{"id":39557,"date":"2022-01-04T09:30:28","date_gmt":"2022-01-04T08:30:28","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=39557"},"modified":"2022-01-03T22:14:46","modified_gmt":"2022-01-03T21:14:46","slug":"bizikutzu-38-2022ko-urtarrila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-38-2022ko-urtarrila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 38 &#8211; 2022ko urtarrila"},"content":{"rendered":"\n<p> \u201cBla, bla, bla&#8230;horra ustezko buruzagien ahotik entzuten duguna \u201d Greta Thunberg \u2013 COP 26&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala:\n<\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>\u00abHastapenean\nhitza&nbsp;zen\u00bb (Joaneren ebanjeliotik). Erlijio-mezua baino\nharatago, horra goraki erraten dugun guziari garrantzi handia emateko\ngomita. Are gehiago politika arloan. \n<\/p>\n\n\n\n<p>BIZIn, gure anbizioa da politikariak beren hitza betetzera sutsuki bultzatzea.  Hori bera da gure militanteen eguneroko lana, aloimenduaren sailean, mugikortasunaren sailean\u2026 Hori ere da deiadarra jotzen duten gure Begirale ekologikoen rola. Politikariek metamorfosi ekologikoaren itunaren karietara eman hitza bete arte, erne egon. \u00abHitza hitz\u00bb erran zuten\u2026eta gero deus guti.  <\/p>\n\n\n\n<p>Maila zabalagoan, gauza bera gertatzen da bat bestearen ondotik antolatzen diren anbiziorik gabeko&nbsp;COP biltzarren kasuan.  Tokiko zein hexagono mailako agintariek denen ongiaren alde lan eginen ez duteno, hitza janen duteno, eztabaida publikorako eta kontzientzia hartzerako deiadarra joko dugu. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Potreta: Ione, 27 urte,\nUztaritze <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p> <em>\u00abDigitala oraino sobera kukutua den klima-krisiaren alde iluna da, nahiz eta denak zuzenean hunkitzen gaituen, gure ohiduren, gure lanaren eta erabiltzen ditugun zerbitzuen bidez&#8230; Funtsezkoa iruditzen zait praktika horiek zalantzan ezartzea.\u00bb<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-gallery columns-1 is-cropped wp-block-gallery-1 is-layout-flex wp-block-gallery-is-layout-flex\"><ul class=\"blocks-gallery-grid\"><li class=\"blocks-gallery-item\"><figure><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"622\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-500x622.jpg\" alt=\"\" data-id=\"39551\" class=\"wp-image-39551\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-500x622.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-300x373.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-768x956.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-1234x1536.jpg 1234w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514-600x747.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/12\/Ione2-scaled-e1640766576514.jpg 1645w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/li><\/ul><\/figure>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<p>\nUrtebete Biziko kide naizela.\nEskualdean jin-berria izanik, gogoa nuen tokiko elkarte militante,\nsozial eta ekologista batean sartzeko.\nBiziren ekintzek eta jarrerak interesatu naute. Orduan, Hilabeteko\nbiltzar batera joan nintzen, gero beste batera&#8230; eta horrela hasi\nzen. Hastapenean, harritu nintzen martxan diren lan sailen\nkopuruagatik, eta horretarako behar diren laguntzaile, indar eragile\neta denbora kantitate\nhandiagatik.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBeste lan sail batzuetan, edo\nlibro naizelarik, ekintzetan eskukaldiak emaiten baditut ere, ene\nengaiamendu nagusia digitala da. Sortu zenean talde digitalean sartu\nnintzen, oraino sobera kukutua den klima-krisiaren alde iluna baita,\nnahiz eta denak zuzenean hunkitzen gaituen, gure ohiduren, gure\nlanaren eta erabiltzen ditugun zerbitzuen bidez&#8230; Funtsezkoa\niruditzen zait praktika horiek zalantzan ezartzea. Lantaldea bere\nlehen urratsetan da. Lehenbiziko lana, beraz, informazioak biltzea\nda, jokoan dena ulertzea&#8230; Ikasketa prozesu bikaina da. Horri esker,\nzenbait gairi buruzko ezagutza sakonagoak eskuratu ditut.<br \/>\nBIZIk\nzinez\ngisakoak diren pertsonen ezagutzeko parada ere eman dit!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko Berri: AHT, errealitatetik kanpo den proiektua<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"350\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3-500x350.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-31771\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3-500x350.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3-600x420.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3-300x210.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3-768x538.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2016\/07\/Sticker-Lgv-3.jpg 1181w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong><br \/> <\/strong>Hainbat urtez eztabaida publikotik kanpo egon eta gero, AHT proiektua berriz martxan ezarri du gobernuak, lehendakaritzarako hauteskundeak baino hilabete batzuk lehenago. GPSO (Grand Projet du Sud-Ouest) izeneko asmo baten barnean kokatzen da proiektua: Bordele-Tolosa, Bordele-Akize eta Akize-Hego Euskal Herria lotzeko xedea du. Akitania Berriko Eskualde Kontseiluak eta Departamenduko Kontseiluak <em>GPSO<\/em> horren ustezko onurak defendatzen dituzte, kostua orotara 14 miliar eurokoa delarik, oraino onura publikoko deklaraziorik izan ez duen Euskal Herriko zatia kontuan hartu gabe. Aldiz, Ipar Euskal Herriko hautetsien % 78k kontra bozkatu du. BIZI bozka horretaz pozten da. Azterketak lagun, CADE elkarteak frogatu du proiektuaren denbora-onurak eta ondorio ekonomikoak \u00f1imi\u00f1oak liratekeela. Kolektibitatearen parte hartzearen kostua izugarria izanen litzateke, kostu ekologikoa aipatu gabe. CADE elkartearen arabera, GPSO horrek \u00abjanen\u00bb duen eremu osoa 6300 hektareakoa izanen da, &#8220;1500 ha laborantza lur (470 etxalde), 3300 ha oihan, 370 ha hezegune, 90 aintzira barne&#8221;. Gaur egun elikadura burujabetzaren eta ingurumenaren babesaren arloko gaiak erabakien erdigunean direlarik, AHT proiektua berriz ere errealitatetik kanpo dela ageri da. Eragin arriskutsuak dituen proiektu ikaragarri horren ordez, CADEk eta BIZIk egungo lineak berritzearen eta eskualdeko tokiko garraio sarea sendotzearen alde jokatzen dute. Joan den abenduaren 19an, CADE elkarteak AHTaren kontrako martxa antolatu zuen. Borrokak segituko du!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua: Begirale ekologikoak<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaur egun, Iparraldean 40 bat militanteren artean banatuak dira segituak diren Iparraldeko 56 Herriko Etxeak. Begirale Ekologikoen eginkizuna, beraz, hautetsiak eta herritarrak informatzen eta sentsibilizatzen laguntzea da, beren kazeta eta jarraipenaren emaitzak banatuz, biztanleriarengana ahal bezainbat heltzeko eta hautetsiak ekintzara pasatzera bultzatzeko.  <\/p>\n\n\n\n<p>Zehazki, Begiraleak hautetsiekin elkartzen dira, Herriko Etxeen ekintza eredugarrien berri ematen dute besteen inspiratzeko eta klima-suntsitzaileak diren proiektuak salatzen, behar izanez gero, indarkeriarik gabeko ekintzen bidez. Beren lana Herriko Etxeetatik lortu informazioetan, elkarte mundutik lortu elementuetan, herritarrek eman abisuetan eta begirale ekologikoek berek bildu informazioetan oinarritzen da. Helburua lurraldearen (hots Herriko Etxeen eta Hirigune Elkargoaren) metamorfosi ekologikoa sustatzea da. Hots, gaurtik goiti, eta etorkizunari begira, denentzat bizileku iraunkor, erresiliente eta solidarioa bermatzeko gai den metamorfosia sustatzea.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBiziren webgunean, informazio praktiko andana eskaintzen duten\nkazeta, txosten eta militanteei luzatu gomitak kontsultatzen ahal\ndira.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin\ndugu: Ipar Euskal Herrian Metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko\nbilanaren argitaratzea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Hainbat hilabetez lan ikaragarria eginik, Herriko Etxeek eta Hirigune Elkargoak Metamorfosi ekologikoaren Itunaren karietara hartu engaiamenduen jarraipena egiten duen Biziren Hitza Hitz batzordeak bere txostena plazaratu du. Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %87 ordezkatzen duten lurraldeko 56 Herriko Etxeen engaiamendu eta ekintzak aztertu dira.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"707\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-500x707.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-39109\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-500x707.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-300x424.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-768x1086.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-1086x1536.jpg 1086w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-scaled.jpg 1448w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/11\/Pacte-rapport_eus_2-600x849.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> COP26aren karietara, Bizik txosten honen laburpena aurkeztu zuen jadanik. Zeremonia bat antolatu zuen trofeoen eskaintzeko\u00a0: \u00aburrezko tximeleta\u00a0\u00bb proaktiboena den Herriko Etxeari, \u201currezko karpa\u201d bere ekintzei buruz mutuenik egon den Herriko Etxeari, \u201currezko ostruka\u201d ingurumen arloko gaien aitzinean burua ondarrean gehien sartu duen Herriko Etxeari.<\/p>\n\n\n\n<p> \u00abGeldirik egotearen \u00aberrealismotik\u00bb atera\u00bb txostenean, Bizik salatzen du larrialdi klimatikoari aurre egiteko gauzatu behar den metamorfosi ekologikoaren arloan geldirik gaudela, 40 Herriko Etxe trantsizioaren 0 fasean baitira. Lurraldeko zenbait Herriko Etxek jasandako uholdeek larrialdi-egoera hori oraino gehiago azpimarratu dute.  <\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Hitzorduak: <\/strong>\n\n<\/p>\n\n\n\n<ul><li>\n\tUrtarrilaren 5ean,\n\tasteazkenez, 19:00 \u2013 21:00: <strong>Biziren\n\tHilabeteko Biltzar irekia <\/strong>MRA\n\tFundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t6an, ostegunez 19:00 \u2013 21:00 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna <\/strong><strong>lantaldearen\n\tbilkura<\/strong>,\n\tBizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t7an, ostiralez, 19:00 \u2013 21:00 <strong>Bizi!\n\tBarnekalde <\/strong><strong>Biziren\n\ttokiko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tEHLGko\n\tegoitzan\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t10ean, astelehenez,\n\t18:30\n\t&#8211; 20:30: <strong>Hitza\n\tHitz \/ Begiraleak \u2013Lurralde trantsizioa lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tBizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t17an, astelehenez,\n\t,\n\t19:00 &#8211; 21:00: <strong>Jakazan\/k\n\tLogistika lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tBiziren egoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tUrtarrilaren\n\t19an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t19an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Euskaraz\n\tBizin lantaldearen bilkura <\/strong>Bizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t20an, ostegunez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura <\/strong>Bizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n\t<\/li><li>\n\tUrtarrilaren 24an,\n\tastelehenez, 19:00 \u2013 21:00: <strong>Habitat-Etxebizitza\n\tlan taldearen bilura <\/strong>MRA\n\tFundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Urtarrilaren\n\t27an, ostegunez, 19:00 \u2013 21:00 <strong>Bizi!\n\tBarnekalde <\/strong><strong>Biziren\n\ttokiko lantaldearen bilkura<\/strong>,\n\tEHLGko\n\tegoitzan\n\t<\/li><li>\n\tOtsailaren 2an,\n\tasteazkenez, 19:00 \u2013 21:00: <strong>Biziren\n\tHilabeteko Biltzar irekia <\/strong>MRA\n\tFundazioaren egoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20an, Baionan\n\t<\/li><li>Otsailaren\n\t10ean, ostegunez 19:00 \u2013 21:00 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna <\/strong><strong>lantaldearen\n\tbilkura<\/strong>,\n\tBizi!-ren\n\tegoitzan, Kordelierren karrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cBla, bla, bla&#8230;horra ustezko buruzagien ahotik entzuten duguna \u201d Greta Thunberg \u2013 COP 26&nbsp; Editoriala: \u00abHastapenean hitza&nbsp;zen\u00bb (Joaneren ebanjeliotik). Erlijio-mezua baino haratago, horra goraki erraten dugun guziari garrantzi handia emateko gomita. Are gehiago politika arloan. BIZIn, gure anbizioa da politikariak beren hitza betetzera sutsuki bultzatzea. Hori bera da gure militanteen eguneroko lana, aloimenduaren sailean, mugikortasunaren &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-38-2022ko-urtarrila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":39552,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39557"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=39557"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39557\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":39567,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/39557\/revisions\/39567"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/39552"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=39557"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=39557"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=39557"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}