{"id":35909,"date":"2020-04-17T19:42:44","date_gmt":"2020-04-17T17:42:44","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=35909"},"modified":"2020-04-17T19:42:46","modified_gmt":"2020-04-17T17:42:46","slug":"interdependentzia-azkenean-ulertzea-eta-krisiari-aurre-egiteko-erresilientzia-garatzea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/interdependentzia-azkenean-ulertzea-eta-krisiari-aurre-egiteko-erresilientzia-garatzea\/","title":{"rendered":"Interdependentzia azkenean ulertzea eta krisiari aurre egiteko erresilientzia garatzea"},"content":{"rendered":"\n<p>\n<strong>Krisialdia,\nhau bai ustekabea!<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Gaur\negun osasun krisi handi bat bizitzen ari gara eta hain iraunkorrak\niduri zuten gure bizimoldeak kordokarazten ditu&#8230; Pandemia hau, eta\nhonen ondorioz sortzen den ikara egoerak,  ez du zerikusirik  zerutik\nerortzen den halabeharrarekin. Politika neoliberalen eta\nmundializazioaren ondorio zuzen-zuzena da: jendarteak ekosistemetan\neragin presioaren ondorioz eritasunen agertzea, salgaien eta\npertsonen gehiegizko garraioak direla medio birusaren zabaltzea,\nikerketa eta osasun-sistema kaltetuak izatea hainbat urteko\nausteritate odoluste-politiken eta aurrekontu hautu txarrengatik.\nKrisi honek agerian uzten du arlo makroekonomikoan gure jendarteen\nerresilientzia gaitasun ttipia: finantza mundua ikara egoeran sartu\nda eta ekoizpen sistema trabatua da.<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Prekarioenak,\nlehen lerroan <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>\nKonfinamendu\nneurriak, material sanitarioaren eskasia dramatikoaren kontrako ahal\nbezalako aterabideak dira, epidemia gelditzeko arrunt eskasak.\nPrekarioenak lehen lerroan uzten dituzte (horietan gehiengoa emazteak\nizanik) eta jadanik gogorrak ziren ama isolatuen edo guttieneko\ngizarte-laguntzei esker bizi direnen biziak are gehiago konplikatzen\ndituzte.  Desberdintasun sozialak larriagotzen dira. Lan arduradunek\ntelelana beren terrazatik egiten ahal dute, xumeenak beren aldetik\napartamentu hertsietan metatzen direlarik edo lanera joatera\nbehartuak izanik beren osasuna arriskuan ezarriz. Saltegi ttipiak,\nofizialeak eta enpresaburu ttipiak izigarri kaltetuak izanen dira\ninternet bidezko salmentak egiten dituzten enpresa handiek beren\nnegozioak hanpatzen  ikusten dituztelarik.  \n<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Berri\nona ekologistentzat?<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nOndorio\nekonomikoak, ekologikoak edo demokratikoak aurreikustea zaila da.\nJadanik zenbait egiaztapen atera ditzakegu: aktibitatearen\nbeherakadak kutsaduraren eta berotegi-efektuko gasen isurketen\nalimaleko apaltzea eragin ditu. Loriatuak\nbaizik ez bagara ere,\nez dugu ahantzi behar inposatutako eta aldi bateko desazkundearen\nemaitza dela. Horrek erran nahi du, deusek ez duela debekatzen\naktibitate kutsatzaileen &#8220;normaltasunera&#8221; itzultzea.\nGainera, giza kostua larria da, hilen familientzako dolua,\nhetsialdiarekin lotutako traumak (batez ere familia indarkeriaren\nkasuan), lanbidearen segurtasun ezarekin lotutako estresa&#8230;\nGobernantzaren aldetik, kontuan hartzekoa da, ezinbestean, jendearen\nonerako eta zientzialarien txostenetan oinarriturik, gobernuak neurri\nzorrotzak hartzeko gai direla. Biztanleak ongi onartzen ditu,\norokorrean neurri horiek, beren zilegitasuna ulertzen baitu, aldi\nbateko eta arrisku zuzen batekiko erantzun gisa hautemanak direlako.\nAspaldiko urteetatik klima-aldaketaren aurkako neurri sendoak\neskatzen dituzten militanteen aburuz,\nfroga izan liteke, esperantza handiz eskatzen dituzten neurriak\ngauzagarriak direla. Baina klima aldaketak beste neurri mota batzuk\nbehar ditu. Kasu\natzera-egite nazionalista eta autoritarioekin: etxeratze-aginduak,\nmugen hesteak, lorpen sozialen etenaldia\u2026 Koronabirusaren izenean\nhartu diren erabaki batzuek askatasuna eta giza eskubideak guztiz\narriskuan jarriko lituzkete irauten balute. Ez\nlirateke emankorrak ere gu zatiketan gakotuz. Izurriteak agerian\nuzten du gure biziak elkarren menpe direla. Ene osasuna eta\noinarrizko baliabideak kolektiboaren osasuna eta baliabideen menpe\ndira, kolektiboa osasuntsu izatea, behar bezalako bizitegia ukaitea\neta ongi jatea enetzat ere onuragarria izanen da.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Esperantza\nbide batzuk.<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nZentzu\nhorretan, krisi hau esperantza ekarle da, baita krisi\nklimatikoarentzat ere. Mundua berriz pentsatzearen aldeko deiak\nbiderkatzen ari dira. Probidentzia-Estatua, osasuneko zerbitzu\npublikoak, herritar elkartasuna\u2026 urteetan indarrean izan diren\nbotereek zaharkitutzat eman nahi izan dituztenak, kezka zentral\nbilakatu dira gure gizartearen funtsezko oinarri gisa.<\/p>\n\n\n\n<p>\nEgoerak\nherritarren sorkuntza eta lurraldean erresilientzia formak agerian\nezartzen ditu ere: etxean egindako maskarak, interneten 3Dtan\nhaizagailuak inprimatzeko kodeen zabaltzea, kontsumitzaileak eta\nekoizleak harremanetan sartzeko ekimenak, pertsona ahulak laguntzeko\nlaguntza sareak\u2026<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Osasun\nlarrialdia, larrialdi ekologikoa, borroka bera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nOsasun\nlarrialdia eta larrialdi ekologikoa izaera desberdinekoak baldin\nbadira ere, ber erantzun franko dute, jendearen bizitzak eta\nbiodibertsitatea bizitza sistemaren muinean berriz ezartzea baita,\neta ez orain arte bezala, gutxiengo baten probetxurako. Klimarendako\nhain kaltegarriak diren ekoizpen-tresnen deslokalizazioak eta\neskaeren araberako politikak beren mugak erakutsi dituzte.\nGlobalizazioarekin aitzinamenduan goraka joatearen mitoak, birus\nbaten errealitatearekin porrot egin du.<\/p>\n\n\n\n<p>\nLarrialdi\nhau, bizitza erdigunera itzularazten duen, eta ondoko  larrialdi\nanitzen aitzinean erresilientzia eraikitzen duen beste sistema batera\nuzkailtzeko kinka izan liteke. Bizik bi urte daramatza Euskal Herria\nBurujabe izeneko gizarte burujabe, iraunkor eta solidario baten\nproiektuaren ardatzak lantzen. Guhauren\ngarapenaren eragile bilakatzeko, gure bizitzako baldintzak berriz\ngure gain hartzeko, gure izpirituak kolonizatzea lortu duen eta haren\niraupenerako beharrezkoa den neurrigabeko kontsumoak gure beharrei\nihardesten ziela sinetsarazi digun ekoizte-molde kapitalistatik aska\ngaitezen. Ekonomia birtokiratzea ez da aski haren esklabo izaten\njarraitzen badugu, ekonomia jardueraren xedea kontrolatzera ez bagara\nheltzen: batzuen etekina ala gure bizi-baldintzen defentsa? Garai\nhonek aitzinekorik gabeko parada eskaintzen digu nahiago dugun hautua\negiteko; guhauri dagokigu hortaz jabetzea!<\/p>\n\n\n\n<p>\n<strong>Irakurtzekoa\nere&nbsp;:<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\n<em>COVID-19\ngaraian, Biziren jarrera hartze testua <\/em>eta<em>\n40 ekintza zure etxetik egiteko<\/em><em>:<\/em><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/\">https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/<\/a>\n\n<\/p>\n\n\n\n<p>\nEuskal\nHerria Burujabe: <a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/burujabe-gure-bizi-baldintzak-berreskuratuz\">https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/burujabe-gure-bizi-baldintzak-berreskuratuz<\/a>\n\n<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Krisialdia, hau bai ustekabea! Gaur egun osasun krisi handi bat bizitzen ari gara eta hain iraunkorrak iduri zuten gure bizimoldeak kordokarazten ditu&#8230; Pandemia hau, eta honen ondorioz sortzen den ikara egoerak, ez du zerikusirik zerutik erortzen den halabeharrarekin. Politika neoliberalen eta mundializazioaren ondorio zuzen-zuzena da: jendarteak ekosistemetan eragin presioaren ondorioz eritasunen agertzea, salgaien eta pertsonen &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/interdependentzia-azkenean-ulertzea-eta-krisiari-aurre-egiteko-erresilientzia-garatzea\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":35779,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35909"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=35909"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35909\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":35910,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/35909\/revisions\/35910"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/35779"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=35909"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=35909"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=35909"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}