{"id":36366,"date":"2020-07-01T17:14:10","date_gmt":"2020-07-01T15:14:10","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=36366"},"modified":"2020-07-01T17:14:13","modified_gmt":"2020-07-01T15:14:13","slug":"biztanleriaren-zaintza-ez-da-erabilera-bakarrekoa","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/biztanleriaren-zaintza-ez-da-erabilera-bakarrekoa\/","title":{"rendered":"Biztanleriaren zaintza ez da erabilera bakarrekoa!"},"content":{"rendered":"\n<p>\n2019ko abenduan Txinan,\nWuhan hirian aurkiturik, 2020ko otsailetik goiti Frantziak Covid-19\npandemia daitekeela aipatzen du eta martxoaren 17tik, frantsesak\nkonfinatzera behartuak dira. Laster ohartzen gara ez dela maskarik\nartatzaileendako eta lanean segitzen duten pertsonentzat, alta\nmedikuen zati batek langile guzientzat eta baimendutako ateratze\nguzientzat gomendatzen ditu. Horrela, Estatuak ez du bere herritarrak\nzaintzeko eginbidea betetzen eta maskaren erabilera ukatuz kutsatu\ndaitekeen biztanleriaren parte bat lanjerean ezartzen du.<\/p>\n\n\n\n<p>Zentzu\nonez, herritar mobilizazioa segidan antolatzen da Estatuaren gabeziak\nkonpontzeko. Ekimen indibidualek (erizainak, zahar-etxeen\nlaguntza-eskaera deiak) parada eman dute hainbat lanbidetatik maskak\neta babesak biltzeko, hala nola, elikagaien industriatik,\neraikuntzatik, etab. Horrez gain dendari kolektibo batzuk sortu dira\nmugarik gabe berrerabil daitezkeen oihal maskak ekoizteko lehen\nlerroan zirenentzat, baita beren burua hornitu nahi zuten guztientzat\nere.<\/p>\n\n\n\n<p>Konfinamendutik\nateratzean, Estatu mailako maskara erreserbak berriz hornituak\nzirenez, gobernuak, azken finean, medikuek maskak erabiltzearen\nbalioari buruz gomendatzen zutenarekin bat egin du. Ber denboran,\njostunen lana, konfinamendu garaian esku-zartekin goretsi dena,\nbaztertua izan da mugetatik kanpo ekoiztuak diren eta erabilpen\nbakarreko edo 10 aldiz bakarrik berrerabiliak izan daitezkeen masken\nprobetxura. Birusetik begiratzeko lagungarria delakoan, eta\nalternatiba berrerabilgarrien eskasez, \u00abdena botatzekoa\u00bb, eta\nhorrekin, sortzen diren hondakinak, usaiako praktika bilakatu dira\nberriz. Praktika horrekin, zorigaitzez, jendetasunaren kontrako\njokabideak ere agertu dira, erabilera bakarreko babes batzuk\nsupermerkatuetako aparkalekuetan, lurrera bota baitira, besteak\nbeste. Kutsadura horri gehitzen zaizkio osasun arriskuak garbiketaz\narduratzen diren pertsonentzat. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Jendetasunik\ngabeko jestu horiek ere uretako kutsadura emendatu dute, komunera\nbotatzen diren oihal\u00f1o desinfektatzaileak, araztegien tapatzea\nlortzen dutenak, edo oraino, orain itsas zolan kausitu diren\nbotatzekoak diren maska horiek. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Jakinez\nplastikozko kutsaduren borroka ainitz aitzinatu zela azken urte\nhauetan, herritar presio indartsuari eta gero eta zorrotzagoa den\naraubide bati esker, Covid-19ak, gibelatze handia eragin du.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>\nPlastikoaren kontsumoa izigarri emendatu da konfinamenduaz geroztik.<\/p>\n\n\n\n<p>\nKutsadura arriskua\nmurrizteko erronkaren aitzinean, anitzetan funtsik gabeko automatismo\nzaharrak bat-batean arrapiztu dira. Deskonfinamenduaren karietara\nerabil eta botatzekoez baliatze masiboa erreflexuz egiten da,\nerrazago baitirudi obratzeko eta abiapuntutzat hartzen baitugu\nlasaitzen duela, nahiz eta plastikoaren gainean birusaren biziraupena\nzenbatekoa den oraino enigma izan.<\/p>\n\n\n\n<p>\nNoiz jabetuko dira\nherritarrak, baina baita elkargoak eta gobernuak ere, plastikoaren\ndesmasiez?<\/p>\n\n\n\n<p> Maskaren erabilera, naski, Asiako herrialdeetan bezala ohiduretan sartuko da eta familiako farmazian hartuko du lekua. Klima nahasmenduari lotutako bestelako hondamendiak (osasun edo ingurumenekoak) berriz agertuko dira eta horretarako prestatu behar dugu. Biztanleria behar lukeen bezala babesteko, dena kontsumigarri eta dena erabil eta botatzeko sistematik ateratzea, horrek ingurumenean dituen eraginengatik, prebentzio politikek arrisku ekologikoak eta horien kudeaketa integratu behar dituzte, azken unera arte igurikatu gabe.<\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"422\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Masque-Bizi2-500x422.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-36363\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Masque-Bizi2-500x422.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Masque-Bizi2-300x253.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Masque-Bizi2-600x507.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/07\/Masque-Bizi2.jpg 733w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/div>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2019ko abenduan Txinan, Wuhan hirian aurkiturik, 2020ko otsailetik goiti Frantziak Covid-19 pandemia daitekeela aipatzen du eta martxoaren 17tik, frantsesak konfinatzera behartuak dira. Laster ohartzen gara ez dela maskarik artatzaileendako eta lanean segitzen duten pertsonentzat, alta medikuen zati batek langile guzientzat eta baimendutako ateratze guzientzat gomendatzen ditu. Horrela, Estatuak ez du bere herritarrak zaintzeko eginbidea betetzen &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/biztanleriaren-zaintza-ez-da-erabilera-bakarrekoa\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":36363,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317,306],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36366"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=36366"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36366\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":36367,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/36366\/revisions\/36367"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/36363"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=36366"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=36366"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=36366"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}