{"id":40064,"date":"2022-02-28T17:42:12","date_gmt":"2022-02-28T16:42:12","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=40064"},"modified":"2022-02-28T17:43:10","modified_gmt":"2022-02-28T16:43:10","slug":"ipccren-txostena-klima-larrialdiaren-aitzinean-geldirik-egoten-dira-politikariak-herritarren-mobilizazioa-sekulan-baino-baitezpadakoagoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/ipccren-txostena-klima-larrialdiaren-aitzinean-geldirik-egoten-dira-politikariak-herritarren-mobilizazioa-sekulan-baino-baitezpadakoagoa\/","title":{"rendered":"IPCCren txostena: klima-larrialdiaren aitzinean geldirik egoten dira politikariak;\u00a0 herritarren mobilizazioa sekulan baino baitezpadakoagoa"},"content":{"rendered":"\n<p>\n<strong>Klima\nAldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC-k) seigarren\nebaluazio-ziklo honen bigarren txostena argitaratu du astelehen\nhonetan, urtarrilaren 28an. Klima-aldaketaren inpaktuei buruz den\ntxostenak berriz ere alarma jotzen du, klima-aldaketaren kontrako\nborrokan sekulan baino erronka handiagoa dela nabarmenduz. Klima\narloan, geldirik egotea, maila guzietan nagusi delarik, Bizik\nklimaren eta justizia sozialaren aldeko martxara deia luzatzen du\nmartxoaren 12an, larunbatean, Baionan.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"500\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe-500x500.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-39482\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe-500x500.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe-300x300.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe-200x200.jpg 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe-100x100.jpg 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/canoe.jpg 512w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>\nIPCCren\nondorioak behin betikoak dira. Klima-aldaketaren ondorio kaltegarriak\nikusgai dira jada, ingurumenean baina baita gure eguneroko bizitzan\nere. Idorteak, berote handiak, uholdeak, ekoizpenaren eta\nhornikuntzaren apaltzea&#8230; Gizarteak eta ekonomia, larrialdi\nklimatikoaz jadanik gogorki hunkituak dira. Giza jarduerek eragindako\nberotegi-efektuko gasen isurketak mugatzeko ez bada deus egiten,\nklima-aldaketa bizkortuko da, gure eguneroko bizitza oraino\nlarrikiago hunkitzea mehatxatuz, bai eta ere ondoko belaunaldiena.<\/p>\n\n\n\n<p>\nTxostenak\nazpimarratzen du eragin larri horiek arinduak izaiten ahal zirela,\ngaiak hunkitzen dituen eragile guziak duela zenbait hamarkada\nmobilizatu baziren. Hala ere, IPCCk gogoratu du oraindik posible dela\nekitea ondorio larrienak saihesteko. Gainera, momentu erabakigarri\nbatean gira: gaur egungo berotegi-efektuko gasen emisioak azkarki eta\nlaster murriztea hautatuz gero, historiaren ibilbidea oraino aldatzen\nahal dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>\nAlta,\nklimaren arloan geldirik egotea nagusitzen da gobernantza-maila\nguzietan. Mundu mailatik tokikora, badirudi gure buruzagiek statu\nquo-a lehenesten dutela, gure etorkizunaren eta etorkizuneko\nbelaunaldien kaltetan. Emmanuel Macronen bost urteko agintaldiaren\nbilan klimatikoa sabotajearen parekoa da. Tokiko mailan, hautetsiek\nlarrialdi klimatikoaren aitzinean burua ostruka bezala hondarpean\nsartzen segitzen dute: Ipar Euskal Herria metamorfosi ekologikoaren\n0. fasean da.<\/p>\n\n\n\n<p>\nOrain\npresidentetzarako hauteskundeak baino aste batzuk lehenago, larrialdi\nklimatikoa eta justizia soziala, berriz ere, eztabaidetatik kanpo\ndira. Borondate politiko faltaren aitzinean, herritarren mobilizazioa\nsekulan baino baitezpadakoa da.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBizik\nherritarrei dei egiten die martxoaren 12an, frantses Estatu osoko\nmobilizazio egunean, saldoan mobilizatzeko. Elkarte ekologista\nmartxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan Baionako geltokian bilduko da,\nlarrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaida politikoaren\nerdigunean izan behar direla gogoratzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>\nMartxaren\nondotik, Bizik hitzaldia antolatzen du Z\u00fcz\u00fcl\u00fcn (Kordelierren\nkarrikako 25., Baionan) 17:00etan n\u00e9gaWatt egitasmo berriari buruz.\nN\u00e9gaWatt elkarteko Paul Neau-k aurkeztuko du. Neurritasuna,\neraginkortasuna, energia berriztagarriak trilogian oinarrituta,\n2022ko egitasmoak, 2050eko, karbono-neutralasuna duen eta %100\nberriztagarria den frantses Estatuaren bideragarritasuna erakusten\ndu.<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldeak (IPCC-k) seigarren ebaluazio-ziklo honen bigarren txostena argitaratu du astelehen honetan, urtarrilaren 28an. Klima-aldaketaren inpaktuei buruz den txostenak berriz ere alarma jotzen du, klima-aldaketaren kontrako borrokan sekulan baino erronka handiagoa dela nabarmenduz. Klima arloan, geldirik egotea, maila guzietan nagusi delarik, Bizik klimaren eta justizia sozialaren aldeko martxara deia luzatzen du martxoaren &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/ipccren-txostena-klima-larrialdiaren-aitzinean-geldirik-egoten-dira-politikariak-herritarren-mobilizazioa-sekulan-baino-baitezpadakoagoa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":39482,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[319,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40064"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=40064"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40064\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":40065,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/40064\/revisions\/40065"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39482"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=40064"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=40064"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=40064"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}