{"id":35991,"date":"2020-05-04T10:26:26","date_gmt":"2020-05-04T08:26:26","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=35991"},"modified":"2020-05-04T10:26:28","modified_gmt":"2020-05-04T08:26:28","slug":"konfinamendua-izan-arren-bizi-biltzar-nagusian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/konfinamendua-izan-arren-bizi-biltzar-nagusian\/","title":{"rendered":"Konfinamendua izan arren, Bizi! Biltzar Nagusian"},"content":{"rendered":"\n<p><strong>Biziren urteko Biltzar Nagusia \nlarunbat honetan, maiatzaren 2an iragan da, molde telematikoan, Covid19a\n dela eta. Beti goiti doan kide kopuruak, eta, ia aho batez baieztatuak \nizan diren bilan moral eta finantzarioak azkarturik, mugimenduak bozkatu\n du Koordinaketa berri bat. Urria arte gogoeta estrategiko prozesu bat \nabiatzen da, Biziren datozen 4 urteentzat bide-orri baten definitzeko. <\/strong><\/p>\n\n\n\n<div class=\"wp-block-image\"><figure class=\"aligncenter size-large\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"291\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59-500x291.png\" alt=\"\" class=\"wp-image-35989\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59-500x291.png 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59-300x175.png 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59-768x447.png 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59-600x349.png 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Capture-d\u2019\u00e9cran-2020-05-02-\u00e0-18.22.59.png 1086w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure><\/div>\n\n\n\n<p>Biziko 80 militanteren parte \nhartzearekin iragan den Biltzar Nagusiak iragan den urteko ohiko Bilan \nFinantzario eta Morala ia aho batez onartu ditu. Azken urte hau bereziki\n mamitsua izan da ekintza eta kanpaina ezberdinekin, bide propioetan \ntxirrindula eta autobusentzat politika anbiziotsuen aldarrikatzeko; \nezohiko manifestaldi kopuruarekin, klimaren aldeko martxak, \ntxirrindiraultzak; Ipar Euskal Herriko Klima Planaren (PCAET-aren) \njarraipena; 2014an hartuak izan diren Herriko Etxe mailako engaiamenduen\n gauzatzeari buruzko bilan txostenaren argitaratzea; Metamorfosi \nekologikoaren Ituna, eta horren inguruan egina izan den kanpaina; \n\u00abD\u00e9crochons Macron\u00bb kanpaina; Hendaiako Alter-G7-a, Biziren \n10.urtemugaren besta, ekainean, eta karia horretara Biziren historia eta\n estrategia aurkezten dituen liburuaren argitaratzea&#8230;<\/p>\n\n\n\n<p>2009ko ekainean sortua, Bizi! 20 kidetik\n 678ra pasatu da (+48 aurten). Mugimendua egituratu da lan talde eta \ntokiko taldeetan (Xiberoa, Baxe-Nafarroa, Hego Lapurdi, etab.). Parte \nhartu du lurraldeko beste hainbat aktoreren ondoan, Ipar Euskal Herriko \nhainbat alteranatiba zehatz eta iraunkorren sortzean. Konduan hartua den\n eta garaipen zehatzak lortzen dituen tokiko aktore bat bilakatua da, \nhorren bidez bere ekarpena egiten du trantsizio ekologikoaren arloko \ntokiko alternatiben ekosistemaren sendotzean.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Eztabaida eta gogoeta estrategikoaren prozesuaren abiatzea <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaur egun behar du gogoeta \nkolektiboarentzat denbora bat hartu. Nola segitu ekiten molde oraino \neraginkorragoan justizia sozialaren eta metamorfosi ekologikoaren alde \nEuskal Herrian eta mundu mailan? Biltzar Nagusiak hasiera eman du \nfuntsezko eztabaida honi, talde ttipietako lan batzuri hasiera emanez. \nEztabaida eta gogoeta estrategikoaren prozesuaren abiatzea ontzat eman \ndu. Honek 2020ko urria arte iraunen du. Prozesu honek Biziren azken 4 \nurteetako lanaren bilana eginen du eta gaur egungo egoeraren \ndiagnostikoa eginen du, maila globalean eta tokiko mailan. Horren \nondotik, helburua da Biziren ibilmoldearen eta antolakuntzaren hobetzea,\n eta bereziki bide-orri baten plantan emaiterat datozen 4 urteentzat, \nbere lehentasunezko lan ildo eta kanpainekin.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Biziren Koordinaketa berriaren bozkatzea<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Azkenik, Biltzar Nagusiak Biziren \nKoordinaketa berria bozkatu du. Instantzia hori, Bizi! mugimendua \nanimatzen eta koordinatzen duten 40 pertsonaz osatua da (20 emaztez eta \n20 gizonez): Anaiz Aguirre, M\u00e9gane Andr\u00e9, Henri Azkue, Nathalie \nBacarisse, Iza Bainvel, Nicolas Balerdi, Arnaud Budu, Xelina Bouvet, \nMathilde Br\u00e9ant, J\u00e9r\u00e9mie Bude, St\u00e9phanie Carr\u00e9, Catherine Chantecaille, \nAdrien Cherencq, Julien Clapi\u00e9, Guillaume Del Tedesco, Anne Denoroy, \nElise Dilet, Oihana Driollet, Dominika Durruty, Romain Dussault, Magali \nEtcheverria, Thibaut Godin, Xabier Harlouchet, Olivier Hirigoyen, Iban \nGrossier, Marie Christine Lagrange, Kriz Latger, Anthony Lubrano, Shawn \nLubrano, Francisco Ordas, Nerea Peponnet, Marion Pichery, Christelle \nPucheu, Johan Rivi\u00e8re, Cristel Rouma, Jean-Marc Sarthou, Eki Solorzano, \nEmmanuelle Tosini, Doris Uebel, Fran\u00e7ois Verdet-ez.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Larunbata, 2020ko maiatzaren 2a, Baionan <\/strong><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Biziren urteko Biltzar Nagusia larunbat honetan, maiatzaren 2an iragan da, molde telematikoan, Covid19a dela eta. Beti goiti doan kide kopuruak, eta, ia aho batez baieztatuak izan diren bilan moral eta finantzarioak azkarturik, mugimenduak bozkatu du Koordinaketa berri bat. Urria arte gogoeta estrategiko prozesu bat abiatzen da, Biziren datozen 4 urteentzat bide-orri baten definitzeko. Biziko 80 &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/konfinamendua-izan-arren-bizi-biltzar-nagusian\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":35989,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35991"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35991"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35991\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":35992,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35991\/revisions\/35992"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35989"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35991"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35991"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35991"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}