{"id":38194,"date":"2021-06-14T11:20:14","date_gmt":"2021-06-14T09:20:14","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=38194"},"modified":"2021-06-14T11:20:17","modified_gmt":"2021-06-14T09:20:17","slug":"bizi-klima-planaren-lankidetza-batzordetik-ateratzen-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizi-klima-planaren-lankidetza-batzordetik-ateratzen-da\/","title":{"rendered":"Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da"},"content":{"rendered":"\n<p class=\"has-text-align-center\"><strong>Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Bizik Lurraldeko Klima Aire Energia Planaren Lankidetza Batzordetik  (delako Copar-etik) ateratzen dela adierazi du batzorde honen azken  bilkuran, 2021eko maiatzaren 20an ostegunez, Baionan. 2009tik geroz  klimaren arloan lanean dabilen elkarteak, erabaki zail hau esplikatu du  Euskal Hirgune Elkargoaren batzorde eragileak bere Klima Planarentzat  karbono neutraltasunaren helburua saihesten zuela erabaki eta gero. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Bizik, 2018 urte hastapen hastapenetik geroz, Klima Planaren  eraikuntza eta Hirigune Elkargoarentzat lan egiten duen Ikerketa  Bulegoarentzat baldintzen bildumaren plantan emaitea segitzen zituen.  Bizik, bere pragmatismoaren kultura jarraikiz, parte hartzen zuen molde  aktiboan Klima Planaren Lankidetza Batzordean, nahiz eta prestatua  izaiten ari zen Klima Plana urrun zen, hasiera batean, 1,5\u00b0C-en petik  egoiteko xedea zuen ibilbidetik, hots elkarteak aldarrikatzen dituen  ekintza programa anbiziotsuagoetarik. Ondorioz, elkarteak bilkura  ezberdinetan parte hartu du eta gogoetak elikatu ditu bere ekarpen  idatzi eta parte hartze ezberdinekin, Klima Plana ahal bezainbat  anbizioz hornitzeko. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Bizik 2020 hastapenean adierazi du hautetsi eta teknikoen partez  entzuna izaiteaz, bai eta bere ohar eta proposamenak konduan hartuak  izaiteaz kontent zela. Garaian, elkarteak estimatzen zuen energia arloan  proposatua zen estrategia onargarria zela, 2050 (1). urteari buruz  TEPOS edo energiaren ikuspundutik positibo den lurralde bat bilakatzeko  xedearekin. Txalotzen zituen, berotegi efektuko gasen isurketen  ttipitzea, proportzio biziki anbiziotsuetan, etxebizitzaren eta  garraioen arloan. Hein horien hobetzea zaila izanen da, ez baldin badira  Euskal Bizilekuen Tokiko Programak aintzin ikusten dituen bigarren  etxebizitzen kopuru harrigarriak ttipitzen. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Karbono (2) neutraltasunaren helburu estrategikoa<\/strong> \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Baina, aldi berean, Euskal Herriko klima-mugimenduak argi utzi zuen zein den marra gorria: &#8220;<em>Bizi  bezalako mugimendu baten iduriko, zaila da karbono neutraltasunaren  anbizio politikoa eta, beraz, Euskal Herriak klima aldaketaren aurkako  borrokan zinez eta aktiboki parte hartzeko anbizioa erakusten ez duen  Lurraldeko Klima-Aire-Energia Plan baten ekintza-planarekin bat egitea<\/em>&#8220;,  idatzi zion Bizik Lurraldeko Klima-Aire-Energia Planaren ardura duen  Martine Bisauta Euskal Elkargoko presidenteordeari 2020eko urtarrilean  berean. Horrek badiru oraino gutiago onargarria, jakinez gaur egungo  karbono harrapatze gaitasunak handiak direla, Estatu mailako bataz  besteari konparatuz, eta, karbono biltze gaitasunaren handitze  potentziala badela, laborantza eta oihangintza arloko praktiken  hobekuntzari esker. Horrek erran nahi du beste lurraldeei indar gehiago  eskatzea. Alta, horietarik batzuk karbonoa harrapatzeko ahalmen askoz  ttipiagoa daukate. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Elkarteak egintza plan bat eskatzen zuen, karbono neutraltasunerako  ibilbidea 2050.urteko finkatuko zuena, estrategia energetikoaren  saileko TEPOS helburuarentzat kausitu zen bezalakoa. Oroitaraz dezagun  karbono neutraltasuna 2019ko azaroan promulgatu energia-klima legearen  helburuetan dela. Hortara heltzeko, karbonoaren bahitze ahalmena  emendatu beharko litzateke bereziki. Beste lurralde batzuek,<a href=\"https:\/\/46zkv.r.a.d.sendibm1.com\/mk\/cl\/f\/-S8gDp9kscUWPpgjc__tFtDs5jkMr2Toii6TzvlAWONc-EfPQeefv8XLx0uSi8vN2fFTq6U603mlUz_YwWljVzVNdToBwnvShNikNuKJh3kKEkfyl8Ihj-17__crcmlNllAwgsWLGIangtBhPtet5dCUcMkChX_A3mit5jLOxKcclQ5cMChYef5RBbBp8QB4diIPU7eiKCDCLyVK-hTnP__ljU-EFH63efDRwAOoPAwObJ5gNvkjRadsN67IiFQGzJF9QGjoZ_qjzNPoxp2SlBeTQEZOh_ZdmnrnvpS5gnDnSXDhi6Gu7-jhwqVLb6TLxFo-LWVIqIvEpz-XB23BAFKHthpZalXFjZT25m_OhGNXak-nak0aQwlplU6XAEXRrnVLwW5uwJR8qDer_T0\"> Lille M\u00e9tropole<\/a>-k edo <a href=\"https:\/\/46zkv.r.a.d.sendibm1.com\/mk\/cl\/f\/2_qF4EZGFOVhs7IicEapXARlLe7uv571UL9q1X1n813NPJx4yYg4gmVGNpag_8m1wzC0F3SKCRX4f1u0g1sQYZcHtxSGbulJu1Z7VWzCBjT6p4idI9ooB_4_2Q53E2qFwD5SqoQsYouWZCSXM5qGND_wV7W8-Xyn259RquSf8r5OBgOwEv9m9CdGFE9YFE4lD64aDMcMNAYC0_ACEma3dblrwGgfKAgJVhxKqfPpSLIWBxQgLjxgV147xgFGytIv3AE9xTPUkYaZ0ZP43XU11-Br6emLhG6M4driAdYzVs8Kl5Xa3BSPVpzSJMbZVLqXweHcpxzd_PL9zvuUIvTQ-AJtv4rFBCjn6dQPZpbE-lKOhZQRa3pVgxKhE1HyzSsZVFimg93mnKHjH26R7HDV\">Grenoble Alpes M\u00e9tropole<\/a>-k  adibidez, karbono neutraltasuna hartua dute xedetzat eta horrez gain  inportazioek sortutako karbono heina murriztuko duten egintzak  pentsatuak dituzte. Karbono isurketak etengabe emendatzen ari direlarik,  gaur egungo Klima Planak ez ditu kasik batere kontuan hartzen. Klima  Planaren egintza planak ere ez du agerian uzten karbonoaren urteko  bahitze heinaren jarraipenik, ezta lurraldeko karbono putzuak azkarki  mehatxa ditzakeen artifizializazioarena ere. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Biziren ustez, karbono bahiketaren egonkortasun sinplearen gainean  kontatzea seinale politiko negatiboa litzateke, batez ere lurraldeak  laborantza politika baten alde dituen etorkizuneko ekintzen  eraginkortasunik eza erakutsiz. Elikadura burujabetza eta  agroekologiaren bultzatzea direlarik politika honen helburuak.  Laborantzaren erronka, klima aldaketaren kontrako borrokan parte hartuz,  karbonoa metatzeko gaitasuna egonkortzea edo berdin emendatzea da eta  energetikoak ez diren emisioak ttipitzea. Gauregun laborariek eta  kolektibitateak ereduaren garatzeko deliberamendua erakusten dute, eta  hori Klima Plana delakoaren helburu estrategikoetan agertu behar da. \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Klima mugimenduak orokorrean seinale ezkorra bezala ikusten zuen.  Biziki boluntarista den horrelako helbururik gabe, nola lortuko dugu  lurraren arloan tirabirak ezagutzen dituen gurea bezalako eremu batean  karbonoa bahitzeko egungo potentziala mantentzen? Nola berriz ideki  eztabaidak, hala nola haize-energia edo lurraldearen erakargarritasunari  buruzkoak, hautu horiek ez baldin badiote azkenean Euskal Herriari  klima aldaketaren kontrako borrokan osoki parte hartzera uzten? \u00a0 <\/p>\n\n\n\n<p>Bizi ez da entzuna izan erabakigarria den eta, elkarteak berak  gaindidu behar ez den marra bezala definitu duen pundu horretan. Behar  ondorioak atera ditu, Klima Planaren Copar-etik ateratuz. Bizi prest da  berriz COPAR-era itzultzeko eta osoki Klima Planaren ekintza planan  parte hartzeko, baldin eta karbono bahiketaren arloan hipotesi eta  helburuak gorago ezarriak badira eta karbono neutraltasunaren helburua  2050eko xedetzat ukaitea ahalbidetzen badute. <\/p>\n\n\n\n<p> (1): <strong>Energiaren ikuspundutik positibo den lurralde batek<\/strong>   bere energia arloko beharrak ahal bezainbat murrizteko xedea du,   energia arloan neurritasun eta eraginkortasunari esker eta ondotik   gelditzen diren beharrei, tokiko energia berriztagarrien bidez   erantzutea.<br \/> <br \/> (2): Hona hemen <strong>karbono neutraltasunaren<\/strong>  definizioa:  isurtzen den bezainbat karbono preso atxikitzea, horrek  atmosferan duen  kontzentrazio-maila egonkortzeko eta, gisa horretan,  planetaren  tenperatura globalaren igoera murrizteko. Horrek erran nahi  du, alde  batetik, isurketak zorrozki murriztea, izan fosil jatorrikoak  edo  materia bizietatik sortuak, eta, bestetik, karbonoa preso  atxikitzen  duten &#8220;biltegiak&#8221; emendatzea (oihanak eta lurrak). <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bizi Klima Planaren Lankidetza Batzordetik ateratzen da Bizik Lurraldeko Klima Aire Energia Planaren Lankidetza Batzordetik (delako Copar-etik) ateratzen dela adierazi du batzorde honen azken bilkuran, 2021eko maiatzaren 20an ostegunez, Baionan. 2009tik geroz klimaren arloan lanean dabilen elkarteak, erabaki zail hau esplikatu du Euskal Hirgune Elkargoaren batzorde eragileak bere Klima Planarentzat karbono neutraltasunaren helburua saihesten zuela &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizi-klima-planaren-lankidetza-batzordetik-ateratzen-da\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38194"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=38194"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38194\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":38195,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/38194\/revisions\/38195"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=38194"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=38194"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=38194"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}