{"id":36612,"date":"2020-09-15T18:30:00","date_gmt":"2020-09-15T16:30:00","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=36612"},"modified":"2020-09-17T13:08:46","modified_gmt":"2020-09-17T11:08:46","slug":"bizikutzu-30-2020ko-iraila","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-30-2020ko-iraila\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 30  &#8211; 2020ko iraila"},"content":{"rendered":"\n<p>\u00abEzin dugu arazo bat konpondu, arazoa bera sortu duen pentsa moldearekin.&nbsp;\u00bb A. Einstein<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Editoriala<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\u00abGure\netxea sutan da&#8230;&nbsp;\u00bb Aipu edo erreferentzia honek arrakasta\nhandia ukan du&#8230; eta ia normaltzat bezala hartua izan da, berekin\ndaraman larrialdiaren indarra  ttipituz&#8230; Baina uda honetan ez dira\nez Australiako edo Kaliforniako, hots urruneko suteen irudiak\nhurbildu, baizik eta Xibertako sugarren irudiak. Hemendik aitzina,\nbeste pandemia honek ere hemen eta orain hunkitzen gaitu. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Sute\nhonen eta jendarteak sorturiko kausen arteko lotura betigaldezkatua\nizaiten ahal da, COVID-aren kasuan galdezkatua den bezala. Alta, bi\nkasuetan, M\u00e9t\u00e9o France-en ikerketek eta Nature-eko artikulu berri\nbatek dudari toki gutti uzten diote. Badakigu gure etxeak sutan\ndirela, ikusi dugu. Eta badakigu sute horien arrazoinak zein diren.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Bizik!\nbeti badu larrialdi horren konzientzia eta mugimendua gogoeta bat\neramaiten ari da datozen 4 urteentzat bere helburuen finkatzeko. Lau\nurte ekiteko, konbentzitzeko eta trantsizioan den lurralde bat\neraikitzeko. \n<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta\n&#8211; Oihana &#8211; 25 urte &#8211; Baiona<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n \u201c<em>Euskal\nHerrian dauden alternatiba guzietaz ohartzen naiz. Motibagarria\nda, alternatiba horien alde egiteko gogoa emaiten dit, ene balio eta\nene engaiamenduekin adostasunean bizitzeko nahia berresten du\u201d.<\/em><\/p>\n\n\n\n<p>Badu\nurte bat Bizi-n sartu naizela langile gisa, epe mugatuzko kontratuan,\nJakazan\/k talde logistikoaren arduradun gisa. Ikasketak egin ditut\neta nazioarteko elkartasunean zerbitzu zibiko bat, honek asko\ninteresatzen ninduen bainan ez ninduen arras asetzen. Ohartu nintzen\nnahiago nuela tokian jokatu, nazioartean jokatu baino lehen. Bizi-n\n&#8220;tokian aritzen eta mundu mailan pentsatzen dugu&#8221;, eta\nhorrek askoz ere eragin handiagoa badu. Aurten, baliagarriak izanen\nzaizkidan gaitasunak garatu ditut. Berehala preziatu ditut plantan\nezarriak diren teknikak, eraginkorrak izan daitezen (bilkuren\nantolaketa, ekintzak, etab.). Usatua nintzen batez ere zentzu\nguzietara joaiten diren bilkura luzeetara. Eta bilkuretan serioski\naritzeak ez du erran nahi hortik kanpo horrela egon behar dela! Lan\nmementoen eta lan arteko uneen artean oreka on bat bada,\ngarrantzitsua da indar bizien mantentzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Orain\nbarnean murgildurik naizela, lehen baino are gehiago ohartzen naiz\nEuskal Herrian dauden alternatiba orotaz, egin daitekeen guziaz. Hori\netorkizunerako motibagarria da, alternatiba horien alde egiteko gogoa\nematen dit, ene balioen eta ene engaiamenduekin adostasunean\nbizitzeko nahia berresten du. Zorionez, Euskal Herrian posible da!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"673\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-500x673.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36606\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-500x673.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-300x404.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-768x1034.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-1141x1536.jpg 1141w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-scaled.jpg 1521w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Oihana-600x808.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\n<strong>Kanpoko\nberri: Trafiko aeronautikoaren ttipitzeko ekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nBizi-k,\nAlternatiba-k eta ANV-COP21ek dei egiten dute urriaren 3an hegazkina\nez hartzera. Covid-19ren krisiak galderak sortu dizkigu gure\nmugitzeko moldeari buruz: hegazkinak lurrean atxiki ditu, lehenago\nsekula gertatu ez zen bezala, hegazkintzan kaska uhin bat eraginez.\nFrantziako gobernuak miliarka euro esleitu ditu sail horren berriz\nabiarazteko, baina klimaren eta enpleguaren babesteko baldintza\nausart bihirik finkatu gabe. Beraz, Frantziako eta enpresa handietako\nburuzagiek kaos klimatiko eta sozialera eramaten gaituen lasterketa\neroaren segitzea erabaki dute. Aireko garraioa munduko klimaren\nberotzearen % 5en hobendun da jadanik, eta oraino gehiago garatzeko\nxedea du! Konfinamendu garaiak erakutsi du botere publikoak aireko\ntrafikoa laster eta zorrozki mugatzeko gai direla, testuinguruak\nhorretara bultzatzen baldin baditu. Alabaina,\nnahasmendu klimatikoa oraingo krisi sanitarioa baino lanjer handiagoa\nda oraino. Hegazkinlaritza berriz piztea, karbono gutiko\ngarraiobideak ahultzen uztea (hala nola trena), ondorio latzak ukan\nditzaketen ikaragarriko akats politikoak dira. Hautu egokiaren\negiteko aukera historikoa dugu. Alternatiba anitz badira: trenez egin\ndaitezkeen Frantzia barneko hegazkin bideen hestea, aireportuen\nhanditzeko egitasmoen gelditzea, kerosenoa zergapean ezartzea,\nenpleguaren bermatzea eta enplegu aldaketaren laguntzea, diru\nlaguntza publikoak beste gisa batez bideratzea\u2026 Alta, ez da hori\ngure gobernuak egiten duen hautua. Orduan, urriaren 3an,\nlarunbatarekin, goazen aireportuetara!<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"500\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1-500x500.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36608\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1-500x500.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1-300x300.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1-200x200.jpg 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1-100x100.jpg 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/aviation-carre-600x600-1.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>\n<strong>Bisita\ngidatuak: Jakazan\/k logistika taldea <\/strong>&nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\nJakazan\/k\nez da Guianako papagaio baten oihua, baina bai, Bizi!ren logistika\neta gertakari taldearen izena. Bere zeregina? Lan talde tematikoekin\nloturan kanpainak eta proiektuak gauzatzea. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\nOso\nzeharkako taldea da eta ezinbestekoa elkartearen ibilbiderako, Bizi\nlagundu nahi dugularik sargune bikain bat. Ekintza oso praktikoak\nbideratzen ditugu (materiala kudeaketa, laguntzaileen antolaketa,\negoitzen kudeaketa, Patxokin zerbitzuak, musika egitaraua, talo\nsalmenta\u2026.). Misio horiek ohikoak diren gaitasunei dei egiten die,\nedo behintzat norberak azkar bereganatu ditzakeenak dira. Militante\nbilakatu nahi baduzu eta nondik hasi ez badakizu eta &#8220;estrategia\npolitiko&#8221; dimentsioak pixka bat beldurtzen bazaitu, hau da\nhasteko bide egokiena! &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\nOnurak?\nBehin taldean sartua Bizi eta bere kanpaina ezberdinak ezagutzeko\nbide egokia da zeren denetarik egiten da! Logistika taldeak Biziren\nekitaldi guztietan parte hartzen du, beraz elkartearen zutabetariko\nbat da. &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<p>\nZehazki,\ntalde hori usu biltzen da (hilean bat edo bi aldiz, aktualitatearen\narabera) Manu Robles-Arangiz Fundazioan: Parte hartu nahi baduzu ez\nduda eta zatoz gure ikustera! &nbsp;<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"375\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-500x375.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-30638\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-500x375.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-600x450.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki-300x225.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2014\/09\/benevoles-patxoki.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egin\ndugu! Klima\nkanpamendua Ipar Euskal Herrian<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Urtero\nbezala, uda formatzeko parada izan da! Aurtengo berezitasuna: usaian\nestatu mailan gune bakar batean antolatua zen Klima Kanpamenduak\ntokia utzi du uda honetan hainbat lurraldetan barreiatuak ziren Klima\nKanpamendu ttipiri. Iipar Euskal Herrian, deneri idekia zen\nformakuntza aste bat iragan da uztailaren 20tik 26ra Baionan.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>Metamorfosi\nekologikoa martxan ezartzeko eta sartzeko kanpainen prestatzeko,\nbakoitzak, erronka ekologiko eta klimatikoei, mobilizazioari,\nbortizkeriarik gabeko ekintza eta estrategiari buruz, justizia sozial\neta klimatikoaren alde formatzeko parada ukan du. Zuzenean, Baionako\nkarriketarik edo beste gune batzutarik, hitzaldiak eta lagun giroko\ntrukaketak txandakatu dira izigarri praktikoak ziren formakuntzekin\n(irudi hartzea, bozeramailegoa, bilkura animazioa, estrategia\u2026).<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"500\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-500x500.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36617\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-500x500.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-300x300.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-200x200.jpg 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-768x768.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-600x600.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3-100x100.jpg 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp3.jpg 960w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Desafioa\ngainditua izan da Biziren antolatzaile taldearentzat 150 parte\nhartzaile pasa eta 50 laguntzaileren presentziarekin. Tokiko Klima\nKanpamenduak, aste bateko formakuntza arrakastatsuaren formatua hartu\ndu, untsa merezituak ziren bakantzetara joan aitzin!  \n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"334\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2-500x334.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36615\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2-768x513.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2-600x401.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/09\/Camp2.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egutegia<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p> Irailaren16an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Kide berriei harrera <\/strong>MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan.  <\/p>\n\n\n\n<p> Irailaren 19an, larunbatez \u2013 <strong>Bakegileen Mobilizazio eguna<\/strong>.<\/p>\n\n\n\n<p> Irailaren 21ean, astelehenez, 18:00-20:00: <strong>Trantsizioa Hitza Hitz lan taldearen bilkura<\/strong>, Bizi!-ren egoitzan, Kordelierren karrikako 22an, Baionan  <\/p>\n\n\n\n<p> Irailaren 25ean, ostiralez, 19:00-21:00: <strong>Bizi! Barnekalde, Biziren tokiko  lan taldearen bilkura<\/strong>, Donibane Garaziko  Tartasenea etxean.  <\/p>\n\n\n\n<p> Irailaren 26an, larunbatez, 14:00:<strong> Trantsizioa Hitza Hitz lan taldearen bilkura berezia<\/strong>, Donibane Garaziko  Tartasenea etxean.  <\/p>\n\n\n\n<p> Urriaren lehenean, ostegunez, 18:00-19:30:<strong> EtorkiZUna  etorkinen gaia jorratzen duen Biziren lan talde tematikoaren bilkura<\/strong>, MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan.  <\/p>\n\n\n\n<p> Urriaren 5ean, astelehenez, 19:00-21:00:  <strong>Euskaraz Bizi!n lan taldearen  bilkura<\/strong>, MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan.  <\/p>\n\n\n\n<p> Urriaren 7an, asteazkenez, 19:00-21:00: <strong>Biziren hilabeteko bilkura idekia<\/strong>, MRA Fundazioaren egoitzan, Kordelierren karrikako 20an, Baionan.  <\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00abEzin dugu arazo bat konpondu, arazoa bera sortu duen pentsa moldearekin.&nbsp;\u00bb A. Einstein Editoriala \u00abGure etxea sutan da&#8230;&nbsp;\u00bb Aipu edo erreferentzia honek arrakasta handia ukan du&#8230; eta ia normaltzat bezala hartua izan da, berekin daraman larrialdiaren indarra ttipituz&#8230; Baina uda honetan ez dira ez Australiako edo Kaliforniako, hots urruneko suteen irudiak hurbildu, baizik eta Xibertako &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-30-2020ko-iraila\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":36606,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[322,319,314,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36612"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36612"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36612\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":36631,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36612\/revisions\/36631"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36606"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36612"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36612"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36612"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}