{"id":33751,"date":"2019-10-02T10:35:51","date_gmt":"2019-10-02T08:35:51","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/?p=33751"},"modified":"2019-10-25T16:12:14","modified_gmt":"2019-10-25T14:12:14","slug":"bizikutzu-25-2019ko-urria-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-25-2019ko-urria-2\/","title":{"rendered":"Bizikutzu 25 \u2013  2019ko urria"},"content":{"rendered":"\n<p>Sinesten\ndut amesten dugun guzia gauzatzen ahal dela gure batasuna lagun.\nMundua eraldatzen ahal dugu.<\/p>\n\n\n\n<p>Patti\nSmith<\/p>\n\n\n\n<p>Editoriala\n: \n<\/p>\n\n\n\n<p>Bortizkeria\nezak badu indar subertsibo handia eta gure indar guziak mobilizatu\nbehar dira egoera aldatzen ahal duten borroketan. Hasieratik,\npentsamendu horrek du Bizi! gidatzen, eta G7aren karietara horren\narabera eginiko hautuek beren egokitasuna erakutsi dute. Dikatadura\nmilitar baten giroa nagusi zen Ipar Euskal Herrian, sirenak,\nhelikopteroak, karrika hutsak eta polizia kontrolak alde guzietan&#8230;\nmezua pasatu da: podereak protesta kontrolatu nahi du. Baina ozenki\nsalatzen jarraituko dugu mundu osoaren aitzinean, Macronen politika\nez dela erronka klimatikoak galdegiten duenaren heinekoa. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Biziren\nhistoriaren orri berri bat irekitzen da bere antolakuntzako zutabe\nziren hainbat pertsonak ardura postuetan erreleboa uztearekin, baina\nazken hilabeteek erakutsi digute gure oinarriak indartsuak direla eta\nenergia militanteak baditugula etortzekoak diren lan sailetan\nengaiatzeko.  \n<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Potreta : Romain, Baiona, 25 urte<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p><strong><em>\u00abUrgentziazko deiadarrak gero eta ugariagoak diren garai honetan, Bizik proposamen eta salaketa indar izaten segitu behar du.\u00bb<\/em><\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"667\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343-500x667.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-33744\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343-500x667.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343-300x400.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343-768x1024.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343-600x800.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/20190925_224554-e1569697878343.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Baionan\nnago, eta Bizin, 2018ko maiatzaz geroz. Ene master bukaerako\nikastaldiaren bali egiteko jin nintzen, bai eta esperientzia konkretu\nbaten ukaiteko ere, Alternatiba mugimenduari buruz idazten ari\nnintzen ikerlanarentzat. Militante nintzen, jadanik, baina ontsa\nzegokidan talde bat xerkatzen nuen, oraino. Bizin sartzean gustatu\nzait nola mugimenduak ontsa lotzen dituen zorroztasuna eta momentu\nlasaiak, bai eta erradikaltasuna eta pragmatismoa, bere\nekintza-estrategian. Buru belarri sartu nintzen 2018ko Alternatibaren\nantolaketan eta, geroztik, ez naiz gelditu. Gertakari eta formakuntza\nanitzez baliatu naiz gaitasun berri batzuen nireganatzeko. Hartu\ndudan Biziren koordinatzaile berri postuaren zeregin nagusia\nKoordinaketa animatzea da; izan ere, Koordinaketaren eginkizuna da\nelkarteko kideek erabaki bide-orria plantan ematea.\nLantaldeen jarduerak koordinatu behar ditut. Helburua\nizanen da\nmugimenduaren filosofiaren atxikitzea,\naldi berean berrikuntza ekartzera\nentseatuz eta funtzionamendua\nhobetzen\nsegituz. \n<\/p>\n\n\n\n<p>Urgentziazko\ndeiadarrak gero eta ugariagoak diren garai honetan, Bizik proposamen\neta salaketa indar izaten segitu behar du. Desafio handia da, baina\nbiziki motibatua naiz eta ahal dudan guzia emateko prest.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Kanpoko berri: Burua goitik behera<\/strong><\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"334\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-500x334.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-33464\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>Hilabete\nhonetan, ondoko IPCC edo GIECeko txostena prestatzeaz arduratzen\ndiren ikertzaile frantsesek 2100. urterako zazpi graduko berotzearen\nposibilitatea aipatzen dute, mobilizazioek aitzina jarraitzen dute\neta desobedientzia zibileko ekintzak biderkatzen dira politikarien\ngeldotasuna salatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>G7aren\nkarietara, Baionan mila pertsona bildu zituen potreten martxa,\nzalantzarik gabe indarkeriarik gabeko mugimendu horren parte da, eta\niritzi publikoaren eta legearen aitzinera eramaten du borroka. Ez\nbortizkeriarekin behartu, baizik eta herri presioaren eta borroka\njudizialaren bidez, &#8220;borroka kultural&#8221; hori erakutsi,\nfrogatu, informatu eta irabazi Gramsci-k teorizatu zuen bezala.\nAitzina joatea, itzulika ibili ordez.<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\nLyongo auzitegiaren azken erabakia aitzinamendu bat da. Macronen\npotreta deslotu zuten bi ekintzaile, delako \u00abd\u00e9crocheurs\u00bb haiek,\naskatu zituen &#8220;beharrezko egoera eta arrazoi zilegiengatik&#8221;.\nAzken sei hilabeteetan, Frantzian zehar 130 presidente-potreten\nerauzte baino gehiagoko ekintza honek, berriz ere zilegitasunaren eta\nlegezkotasunaren arteko arazoa erakusten du. Justiziak ezin du\neztabaida hori baztertu. Hemen hobengabetzea badago, zergatik kondena\nbeste nonbait? Eta elkarrekin egindako ohointza aitortzen bada,\nzergatik ez dira agorrilaren 25eko manifestariak atxilotu potretak\ngordetzeagatik?<\/p>\n\n\n\n<p>Macron\nez da bakarra buruz behera dabilena, justiziak ere norabidea galdurik\ndirudi. Beste auzi batzuk 2020rako aurreikusten dira. Beste\nmobilizazio batzuk ere izanen dira. Guk aldiz atxik dezagun burua\nhotza.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bizi!-n bisita gidatua : Dena autoari alternatiba lantaldea berriz martxan, proiektu andana batekin!<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>\nDena autoari Alternatiba lantaldeak nahiantak biltzen ari da\nbizikletei, autobusei eta oinezkoei toki  gehiago uzten dien\nmugikortasun jasangarria lehenesten duten hiri antolaketa proiektuak\nbultzatzeko. Biziren sortzeaz geroztik, Dena autoari alternatiba\nlantaldeak tokiko mailan hainbat borroka eder eraman eta usu irabazi\nditu! Chronobusa, Baionako hirigunean autobusendako berezitua zen\nlehen bidearen defentsa, edo, Bizikletari buruzko hiritar\ndiagnostikoa dira hainbat aterabide zehatz gaur egun gure tokiko\npaisaia markatzen dutenak. Duela zonbait hilabete, Dena autoari\nAlternatiba lantaldea handitzen ari da eta mobilizatzen ari ere\nnorabide txarra hartzen duten proiektuen kontra: tranbusaren obretan\nbizikletaren tokia, Ipar Euskal Herrian hartu behar diren egiazko\nneurriak garraio kolektibo publikoak sustatzeko. Bi Klima-martxa eta\nhainbat ekintza gai horren inguruan gauzatu dira.  Mobilizazioa\naitzina doa! Dena Autoari Alternatiba taldeak bizikleta, garraio\nkolektibo eta beste mugikortasun alternatiboen zaleei elakr topatzeko\nparada ematen die. Heldu den bilkura, urriaren 7an astelehenarekin\n19:0etan, MRA Fundazioaren egoitzan, kide berriei harrera egiteko eta\nbide-orri bat plantan ezartzeko datorren urterako. Interesatua izanez\ngeroz, etor gurekin! \n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"281\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria-500x281.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-33419\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria-500x281.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria-300x169.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria-768x432.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria-600x338.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/06\/Avenue-de-la-Reine-Victoria.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p><strong>Egin\ndugu! Irailaren 21aren karietara mobilizatuak <\/strong>\n<\/p>\n\n\n\n<p>\nIrailaren 20 eta 21 hauen karietara mundu osoa mobilizatu da Nazio\nBatuen Erakundearen New Yorkeko klimari buruzko gailurraren bezperan,\nzientzialarien azken aurreikuspenen arabera testuinguruak erakusten\nbaitu beroketa klimatikoa 2100 urte inguruan +7\u00b0C-etara heltzen ahal\ndela. Baionan, 500 lizeotarrek eskola greba egin zuten eta\nostiralean, irailaren 20an desfilatu.  Suprefeturaren aitzinean,\ngazteek Lyoneko potreta deslotzaileen kargugabetzeak txalotu\nzituzten, die-in bat inprobisatu aitzin, gobernuaren geldirik\negoetaren kontra. Manifestaldia Roland Barthes zelaian bukatu zen eta\nbertan gereziondo bat landatu zen sinbolikoki, oihanen\ndesagertaraztearen desmasia salatuz. Larunbatean, irailaren 21ean,\njustizia klimatikoaren aldeko martxak 70 pertsona zituen ditu\nBaigorrin eta 1000 Baionan, han berean manifestaldia bururatu zen San\nIzpirituko zubiaren okupazio alai eta determinatuarekin. Bertan jende\nharresi batek autoen zirkulazioa moztu zuen, autobusak, bizikletak\neta oinezkoak pasatzera utziz.  \n<\/p>\n\n\n\n<figure class=\"wp-block-image\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" width=\"500\" height=\"334\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6-500x334.jpg\" alt=\"\" class=\"wp-image-33621\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/09\/ManifClimatBaiona21092019-6.jpg 2048w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/figure>\n\n\n\n<p>&#8211;\nEgutegia \n<\/p>\n\n\n\n<ul><li>\nUrriaren\n\t2an asteazkenez,\n\t19:00 \u2013 20:30\n\t <strong>Bizi!-ren\n\tHilabeteko Biltzar irekia, <\/strong>\n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<p>Cordeliers\nkarrikako 20an, Baionan \n<\/p>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 3an  ostegunez 18:30 &#8211; 20:00 <strong>Trantsizioa &#8211; Hitza-hitz lantaldearen bilkura berezia 2020-2026-Itunari buruz <\/strong> <strong> <\/strong>Cordeliers karrikako 20an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li>\nUrriaren\n\t3an ostegunez 19:00 \u2013 21:00 <strong>Migranteak\n\t\u2013 Etorkizuna <\/strong><strong>\n\tlantaldearen bilkura<\/strong><strong>\n\t<\/strong>Cordeliers\n\tkarrikako\n\t22an,\n\tBaionan \n\t\n<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 7an asteazkenez 19:00 &#8211; 20:30 <strong>Euskaraz Bizi!-n lantaldearen bilkura<\/strong> <strong> <\/strong>Cordeliers karrikako 20an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 8an asteartez 9:00\u00a0&#8211;\u00a021:00<strong>  Bortizkeriarik ezaren\/pazifismoaren kontzeptuen inguruko solasaldia: taktiken osagarritasuna, estrategia desberdinen eraginkortasuna, etab.<\/strong>   Cordeliers karrikako 22an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 9an asteazkenez, 18:00 &#8211; 18:55 <strong>Trantsizioa Lantaldearen bilkura<\/strong>,   Cordeliers karrikako 22an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 10ean  19:00 &#8211; 21:00<strong> Jaka zank Logistika eta antolakuntza lantaldearen bilkura<\/strong>   Cordeliers karrikako 22an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 15ean asteartez\u00a018:30 \u2013 20:30  Ekofeministen bilkura <strong> <\/strong>Cordeliers karrikako 22an, Baionan <\/li><li> Urriaren 16an, asteazkenez, 19:00 &#8211; 21:00 <strong>Kide berriei harrera<\/strong> Cordeliers karrikako 20an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<p><\/p>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 23an asteazkenez, 18:00 &#8211; 18:55 <strong>Trantsizioa Lantaldearen bilkura<\/strong>  Cordeliers karrikako 22an, Baionan  <\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Urriaren 24an ostegunez   19:00 &#8211; 21:00 <strong>Bizi Larrunen bilkura<\/strong>  Donibane Lohizunen-  Commandant Passicot etorbidean 15.ean (lehen estaian, interfonoan behereko botoia zapa)<\/li><\/ul>\n\n\n\n<ul><li> Azaroaren 6an asteazkenez, 19:00 -20:30 <strong>Bizi!-ren Hilabeteko Biltzar irekia, <\/strong>  Cordeliers karrikako 22an, Baionan  <\/li><\/ul>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sinesten dut amesten dugun guzia gauzatzen ahal dela gure batasuna lagun. Mundua eraldatzen ahal dugu. Patti Smith Editoriala : Bortizkeria ezak badu indar subertsibo handia eta gure indar guziak mobilizatu behar dira egoera aldatzen ahal duten borroketan. Hasieratik, pentsamendu horrek du Bizi! gidatzen, eta G7aren karietara horren arabera eginiko hautuek beren egokitasuna erakutsi dute. Dikatadura &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/bizikutzu-25-2019ko-urria-2\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33751"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33751"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33751\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":33754,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33751\/revisions\/33754"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33751"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33751"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33751"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}