{"id":36912,"date":"2020-11-03T18:00:00","date_gmt":"2020-11-03T17:00:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=36912"},"modified":"2020-11-03T19:32:14","modified_gmt":"2020-11-03T18:32:14","slug":"bizikutzu-31-2020ko-azaroa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-31-2020ko-azaroa\/","title":{"rendered":"Bizikutzu  31:  2020ko azaroa"},"content":{"rendered":"\n<p>\u00abLurrarekiko  gure\nbete beharren kontra doazen jarrera guzietan ez dugu parte hartu\nbehar\u00bb<\/p>\n\n\n\n<p class=\"has-text-align-right\">Vandana\nShiva<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Amish or not\namish&#8230;  bihotz bidearen eta eginbidearen arteko hautu hau zauku\nproposatua. Frantses lehen magistratuak, erabakigarriak diren\njendarte eztabaidak, termino horietan aipatzen dizkigu. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Ironiaz beteriko\nzirtotik urrun diren hitz horiek, ber txanponaren bi aldeak erakusten\ndituzte. Lehena, mespretxuz (eta ezagutza eskasez) betea, etengabeko\ngarapena helburu hiltzaile gisa kontsideratzen duten guzientzat.\nMespretxu hori, batzutan frango oldarkorrak, non \u00ab&nbsp;terrorista&nbsp;\u00bb\nedo \u00ab&nbsp;diktadura&nbsp;\u00bb hitzak aitzinean emaiten diren. Berdin\npixka bat gehiegizkoak&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>Eta gehiegikeria\nhoriek nolabaiteko kezka irudikatzen bazuten? Ordezkaritzarekin\ndabilen demokrazia baten jokoan, loratzen ikustea, ideia berri eta\nberritzaileak. Azkenean. Bigarren alde hori, baso\nerdi betearen itxurakoa da.  Gure borrokaren jarraitzera eta\nzabaltzera animatzen gaitu. So egizue, hortan dira! Amish-ak\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Potreta:\nFrantzisko, 55 urte, Angelu<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>&#8220;Bizirekin aritzea gaiak\nbarnatzea eta gaitasunak goiti eramatea da. Jatorri geografiko,\nkultural eta sozial desberdinetako jende berria aurkitzea ere bada,\neta hori benetako aberastasuna da.\u201d<\/em><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"628\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Francisco1-500x628.jpeg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36906\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Francisco1-500x628.jpeg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Francisco1-300x377.jpeg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Francisco1-600x753.jpeg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Francisco1.jpeg 634w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\nLuzaz\nbazkide izan gabe Bizi-ren aldekoa izan naiz informatika taldearen\nsendotzeko ezagun bat nire bila etorri zen arte. Informatika\ntaldearen ondotik, Hitza Hitz taldean -Metamorfosi Ekologikoaren\nItunaren talde egilean- sartu nintzen, eta azkenik, Koordinaketan.\nBiziren gaitzeko aktibitateaz eta landuak diren tematika ezberdinetaz\nohartu nintzen. Engaiamendu molde hau herri politika egiteko manera\nbat da. Lan giroak, ekintzaileen engaiamenduak, bileren\neraginkortasunak eta elkarren jarreren errespetatzeak markatu\nninduten. Elkarte giro honek lan giro bat eskaintzen du, non,\nkolektiboaren eraginkortasuna handitzeko, mundu profesionalaren makur\nanitz baztertu diren.<\/p>\n\n\n\n<p>\nIngurumen\narriskuen aitzinean gure lurraldearen etorkizunerako pario handia den\nariketa erakargarria da Herriko eta Herri Elkargoko hautetsien\nengaiamenduen jarraipenaren egitea.\nBiziki atxikia\nnaizen beste\ngai bat,\nteknologia\ndigitalak kliman duen eraginari buruzkoa da. Gai hau denen egitekoa\nda, oraingoz guti ezagutua\nbaina hain segur ondoko urteetan haren intentsitatea goiti joanen da.\nBizirekin aritzea gaiak barnatzea eta gaitasunak goiti ermatea da.\nJatorri geografiko, kultural eta sozial desberdinetako jende berria\naurkitzea ere bada, eta hori egiazko aberastasuna da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko\nberri: Donibane Lohitzuneko \u00abSurf Park\u00bb proiektuari ez. <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>Bizi\nDonibane Lohitzuneko \u00abSurf Park\u00bb proiektuaren kontra da eta\ngaldegiten du klima eta bio-aniztasunaren kontrako karikaturazko\nproiektu hau gelditua izan dadin. Elkarteak uhain artifizialeko\npizina honen erokeria salatzen du. Itsasoa eta bere uhain\nnaturaletatik 1,5 kilometrotan kokatua, proiektu handi, alfer eta\ninposatu hau bio-aniztasuna eta oihanen babesteko edota lurren\nartifizializazioarekin bukatzeko helburuen osoki kontrako bidean doa,\nEuskal Herriko kostaldean non betonatzeak jadanik makur sobera egin\nduen. Aurre ikusten den 155m luze eta 25&nbsp;000 m3ko igerileku\nhorren energia eta ur kontsumoa are zentzugabeagoa da, kontutan\nharturik idorteen maiztasunaren handitzea, lurpeko ur erreserben\nttipitzea, klimaren aldaketaren orduan non muturreko fenomeno hauek\nhandituko baitira. Joan den otsailaren 22an, Herri Elkargoak bozkatu\nzuen Donibane Lohitzuneko PLUak, Jalday-eko jarduera eremuaren\nhanditzea aurre ikusten du, Surf Park horrekin bai-eta 7 hektaretan\noihan, hezegune eta laborantza lur batzuen artifizializazioa. Eta\nhori dena, Klimari buruzko Konbentzio Herritarrak egin duen\nproposamenaren kontra, hots \u00abbehartzen duten neurriak berehala\nhartzea hiri inguruetako komertzio guneak gelditzeko, espazio anitz\nhartzen dutelako\u00bb. Baina proiektu honen aldekoek ez dute oraino\nirabazi. Bizik Euskal Herri Elkargoko hautetsi berriak deitzen ditu,\nez ditzaten eman 2021ean sortu beharko lukeen proiektu honen\nurbanismo baimenak.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"227\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Surfpark-1-500x227.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36908\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Surfpark-1-500x227.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Surfpark-1-300x136.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Surfpark-1-600x273.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/Surfpark-1.jpg 702w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Bisita\ngidatua: Komunikazio taldea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Komunikazio\ntaldeak Biziren komunikazio digitala segurtatzen du. Gogoetatu eta\nkomunikazio estrategia berritzaileak plantan eman, sare sozialetan\n(Blog, Facebook, Instagram eta Twitter) mugimenduaren ahotsa izan,\ndesobedientzia zibileko mugimenduen erdian izan, irudiak hartuz,\nelkartearen ekintzetan zuzenean filmatuz,  babestu leku batetik\nekitea, bere eginkizunetako batzuk dira. Elkartearen bizitzan\nfuntsezkoa da, taldeak Biziren lan talde tematiko edo eraginkor\nguzien arteko lotura egiten du eta Bizi-itzulpen taldearekin lan\negiten du frantsesa-euskara komunikazio elebiduna bermatzeko. Bere\nfuntzionamendua kideen arabera egokitzen da, eta parte hartu nahi\nduten boluntarioen gaitasun guziendako eginkizun desberdinak badira.\nZehazki, hilabetero, komunikatu behar diren memento azkarrak eta\nkanpainei buruzko informazioak trukatzen dira, eta horri esker,\ntaldeak sareetan artikuluak edo argitalpenak idazteko baitezpadako\nmamia bil dezake.<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"527\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-500x527.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36911\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-500x527.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-300x316.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-768x810.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-1456x1536.jpg 1456w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-scaled.jpg 1942w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/11\/20201101_Facebook-600x633.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Gaur,\ntaldeak kideak bilatzen ditu, profil guziak ongi etorriak dira!<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Egin dugu! BABko\nbizikleta bidea atxikitzea eskatu dugu <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>\nUrriaren 13an, asteartearekin,\nBaionako Arteen Hirian, Mugikortasunen Sindikatua zen bildurik eta\neraikinaren aitzinean, Bizi eta Txirrind&#8217;Ola elkarteek elkarretaratze\nbat antolatu zuten BABren etorbidean bizikleta bide segurtatua\ngaldegiteko.Bilkura amaitu eta sindikatuko kide diren hautetsiek\nbaieztatu digute urriaren hondarrean koronabide hori deseginen dutela\neta hemendik urte bat edo bitara beste bide segurtatu bat eginen\ndutenaren promesa egin digute. Behin eta berriz galdeginik ere, Bizi\neta Txirrind\u2019Ola elkarteek ez zuten lortu erabakiorra zen urriaren\n13ko bilkura hori baino lehen hautetsiek har zitzaten. Alabaina,\niragan uztailaren 5eko biziestreinaldian, bi elkarteek publikoki\nazaldu zuten \u201cirailean bertan BABko auzapez berriekin eta\nMugikortasunen Sindikatuaren lehendakariarekin topatu nahia\ntxirrindaren aldeko politiketaz eta bizikleta elkarteen eta\nbizikletari loturiko zerbitzuen arteko lankidetza hobetzeko plantan\neman beharreko prozeduretaz mintzatzeko\u201d. Txirrind\u2019ola txirrinda\nlantegiak eta Bizi elkarteak 2000tik gora kide biltzen dituzte. \n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39-500x281.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36805\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39-500x281.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39-300x169.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39-768x432.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39-600x338.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/10\/photo_2020-10-14_11-12-39.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Azaro-Abenduko agenda<\/strong><\/p>\n\n\n\n<ul><li><\/li><li> Azaroaren 5ean, ostegunez, 18:30-20:15: <strong>EtorkiZUna  etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren hitzaldia &#8211; Telematikoa<\/strong> <\/li><li> Azaroaren 16an, astelehenez, 19:00 \u2013 21:00<strong>\u00a0: Jakazan\/k Biziren logistika lan taldearen bilkura<br \/> <\/strong>Azaroaren 16an, astelehenez, 18:00-20:00: <strong>Trantsizioa Hitza Hitz lan taldearen bilkura<br \/> <\/strong>Azaroaren 18an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Kide berriei harrera<\/strong> <br \/> Osiraletik, igandera, azaroaren 20etik 22ra: <strong>Biltzar Nagusi Estrategikoa<br \/> <\/strong>Abenduaren 2an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Biziren hilabeteko bilkura idekia<\/strong> <\/li><li> Abenduaren 3an, ostegunez, 18:30-20:15: <strong>EtorkiZUna  etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren bilkura<\/strong> <\/li><li> Abenduaren 12an, larunbatez 09:00 \u2013 13:00: <strong>Altxatze-Antolatzea<\/strong> <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Abenduaren 16an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Kide berriei harrera<\/strong> <br \/> Urtarrilaren 6an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Biziren hilabeteko bilkura idekia<\/strong> <\/li><li> Urtarrilaren 7an, ostegunez, 18:30-20:15: <strong>EtorkiZUna  etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren bilkura<\/strong> <\/li><li> Urtarrilaren 20an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Kide berriei harrera<\/strong> <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Osasun\nkrisiari lotuak diren neurriak direla eta usaiako bilkuren ordutegi\neta baldintzak egokituak izaiten ahalko dira. Ikusi bizimugi.eu web\ngunea. \n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abLurrarekiko gure bete beharren kontra doazen jarrera guzietan ez dugu parte hartu behar\u00bb Vandana Shiva Editoriala Amish or not amish&#8230; bihotz bidearen eta eginbidearen arteko hautu hau zauku proposatua. Frantses lehen magistratuak, erabakigarriak diren jendarte eztabaidak, termino horietan aipatzen dizkigu. Ironiaz beteriko zirtotik urrun diren hitz horiek, ber txanponaren bi aldeak erakusten dituzte. Lehena, mespretxuz &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-31-2020ko-azaroa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":36906,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36912"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36912"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36912\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":36925,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36912\/revisions\/36925"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36906"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36912"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36912"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36912"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}