{"id":37462,"date":"2021-03-02T20:07:00","date_gmt":"2021-03-02T19:07:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=37462"},"modified":"2021-03-01T18:22:57","modified_gmt":"2021-03-01T17:22:57","slug":"bizikutzu-33-2021eko-martxoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-33-2021eko-martxoa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 33 &#8211; 2021eko martxoa"},"content":{"rendered":"\n<p> \u00abBakarrik, zaluago goaz, elkarrekin, urrunago goaz\u00bb  afrikar atsotitza<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p> Grande Synthe herriaren alde Estatu Kontseiluak eman lehen erabakitik landa, orain Auzitegi Administratiboaren txanda da Estatu Frantsesa ziztatzeko, krisi klimatikoaren alorrean duen arduragatik.   Bi instituzioek gobernuaren geldirik egotea agerian utzi dute. Eta zuzenbidea formala denez, frantses Estatuak izenpetu dituen engaiamendu eta hitzarmenak ez errespetatzea da kondenatua dena. Ber maneran, gauzatuak ez diren hitz-emateak dira agerian utziak, azken hauek gure demokrazia higatuz eta mesfidantza indartuz.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBaina, ikus dezagun basoa erdi betea: zuzenbideak azken finean\naitortzen ditu Estatuaren eskasiak ingurumen alorrean eta manera\nhorretan, zuzenbidea, erabiltzen ahal dugun arma ere bilakatzen da. \n<\/p>\n\n\n\n<p> Hori ez da aski izanen. Ekintza pertsonal eta kolektiboak baitezpadakoak izaten jarraituko dute, eta Bizik segituko du Iparraldean horren eragile nagusi izaten.   <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta:  Johan, 19 urte, Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>\u00abEzin nuen  pentsatu ene geroa etorkizun ekologikoago eta\nsolidarioagorantz eramanen ez ninduen lan batean\u00bb<\/em><\/p>\n\n\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"417\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-500x417.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-37449\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-500x417.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-300x250.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-768x641.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-1536x1282.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-scaled.jpg 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Johan-600x501.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Johanek eguneroko jarduera guzietan du ekologia obratzen.  Lizeoen erreformaren kontrako mugimenduan azkarki parte hartu zuen 2019an Biziko koordinazio-kide gisa. Greta Thunbergi jarraikiz, Fridays For Future ekimenaren Euskal Herriko adarraren sortzean parte hartu zuen, hau da klimaren alde greban ezarri ziren gazteen mugimendua. Gaur egun ikasle da Bordelen <em>IUT Sciences et g\u00e9nie des mat\u00e9riaux<\/em> eskolan, Low Tech elkarteko kidea da, ingurumena hobeki errespetatzen duen eta denentzat eskuragarria den  teknologiaren alde borrokatzen dena. Diploma ukan ondoan, <em>Sup\u2019\u00e9colidaire<\/em> eskolan sartzea du helburu, proiektu ekologiko eta solidarioen kudeaketarako formakuntza segurtatzen duen Lyoneko eskola pribatua. Berak dionez, engaiatua izateari esker, ohartu da ekologia egunero bizitzeko premia sentitzen zuela. <em>\u00abEzin nuen  pentsatu ene geroa etorkizun ekologikoago eta solidarioagorantz eramanen ez ninduen lan batean\u00bb<\/em><\/p>\n\n\n\n<p> Bizi elkartean lanean hasteak, aire bafada baten efektua egin zion. Elkartearen egitura biziki koordinatua eta ongi pentsatua preziatzen du bereziki. \u00abEzagutza ugari eta oraingo munduaren ikuspen biziki argia bildu ditut, baita, ene ustez, heldutasun zerbait ere\u00bb.  <\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri: Zer zen elurra? <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Kontrastea sesigarria da.  Artzamendiko aldapa basati eta elurrez estalien erdian: auto galkadura.  Goraka doazen ibilgailuak, bide hertsi eta bihurgunetsuaren orga-aska lohitsuetan aparkatzen saiatzen diren gidari urduriek blokatzen dituzte. Gehiago dena, gidari nardatu baten tuta kolpeak guziz garbia den bazter honetako isiltasun goxoa urratzen du. Urteko lehen igandea da, eta denek, erori berriz den elur hori baliatu nahi dute, bertan ibiltzeko, lerratzeko edo sinpleki beren seme-alaba oso gazteei ezagutarazteko.  Baina ez genuke pentsatu behar, lehia kolektibo hau haur tirria batzuk asetzeko borondatea dela bakarrik. Presa horretan, ohartzen gara orain dela hamarkada batzuk gertakari guziz normala zen honek, bakan bilakatzeko joera duela.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-37452\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-1536x1152.jpg 1536w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-scaled.jpg 2048w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Elurra-mendian-600x450.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> Joan den hilabetean, M\u00e9t\u00e9o France-k, Pierre Simon Laplace Institutuak eta CERFACS (Oinarrizko eta Ikerketa Aplikatuen Zentroak), Frantziako klimari buruzko beren aurreikuspenetan 2100. urterako +4 graduko gorakadak  eragin ditzakeen ondorioak agerrarazi dituzte, eta azpimarratu dute mendialdeko zonaldeek dutela gehienik jasanen berotze klimatikoa. Beren jokaleku ezkorrenean (hiru aldaera: isurpen kontrolatuak; neurtuak; edo murriztu gabeak), adituek Pirinioetako zenbait gunetan 6 gradurainoko gorakada aurreikusten dute mende honen bukaerarako.  Horren ondorioz 1800 metro azpitik elurra zuhurtuko litzateke. Hemen Euskal Herrian, Orhiko gailurra baizik ez litzateke ausartuko zuriz beztitzera, ordu arte ez bada deus egiten.<\/p>\n\n\n\n<p>\n90eko\nhamarkadan, desagertzeko arriskuan dauden animalia-espezieen egoera\nlarria ezagutarazteko, WWF erakundeak sweat-shirt\nbat salgai ezarri zuen pakidermo baten marrazkiarekin eta honen\nazpian irakur zitekeen: &#8220;Zer zen elefantea?&#8221;<\/p>\n\n\n\n<p> Ez dezagun sekula beharrik ukan gure haurrei elurra zer zen azaltzeko.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bisita gidatua BIZIn<\/strong>: <strong>Talde digitala <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Informatika taldearekin (elkartea gai teknikoetan sustengatzen duenarekin) nahasi gabe, talde digitalak orotariko gaien bidez gure bizitzan digitalizazioak duen eragina lantzen du. Arazo nagusia, soiltasun digitalarekin, tresnen zaharkitzearekin eta datuen biltegiratzearekin batean, teknologia digitalak ingurumenean duen inpaktua da. &#8220;Klima&#8221; gaia teknologia berriekin lotzen du konkretuki.<\/p>\n\n\n\n<p>\nEremu horretatik haratago, taldearen xedea zabalagoa da. Batetik,\narlo digitaleko pribatutasunari bereziki kasu emanez: GAFAei, datu\npertsonalen kudeaketari eta zaintzari. Eta bestetik, &#8220;etika\ndigitalaren&#8221; inguruan molde globalagoan lan eginez, software\nlibreak, komunak, inklusioa eta digitalerako sarbidea, Adimen\nArtifizialaren eginkizuna etab. biltzen dituen gaia.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-37458\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique-768x576.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/Numerique.jpg 1417w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p> Etorkizuneko gai erabakigarrietan ongi ainguratutako taldea, hilean behin biltzen da (momentuz bideokonferentziaz) eta adituak bezainbeste, hasiberriak kide gisa hartzen ditu, arras preziatuak, eraikitzen ari den taldearen bide-orrian aitzinarazteko! Deialdia egina da, ez duda eta haiengana hurbil zaitez!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu: helburuak finkatu ditugu, horien obratzeko ahalak hartu, araberako bide-orria idatziz <\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>\nSei hilabeteko eztabaida eta gogoeta sakonen\nondotik, Bizi-ren\n\u00abtrantsiziotik metamorfosira\u00bb izeneko bide orria idatzi dugu\n2020-2024rako  (bizimugi.eu webgunean irakurgai). Iparrorratza dugu\nhau, ekintzak antolatzeko tresna eraginkorra,&nbsp;helburu zehatz\nhonekin: gure lurraldearen metamorfosi sozial eta ekologikoaren\nbidean aitzinatzea. \n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa-500x375.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-37454\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa-500x375.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa-300x225.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa-768x576.jpeg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa-600x450.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/koordinaketa.jpeg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nEkintza ohargarriek eta garaipenek kide kopurua 4 urtez  % 60\nemendatzea ekarri dute; horri esker Bizi elkartea ingurumenaren\naldeko borrokaren alorrean modu egonkorrean ezarri da Euskal Herritik\nanitzez haratago; haatik, ezin uka, aitzinatze konkretuak, izan\ntokikoak ala Estatu mailakoak, oso ahulak direla oraino.<\/p>\n\n\n\n<p>\nBeraz lehen helburua hau dugu: herriko bozetan aurkeztu ziren\nzerrendek hartu engaiamenduen zaintzea,  zerrenda haiek metamorfosi\nekologikoaren ituna izenpetu zutelako; biztanleriaren %62 ordezkatzen\ndute. Beste helburuak hauek ditugu: mugikortasun alorraren aldeko\nekintzak eta gogoetak  jarraitzea, berdin migrazioa hunkitzen duten\ngaientzat, baina lan-sail berriak irekitzea ere, bizitegiak edo\ndigitala besteak-beste.      \n<\/p>\n\n\n\n<p> Urgentziazko borroka handi hau, hezkuntzaren eta informazioaren bidez ere (ala oroz gainetik?)  pasatuko da. Kultura-borroka beraz, Bizi masa-mugimendu bilakaraziko duena, politika publikoak orientatzeko indarra izanen duena.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"707\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/EUS-feuille-de-route-bizi-768x1086-1-500x707.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-37463\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/EUS-feuille-de-route-bizi-768x1086-1-500x707.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/EUS-feuille-de-route-bizi-768x1086-1-300x424.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/EUS-feuille-de-route-bizi-768x1086-1-600x848.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2021\/03\/EUS-feuille-de-route-bizi-768x1086-1.png 768w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>EGUTEGIA<\/strong> <\/p>\n\n\n\n<p>\nOsasun krisiari lotuak zaizkion baldintzak aldatu\narte, bilkurak telematikoki eginen dira. Bertan parte hartzeko, eta\nzuen interesa duen bilkuraren lotura ukaiteko, zehaztasunen lortzeko,\nidatzi  <a href=\"mailto:info@bizimugi.eu\">info@bizimugi.eu<\/a>\nhelbidera.<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Martxoan<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Martxoaren\n\t3an,  asteazkenez 19:00 \u2013 21:00 <strong>Biziren\n\tHilabeteko Biltzarra<\/strong>,\n\tkideei eta heldu berriei irekia.\n\t\n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li>\n\tMartxoaren\n\t11n,  ostegunez 18:30 \u2013 20:15 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna <\/strong><strong>\n\tlantaldearen bilkura, lotura eskuratzeko idatz <\/strong><strong><a href=\"mailto:migrants@bizimugi.eu\">migrants@bizimugi.eu<\/a><\/strong>\n\t<\/li><li>\n\t<strong>Martxoaren\n\t1<\/strong><strong>3<\/strong><strong>n,\n\t<\/strong><strong>larunbatez\n\t<\/strong><strong>9:30-11:30\n\t<\/strong><strong>\u2013\n\t<\/strong><strong>Digitala<\/strong><strong>\n\t<\/strong><strong>lantaldearen\n\tlehen bilkura, <\/strong>Manu\n\tRoblez Arangiz\n\tFundazioaren egoitzan, Cordeliers karrikako\n\t20an,\n\tBaionan\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li>Martxoaren\n\t 15ean, astelehenez,\n\t18:30\n\t&#8211; 20:30: <strong>Hitza\n\tHitz \/ Begiraleak \u2013Lurralde trantsizioa <\/strong>lantaldearen\n\tbilkura.\n\t\n\t\n\t<\/li><li>Martxoaren\n\t15ean, astelehenez, 19:00-21:00:  <strong>Jakazan\/k\n\tLogistika <\/strong><strong>lantaldearen\n\tbilkura.<\/strong>\n\t<\/li><li>\n\tMartxoaren\n\t17an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\t \n\t\n\t<\/li><li>\n\tMartxoaren\n\t18an, ostegunez, 19:00-21:00: <strong>Komunikazioa\n\t<\/strong>lantaldearen\n\tbilkura. \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>\n<strong>Apirilean<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li>Apirilaren\n\t7an, asteazkenez, 19:00 \u2013 21:00:  <strong>Biziren\n\tHilabeteko Biltzarra<\/strong>,\n\tkideei eta heldu berriei irekia.\n\t\n\t\n\t<\/li><li>\n\tApirilaren\n\t8an,\n\t ostegunez 18:30 \u2013 20:15 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna <\/strong><strong>\n\tlantaldearen bilkura, lotura eskuratzeko idatz migrants@bizimugi.eu<\/strong>\n\t<\/li><li>\n\tApirilaren\n\t15ean, ostegunez, 19:00-21:00: <strong>Komunikazioa\n\t<\/strong>lantaldearen\n\tbilkura. \n\t\n\t<\/li><li>Apirilaren\n\t19an, astelehenez,\n\t18:30\n\t&#8211; 20:30: <strong>Hitza\n\tHitz \/ Begiraleak \u2013Lurralde trantsizioa <\/strong>lantaldearen\n\tbilkura.\n\t\n\t\n\t<\/li><li>Apirilaren\n\t19an, astelehenez, 19:00-21:00:  <strong>Jakazan\/k\n\tLogistika <\/strong><strong>lantaldearen\n\tbilkura.<\/strong>\n\t<\/li><li>\n\tApirilaren\n\t21ean, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00: <strong>Kide\n\tberriei harrera<\/strong>\n\t \n\t\n<\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abBakarrik, zaluago goaz, elkarrekin, urrunago goaz\u00bb afrikar atsotitza Editoriala Grande Synthe herriaren alde Estatu Kontseiluak eman lehen erabakitik landa, orain Auzitegi Administratiboaren txanda da Estatu Frantsesa ziztatzeko, krisi klimatikoaren alorrean duen arduragatik. Bi instituzioek gobernuaren geldirik egotea agerian utzi dute. Eta zuzenbidea formala denez, frantses Estatuak izenpetu dituen engaiamendu eta hitzarmenak ez errespetatzea da kondenatua &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-33-2021eko-martxoa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[319,314],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37462"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=37462"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37462\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":37467,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/37462\/revisions\/37467"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=37462"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=37462"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=37462"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}