{"id":38686,"date":"2021-09-14T20:39:00","date_gmt":"2021-09-14T18:39:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=38686"},"modified":"2021-09-28T16:31:50","modified_gmt":"2021-09-28T14:31:50","slug":"bizikutzu-36-2021eko-iraila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-36-2021eko-iraila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 36 &#8211; 2021eko iraila"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-text-align-right\">  Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (\u2026)<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-right\">\n<strong>Pepe\nMujica<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Editoriala<\/strong>\n\n<\/p>\n\n\n\n<p> Politika, literatura, eskola, etab. arloetan&#8230; sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea?  Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi!  Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta behin, engaiamendu kolektibo eta militanteaz, indar harreman bat plantan ezartzeko, erabaki politikoetan eta orientazio ekonomiko eta sozialetan eragin zehatza izan dezakeen masa kritikoa lortzeko.  Horren kausitzeko, tresnak proposatuak dira: denei informatua eta trebatua izaiteko parada eskaintzen duten Klima Egonaldia eta MRA Fundazioan emandako prestakuntzak.  Engaiamendua norbanakoaren mailakoa ere izaiten ahal da edo izan behar da,  hurbilekoekin, familiarekin, lankideekin eta lagunekin egin elkarrizketaren bidez. Konbentzitu, behin eta berriz.<\/p>\n\n\n\n<p>\nOrduan,\nsartze honentzat, engaia zaitezte!<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Potreta : Emma, Baiona, 24 urte  <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>Bizik\nnire egungo izaeran eragin handia izan du. Ekiteko behar gorria eta\naberatsenei eta ahaltsuenei lehentasuna ematen dien sistema bat\naldatzeko beharra ulertu ditut, azken hori, izan ere, biztanleriaren\ngehiengoaren kaltetan egiten delarik. <\/em>\n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"459\" height=\"532\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Emma.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-38653\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Emma.jpg 459w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/Emma-300x348.jpg 300w\" sizes=\"(max-width: 459px) 100vw, 459px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> Bizik nire egungo izaeran eragin handia izan du. Piskat ustekabean sartu naiz. Ikaslea nintzen komertzio eskolan, eta, garapen iraunkorraren alde egiten zuten enpresa berritzaileetan egin nahi nuen lan. Zerbitzu zibiko bat hasi dut eta 24 ordu igaro orduko Bizin militantea bilakatu naiz. Egindako ikastaroak, bilkurak, adituekin trukaketa tarteak, lurraldean dauden alternatiben ezagutzak, ekiteko zegoen behar gorria eta aberatsenei eta ahaltsuenei lehentasuna ematen dion sistema bat aldatzeko beharra ulertu ditut, azken hori biztanleriaren kaltetan egiten delarik \u2013 egungo krisi sanitarioak berriz ere agerian utzi duena.  <\/p>\n\n\n\n<p>\nKomertzio\neskola utzi dut eta Ikasketa politikoen institutu batetara abiatu\nnaiz enpresa publiko batean edo Gobernuz kanpoko Erakunde batean lana\negin ahal izateko. Batzutan ez da erraza izan nire familiarekin\nhilabete gutxitan itxuraldatzen ikusi nautelako eta beldurra eman\ndie. Baina, gaur egun, klimaren aldeko borrokaren garrantzia ulertu\ndute eta sustengatzen naute. Leku bat aurkitu dut Bizin. Jende\nzoragarria ezagutu dut, guztiak, bakoitza bere berezitasunekin. Ikusi\ndituztan onginahia, entzutea eta estrategiak, elkarrekin eraiki nahi\ndugun munduari begira, itxaropena eman didate. Ofizio bat ikasi dut\nere, komunikazioarena, zeren militanteak gaitasunetaz jabetzea\nelkartearen helburu nagusietariko bat da. \n<\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;<strong>Kanpoko berri: GIEC erakundearen 6. txostenaren plazaratzea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>GIEC\nerakundeak ebaluazio txostenaren lehen atala plazaratu zuen agorril\nhastapenean, \u00abKlima aldaketak 2021: oinarri zientifikoak\u00bb\nizenburuarekin. Uda huntan klima gertakari biziki bortitzak bat\nbestearen ondotik aldi bat gehiago gertatu arren, hauek\naktualitatetik biziki laster haizatuak izan dira. Alta txosten haren\nedukia ukaezina da. Autoreek diote gizakiak klima aldaketan duen\neragina \u00abzalantzarik gabekoa\u00bb dela. <em>&nbsp;Gizakien eragina\nfaktore nagusia da hormaguneen, itsasoko hormen eta elur\nsoingainekoaren gibelkadan, itsasoen heinaren goratzean edota\nozeanoen barnako berotzean\u00bb<\/em> Valerie Masson-Delmotte\npaleoklimatologoak erran duenez. Alta 1,5 gradoen heinaren\ngainditzeak aitzinetik ezin asmatuzko etorkizuna ekarriko du.\n&nbsp;Autoreek aipatzen dituzte bereziki klima sistemaren uzkailtze\npuntuak, ondorio suntsigarriak ekar litzaketenak, hauetan oihanen\nihartzea, Antartikako izotz estalkiaren urtzea edota itsas korronteen\nbat-bateko aldaketak. Alta <em>\u00abParisko Hitzarmenean gobernuek\nfinkatu helburuak ez dira aski azkarrak tenperaturen goratzea 1,5 edo\n2 gradoen petik atxikitzeko<\/em>\u00bb Roxy Mathew Koll ozeanoez eta\nkriozferaz GIEC erakundearen txostenaren idazle nagusiak adierazi\nduenez. \u00ab<em>Salbuespenik gabe, klima arloko iragarpen guziek\nerakusten dute meteorologia-gertakari larriak gero eta usuagoak, gero\neta bortitzagoak izanen direla tenperaturen goratzearekin batera,\nguk, gizakiek, gure emisioak ez ditugulako aski mugatzen<\/em>.\u00bb\nAzaroan Eskoziako Glasgow hirian antolatuko den COP26a izanen ote da\nEstatuentzat eta klimarentzat azkenean alde onerako uzkailtze puntua?<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"283\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures-500x283.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-38664\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures-500x283.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures-300x170.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures-768x434.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures-600x339.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/temperatures.png 960w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong> Bisita gidatua: Zer da Manu Robles-Arangiz Fundazioa?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Manu Robles-Arangiz Fundazioa ELA sindikatuko formakuntza erakundea da, edozein alderdi politikotik independentea den langile konfederazioa da, Hego Euskal Herrian gehiengoa duena. MRA fundazioa, ELA eta Ipar Euskal Herriaren arteko lotura da, bertan Euskal Herri burujabe, bateratu eta jasangarria eraikitzeko lanean ari diren dinamika aktibistak indartu eta garatu nahi ditu.  MRA Fundazioak elkarte ezberdinek erabiltzen duten gela kudeatzen du Baionako Cordeliers karrikako 20an eta Ainizan, Euskal Herriko Laborantza Ganbara aterbetzen duen egoitzaren jabea da ere.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"241\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/logo_mra-500x241.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-38660\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/logo_mra-500x241.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/logo_mra-300x144.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/09\/logo_mra.jpg 582w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> 2004. urteaz geroztik, Fundazioko Iparraldeko taldeak (3 permanente eta boluntarioek) formakuntza programa abertzale eta altermundialista bultzatzen du, baita laguntza aktiboa emaiten ere Iparraldeko hainbat mobilizazio eta ekimen aurrerakoiei.  Formakuntza programa horren inguruan, 2009. urtean, Bizi sortu zuten ekintzaileen multxoa osatu zen. Duela gutti, Fundazioak Alda mugimenduaren sorreran lan egin du. Helburua da laguntzea auzo herrikoietako jendeak eta familiak kolektiboki antolatzen, beren arazoak, beharrak eta nahiak ase ditzaten.<\/p>\n\n\n\n<p> <strong>Egin dugu:<\/strong> <strong>Bizi atera da Klima Planaren Lankidetza Batzordetik <\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>\nHiru\nurteko parte-hartze aktiboaren ondotik, Bizik joan den maiatzean\njakinarazi zuen Lurraldeko Klima-Aire-Energia Planeko Lankidetza\nBatzordetik aterako zela. Bizik hasieratik adierazi zuen plan\nhorretan lurraldearen karbono-neutraltasunaren helburua (2019ko\nenergia-klima legean idatzia) sartzea ezinbestekoa zela\nklima-aldaketaren kontra lan egiteko. Alta, nahiz eta beste arlo\nbatzuetan lan emankorra egin den, helburu hori ez da atxiki. Beraz,\nBizi ezin zen plan horrekin loturik egon. Alta, Ipar Euskal Herriak\nkarbonoa irensteko gaitasun handiak baditu beste lurralde askorekin\nkonparatuz eta, beraz, erantzukizun handiagoa du. Adibidez, Lille\nM\u00e9tropole eta Grenoble Alpes M\u00e9tropole lurraldeek, karbonoaren\nneutraltasuna baino urrunago joanez, inportazioei lotu isurtzeak\nmurrizteko ekintza gehiago ere aurreikusten dituzte. Bizik\nekiten jarraituko du, Klima Planaren neurriak plantan emanak izan\ndaitezen, eta gehiago ere! Karbono-isurtzeei\ndagokienez, Euskal Elkargoaren anbizioak desafioen heinekoak izan\nbehar dira!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"500\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-500x500.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-37492\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-500x500.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-300x300.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-200x200.png 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-768x768.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-600x600.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4-100x100.png 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/4.png 1080w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\n<strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Irailaren\n\t15ean, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t15ean, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Euskaraz\n\tBizi!n<\/strong>\n\tlan taldearen  bilkura, Biziren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t22., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t 16an, ostegunez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Komunikazioa\n\tlan taldearen bilkura<\/strong>\n\tMRA Fundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t 16an, ostegunez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Bizi!\n\tLarrun tokiko taldearen bilkura &amp; zintzur bustitze partekatua, <\/strong>\n\tHerriko Etxeko plazan, 6., Urru\u00f1an. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t19an, igandez, 18:00:\n\tL\u2019Aiglon zineman, Kanbon, <strong>\u201cI\n\tam Greta\u201d<\/strong>\n\tfilma. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t25ean, larunbatez, 15:00:\n\t<strong>Txirrindiraultza,<\/strong>\n\tAngeluko Herriko Etxea. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t26an, igandez, 18:00:\n\tSaint-Louis zineman, Donapaleun, <strong>\u201cI\n\tam Greta\u201d<\/strong>\n\tfilma. \n\t\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t30ean, ostegunez,\n\t19:00-21:00:\n\t<strong>Bizi!\n\tBarnekalde,<\/strong>\n\tBiziren tokiko  lan taldearen bilkura, Laborantza\n\tGanbarako Biziren lokalean, Ainizan.\n\t<\/li><li>Irailaren\n\t30ean, ostegunez, 18:00:\n\tAtalante zineman, Baionan, <strong>\u201cI\n\tam Greta\u201d<\/strong>\n\tfilma. \n\t\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t1ean, ostiralez, 20:30:\n\tGeari Enea zineman, Getarian, <strong>\u201cI\n\tam Greta\u201d<\/strong>\n\tfilma. \n\t\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t4an, astelehenez, 18:00-20:00:\n\t<strong>Digitala\n\tlan taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t6an, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Biziren\n\thilabeteko bilkura idekia<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t11n, astelehenez, 18:30-20:30:\n\t<strong>Lurralde\n\tmailako alternatiba &#8211; Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t14an, ostegunez, 18:30-20:15:\n\t<strong>Biziren\n\tEtorkinei buruzko lan taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMaiatzen, Biziren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t22., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>\n\tUrriaren\n\t18an, astelehenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Jakazan\/k\n\tlan taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMaiatzen, Biziren\n\tegoitzan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t22., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t20an, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\tMRA Fundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Urriaren\n\t21an, ostegunez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Komunikazioa\n\t<\/strong><strong>lan\n\ttaldearen bilkura,<\/strong><strong>\n\t<\/strong>\n\tMRA Fundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan. \n\t\n\t<\/li><li>Azaroaren\n\t3an, asteazkenez, 19:00-21:00:\n\t<strong>Biziren\n\thilabeteko bilkura idekia<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>Azaroarne\n\t8an, astelehenez, 18:30-20:30:\n\t<strong>Lurralde\n\tmailako alternatiba &#8211; Hitza Hitz Begirale taldearen bilkura<\/strong>,\n\tMRA\n\tFundazioan, Kordelierren\n\tkarrikako\n\t20., Baionan.\n\t<\/li><li>Azaroaren\n\t20an, larunbatez:\n\t<strong>Etxebizitzaren\n\tgaiaren arloan, Manifestaldi handia.  <\/strong>\n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ezinezkoa denak pixka bat gehiago gostatzen du (\u2026) Pepe Mujica Editoriala Politika, literatura, eskola, etab. arloetan&#8230; sartzea dugu! Baina zein da Biziren sartzea? Engaiamendu bat da. Eta denak hortara bultzatzen gaitu. Bereziki IPCCren azken txostenak. Azken honek deiadarra jotzen du. Harritzekoa da nola soka ez den oraino hautsi! Baina zein engaiamendutaz ari gira? Lehenik eta &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-36-2021eko-iraila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":38653,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38686"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=38686"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38686\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":38745,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38686\/revisions\/38745"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/38653"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=38686"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=38686"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=38686"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}