gehiago betoiztatu gabe edo lur gehiago artifizializatu gabe! Ekainaren 8an, \u00ab<em>Se loger au Pays-Herrian bizi<\/em>\u00bb plataforma bateratu berriak elkarretaratzera deitu zuen Euskal Elkargoko egoitzaren aitzinean, Paueko hiru epaileen erabaki politikoa gaitzesteko. Baliteke, Euskal Elkargoak hautetsiei deliberamendu berri baten aurkeztea uztailaren 9ko ondoko osoko bilkuran. Erakundeak ezinbestean hitza hartu behar du eta baliabide guziak erabili gure etxebizitzak berekin hartzen dituen Airbnb tsunamia behin betikotz geldiarazteko eta ahal bezainbat etxebizitza berreskuratzeko!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua: Jakazan\/k, BIZIko eskulangileak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;\u201c<em>Eskua\nerabiltzen dugu besteek burumuina erabiltzen dutelarik!<\/em>&#8221;\nlaburbiltzen dute Jakazan\/kariek. Bai eguneroko, bai noizbehinkako\nlogistikaren ardura duen itzaleko talde horrek BIZIk ekarri ideia\nguziak argitara ematea ahalbidetzen du, batzuetan obra ikusgarriak\neginez. &#8220;<em>Egiazko neurriak ukanen dituen ostruka bat eginen\ndugu<\/em>&#8220;, eta hara klimaren aldeko martxaren lehen lerroan zen\nostruka egina! Hots, Jakazan\/kek gure ametsik eroenak gauzatzen ditu.<\/p>\n\n\n\n<p>Sortzeko\ngaitasun horren ulertzeko, on da jakitea Jakazan\/k hilabetero trago\nbaten inguruan biltzen den talde bakarra dela\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>Talde\nhorrek manifestazioetako banderolak eta dekoratuak egiten ditu,\nkanpaina guzietako afixa-kolatzeak antolatzen, eta jan-edariez\narduratzen da, Patxokian.<\/p>\n\n\n\n<p>Sartzeko\nbide erraza eta atsegina da kide berrientzat, BIZIko talde eta\nekintzak ezagutzeko.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-30638\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Jakazan\/kek\nkudeatuko du Patxokia Baionako bestetan, arroltze eta xingarra\neskainiz (artekia, ardi-gasna, arroltzea, ogia) eta musika\nprogramazio bikaina antolatuz!<\/p>\n\n\n\n<p>Ez\nizan dudarik talde hau ezagutzeko eta bestetan harekin parte\nhartzeko. Taldean sartzen ahal zara, izena hemen emanez:\n<a href=\"https:\/\/forms.gle\/qDwraEaJiS9mE2he6\" target=\"_blank\" rel=\"noreferrer noopener\">https:\/\/forms.gle\/qDwraEaJiS9mE2he6<\/a>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>Jakazan\/k\ntaldearen bilkurak hilabeteko 3. astelehenean egiten dira, Patxokian\n(Baionako Upelgileen karrika, 23bis).<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Egin\ndugu: Burujabetza konkretua eztabaidaren muinean jarri.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n2018az\ngeroztik, Bizi Euskal Herri iraunkor, solidario eta burujabe baten\nproiektua garatzen ari da. Bere ekintza guziei zentzua eta\nkoherentzia ematen dien jendarte proiektua da. Nahi duten guzien\ngogoeta eta eztabaidarako oinarri izan nahi duen lan honek Euskal\nHerria Burujabe du izenburua.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"322\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus-500x322.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-40927\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus-500x322.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus-300x193.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus-768x495.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus-600x387.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/06\/sketchnote-Aurelie-eus.png 782w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nTestuinguru\nhorretan, apirilaren 16an Baionako Gaztetxean \u201cTokiko alternatibak,\nburujabetza konkretuaren euskarriak&#8230;\u201d gaiaren inguruan hitzaldia\nemana izan da.<\/p>\n\n\n\n<p>\nJulien\nMilanesi ekonomia irakasleak eta Txomin Poveda militante eta\nsoziologian doktoreak burujabetzaren nozioa azaldu eta Ipar Euskal\nHerriko alternatiben aberastasuna aurkeztu dute.<\/p>\n\n\n\n<p>\nKaria\nhorretara, krokis moduko sketchnote bat ere argitaratu da, lurralde\nalternatibei buruzko kapituluaren laburpena marrazkiz eginez. Gai\nbakoitza horrela deklinatua izanen da beraz, Burujabe dokumentua\nezagutarazteko eta publiko zabalago bati zabaltzeko!<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Egutegia<\/strong>: Uztaila <\/p>\n\n\n\n<ul><li>\n\tUztailaren\n\t11n, astelehenez,\n\t18:30\n\t&#8211; 20:30: <strong>Hitza\n\tHitz \/ Begiraleak \u2013Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Uztailaren\n\t14an, ostegunez 18:30-20:15 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tBiziren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Uztailaren\n\t14tik 17ra, Iparraldeko Klima eta Justizia Soziala Formakuntza\n\tEgonaldia, Mugerre Elizaberrin\n\t<\/li><li>Uztailaren\n\t20an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t21ean, ostegunez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Biziren\n\tMaiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Uztailaren\n\t21ean, ostegunez, 19:00 \u2013 21:00 <strong>Bizi!\n\tBarnekalde Biziren tokiko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tEHLGko\n\tegoitzan\n\t<\/li><li>Uztailaren\n\t25ean, astelehenez, 18:30 &#8211; 20:30: <strong>Digitala\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Biziren\n\tMaiatz egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t25ean, astelehenez, 18:30\n\t\u2013 20:30: <strong>Habitat-Etxebizitza\n\tlan taldearen bilura <\/strong>MRA\n\tFundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>\n\tUztailaren\n\t27tik-31ra, asteazkenetik igandera: Baionako Bestak. \n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Greenwashing-a klimaren ukatze berria da&#8221; Laurence Tubiana Editoriala Aspalditik ezagutzen dugu greenwashing printzipioa, beren komunikazio estrategian marka handiei aplikatzen zaien heinean batez ere. Praktika higuingarria zen jadanik, eta oraino gehiago politikan sartzen denean. Txioak analisi sakonak baino entzungarriagoak direnean, eta hitz onek obratzeei lotzea dispentzatzen dutenean. Kolore bakarreko Diputatu Biltzarraren bukaerak, beharbada, parlamentariei, azkenean larrialdi &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-41-2022ko-uztaila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":40920,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40926"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40926"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40926\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":40931,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40926\/revisions\/40931"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/40920"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40926"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40926"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40926"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}