{"id":40675,"date":"2022-05-12T12:30:00","date_gmt":"2022-05-12T10:30:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=40675"},"modified":"2022-05-12T16:34:16","modified_gmt":"2022-05-12T14:34:16","slug":"bizikutzu-40-2022ko-maiatza","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-40-2022ko-maiatza\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 40 &#8211; 2022ko maiatza"},"content":{"rendered":"\n<p>\nEz\nda alternatibarik Margaret Thatcher \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nEditoriala<\/p>\n\n\n\n<p>Beraz,\nMargaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen!\nHemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa\nezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken\ntxostenak hori oroitarazten digu beste behin.<br \/>\nHemengo eta beste\nnonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude\nez elkorrak ez itsuak txosten zientifikoen aitzinean eta bata\nbestearen ondotik datozen hondamendien parean. Eta gure \u201cordezkariak\u201d\norduan?<br \/>\nBegirale ekologisten txosten dorpeek frogatzen duten\nbezala, azken lehendakaritzarako hauteskundeetako programak negar\negingarriak dira. Ezin zenbatuzko alerta eta abisuren aitzinean, hiru\nziminoen antzera elkorrak, itsuak eta mutuak, edo burua hondarrean\nsartzen duen ostruka bezala segitzen dute.<br \/>\nBaina gu, ez gira ez\nziminoa ez ostruka, horregatik ozenki oihuka eta alde guzietatik\nmugitzen jarraituko dugu, animalia horiek entzun eta ikus gaitzaten.<br \/>\n<br \/>\n\n<\/p>\n\n\n\n<p>Potreta\n<strong>Maeva,\n25 urte, Angelu <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p><em>\u00abAnitz\njendek <\/em><em>jarduteko\ngogoa dute eta ez dakite nola jokatu.  Bizin engaiatzea norberaren\nahotsa entzunarazteko modu bat da.\u00bb <\/em>\n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"320\" height=\"424\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Maeva.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-40670\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Maeva.jpg 320w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Maeva-300x398.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 320px) 100vw, 320px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Ikasketen\nondotik (geopolitika eta nazioarteko giza eskubideen zuzenbide\nsailean) eta franko bidaiatu ondoan, Euskal Herrira itzuli nintzen\n2021eko urrian. Gogoa nuen hazi nintzen lekuan engaiatzeko eta\nkezkatzen ninduten gaiak defendatzeko.  Bizik lanpostu bat\nproposatzen zuen zerbitzu zibikoen arloan, ez nuen elkartea\nezagutzen, baina defendatzen zituen ideiekin berehala bat egin nuen.\nAnitz ikasten dut egunero. Pertsona irekiak, begitartetsuak,\nengaiatuak topatzen ditut, eta haiekin ideiak partekatzea eta\nmobilizatzea biziki aberasgarria zait. Militanteen engaiamendua\nmiresten dut. Zoragarria zait ikustea nola bakoitza bere denboraren\neta ahalen arabera, bere gisara, edozein postutan engaia daitekeen.\nEta nik, surfaren mundutik etorria, asko ikasten dut Euskal Herriaz\neta euskaradunen munduaz. <br \/>\nEtorkizunaz\nkezkatzen garen garai zail huntan, uste dut Bizik defendatzen dituen\nkausak eta ideiak are garrantzitsuagoak direla, engaiatzea are\nfuntsezkoagoa. Anitz jende ahalbiderik gabe sentitzen dira, zerbait\negin nahi dute eta ez dakite nola. Norberaren ahotsa entzunarazteko\nhauteskundeak ez dira bide bakarra, eta Bizin engaiatzea beste modu\nbat da, aberasgarriagoa eta interesgarriagoa. \n<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko\nberri: &#8220;Egingarria&#8221; bada, egin dezagun! <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p> Gogora dezagun lehenik hori: IPCC 1988an sortu zen. Nazio Batuen Erakundeak haren finantzaketa segurtatzen du eta agintzen dio. Mundu osoko ehunka zientzialari biltzen ditu, denak Gaitasun akademiko handikoak dira eta beren zintzotasuna zalantzarik gabe frogatua dute. <br \/> Haren azken txostenak, seigarrenak, &#8220;Inpaktuak, egokitzapena eta zaurgarritasuna 2022&#8221; izenekoak, epe laburreko mugarriak ezartzen ditu mundu mailan: 2050erako karbono neutraltasuna lortu eta, 2030 baino lehen, Berotegi Efektuko Gasen isuriak %40ez murriztu behar dira, beroketa 1,5 edo 2 gradutara mugatzeko.  <br \/> Urgentzia berriz azpimarratua da. Deus ez bada egiten, nahasmendu klimatikoak, baina baita politikoak, ekonomikoak, migrazioen arlokoak ere&#8230; orain arte sekulan ezagutu ez ditugun neurrikoak izanen dira.  <br \/> Txosten horrek ere dio geldirik egoteak ekarri ondorioak garestiago gostako direla gertakari horiek saihesteko beharrezkoak diren inbertsioak baino. Beste molde batez erranez, sistema kapitalistak berak interesa luke trantsizio ekologikoari ekiteko. Harrigarria da!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Izozmendia-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-40672\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Izozmendia-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Izozmendia-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Izozmendia-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/Izozmendia.jpg 680w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><br \/> Baina IPCCko adituek ez dute soilik deiadarra jo. Konponbide zehatzen \u00abtresna kutxa\u00bb eskaintzen ere dute, haien arteko batek erran duen bezala. Askotan ezagunak eta jada erabiltzen diren aterabideak dira (Biziren Metamorfosi Ekologikoaren Itunean ere aipatuak dira), eta sektorez sektore 2030. urteko helburua lortzeko parada ematen dute.<br \/> Lehen lerroan, energiarena (munduko isurien %34) eta erregai fosilak alde batera uzteko behar gorria. Gero industria eta bere fabrikazio-prozesuak (%24), laborantza eta oihanak (%22)&#8230;<br \/> IPCCk  aitortzen du: hori erronka handia da. Baina \u00abegingarria\u00bb dela zehaztu du, bi baldintzatan: horren egiteko borondate politikoa, eta berehala obratzen hastea. Zer itxoiten dugu?<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua: Ekintza Taldea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nEkintza\nTaldea ekintzak pentsatzen eta antolatzen ditu. Adituak eta arituak\ndiren pertsonez osatua da. Eragile ezberdinekin eztabaidatu eta\negoeraren analisia egin ondoren, kanpaina baten edo kanpainaren etapa\nbaten bururapen gisa, ekintza heldu da. Ekintzak aktualitatean eta\nBiziren balio ekologiko eta sozialetan oinarritzen dira.<\/p>\n\n\n\n<p>\nIndarkeriarik\ngabekoak dira, batzuetan desobedientzia zibilekoak, eta askotan\nsinbolismo deigarria eta bigarren gradua uztartzen dituzte. Helburua\nsalatzea da eztabaida abiaraztea edo borrokak irabaztea. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nHau\nizan daiteke:<\/p>\n\n\n\n<p>\n&#8211;\nLegearen oroitarazteko ekintzak (kolektibitateek hiri-bideak\nberritzen dituztenean, Ingurumen Kodearen L.228-2 artikuluak\nbehartzen ditu bizikleta-antolaketak egitera. Hiri batzuk lege hori\nurratu zuten eta, lege horren oroitarazteko, tindaketak egin genituen\nberritzen ari ziren bideetan).<\/p>\n\n\n\n<p>\n&#8211;\nKonbentzitzeko ekintzak (Departamenduko Kontseiluaren aitzinaldean\npankarta bat hedatu genuen AHTaren kontrako jarrera argia eskatzeko),<\/p>\n\n\n\n<p>\n&#8211;\nSalatzeko operazioak (Donibane Lohizunen etortzekoa den Foch\nAparkalekuaren kontrako antzerki satirikoa), etab.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"334\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-500x334.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-39963\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-1536x1025.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-scaled.jpg 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/P1050638-600x400.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nTaldeak,\ngainera, bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntzak\nproposatzen ditu. Horietan, ariketak egiten dira, aplikazio\npraktikoak erakutsiz, beste molde batez mobilizatzen ikasteko,\njendarteak eta planetak egun bizi dituzten arazo larrien heinean\nerantzuteko, ekintza eta mobilizazio determinatuak plantan emaiteko. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Egin\ndugu<\/strong><strong>:  <\/strong><strong>M<\/strong><strong>aiatzaren\nleheneko manifestaldian <\/strong><strong>parte\nhartu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nBizik\nbeti parte hartzen du maiatzaren leheneko manifestaldian, borroka\nekologikoaren eta borroka sozialaren arteko oinarrizko lotura\nadieraziz. Biziko militanteek parte hartu dute, aurten ere, \u201cMundu\njustu, jasangarri eta solidario baten alde: alternatiba gu gira!\u201d\nlemaren gibelean bateratu diren beste 7 erakunderekin. Maiatzaren\nleheneko manifestaldiak 2&nbsp;500 lagun bildu ditu Baionan, besta\ngiroan. \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nBIZIk\nALDArekin bat egiten du gazteak eta klase herrikoiak etxetik\nkanporatzen dituzten politikak salatzeko, bereziki higiezinen\nespekulazioaren eta AHT proiektuaren kontra eginez, bi gertakari\nhoriek etxebizitzen arazoa larriagotzen eta larriagotuko baitute. Bi\nelkarteen soinu-kamioian, \u201cEmeki Luke\u201d (Luky lukeren parodia bat)\nagertu da. &#8220;Frikunen itzulera&#8221; lema erabiliz, AHT proiektua\ntrabatu eta 4 Daltonak atxilotu ditu: Joe Rousset, William Castex,\nJack Brisson eta Averell Lasserre, lau frikun horiek AHTren aldeko\nengaiamendua argiki erakutsi baitute, nahiz eta proiektu klimatizida\nden eta klase sozial ahulenak oraino gehiago prekarizatuko dituen.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-500x281.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-40631\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-500x281.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-300x169.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-768x432.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-1536x864.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433-600x338.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2022\/05\/DSC9433.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nEgutegia<\/p>\n\n\n\n<ul><li>Maiatzaren\n\t9an astelehenez,\n\tarratseko\n\t6ak eterditan:\n\tHitza\n\tHitz \/ Begiraleak \u2013Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura,\n\tBizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t10an, asteartez, arratseko 7etan:: <strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Bizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t12an, ostegunez,arratseko\n\t6ak eterditan:,\n\tEtorkiZUna, Bizin etorkinekiko elkartasunaz ari den lantaldearen\n\tbilkura  Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an,\n\tBaionan.\n\t\n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t14an, larunbatez,\n\tarratsamdelp 14:00etan, Biziren Biltzar Nagusia, Biziren egoitzan,\n\tKordelierren karrikaren 20an, Baionan.\n\t\n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t16an, astelehenez,arratseko\n\t7etan:,\n\tJakazan\/k logistika taldearen bilkura, Biziren Maiatz egoitzan,\n\tKordelierren karrikaren 22an, Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t18an,, asteazkenez, arratseko 7etan: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tManu Robles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t18an, asteazkenez, arratseko 7etan:: <strong>Euskaraz\n\tBizin lantaldearen bilkura <\/strong>Bizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t19an,  ostegunez, arratseko 7etan:: <strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Bizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Maiatzaren\n\t26an,  ostegunez, arratseko 7etan: <strong>Bizi!\n\tBarnekalde Biziren tokiko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tEHLGko\n\tegoitzan\n\t<\/li><li>MAiatzaren\n\t30an, , astelehenez, arratseko\n\t7etan::\n\t<strong>Habitat-Etxebizitza\n\tlan taldearen bilura <\/strong>Manu\n\tRobles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Ekainaren\n\t1an, asteazkenez, arratseko\n\t7etan::\n\t<strong>Biziren\n\tHilabeteko Biltzar irekia <\/strong>Manu\n\tRobles Arangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Ekainaren\n\t7an, asteartez,arratseko\n\t7etan:,\n\tGarraiobide Alternatiboen aldeko lan taldearen bilkura Manu Robles\n\tArangiz Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Ekainaren\n\t9an, ostegunez,arratseko\n\t6ak eterditan:,\n\tEtorkiZUna, Bizin etorkinekiko elkartasunaz ari den lantaldearen\n\tbilkura  Biziren Maiatz egoitzan, Kordelierren karrikaren 22an,\n\tBaionan.\n\t\n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez da alternatibarik Margaret Thatcher Editoriala Beraz, Margaret Thatcher, Britainar lehen ministro ohiak arrazoia zuen! Hemendik goiti ez dugu gehiago hauturik. Trantsizio ekologikoa ezinbestekoa da, orain eta nonahi. GIEC aditu elkartearen azken txostenak hori oroitarazten digu beste behin. Hemengo eta beste nonbaiteko herritarrak osoki jabetzen dira arazo horretaz. Ez gaude ez elkorrak ez itsuak txosten &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-40-2022ko-maiatza\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":40670,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40675"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40675"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40675\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":40676,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40675\/revisions\/40676"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/40670"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40675"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40675"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40675"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}