{"id":33471,"date":"2019-09-05T13:07:32","date_gmt":"2019-09-05T11:07:32","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/contre-g7-une-cure-de-desintox"},"modified":"2019-09-16T07:27:54","modified_gmt":"2019-09-16T05:27:54","slug":"g7ren-kontrako-mobilizazioak-desintoxikazio-saio-bat","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/g7ren-kontrako-mobilizazioak-desintoxikazio-saio-bat\/","title":{"rendered":"\u201cG7ren kontrako mobilizazioak: desintoxikazio saio bat?\u201d"},"content":{"rendered":"\n<h3 class=\"wp-block-heading\"><strong>Ez da Bizi mugimenduaren\nusaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak\nbatzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen\nkontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta\nekologikoaren aldeko alternatibak eraikitzeko. Baina gaur beharrezkoa zaigu\npublikoki mintzatzea, ikusiz G7ren ildotik gure aurka kurritzen den erasoen eta\ngezurren kopurua, bai eta irain eta mehatxuena ere. Gauzak zuzendu behar ditugu\neta gezurrak, egiak ez direnak eta hainbat nahasteka ezeztatu. Entseatuko gara\nahal bezain la\u00f1oki eta objektiboki egitera.<\/strong><strong><\/strong><\/h3>\n\n\n\n<p><strong>1) Bizik ez du neholako traturik egin agintariekin<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bizi berant sartu zen G7EZ\nplataforman, azken honek galdaturik. Bilkuretan parte hartzen hasi ginelarik, plataformaren\nsortzea baino zenbait hilabete berantago, plataformak jadanik erabakia zuen\nkontra-gailur bat eta manifestazio handi bat antolatzea, baita desobedientzia\nzibil ekintza bat ere (7 elkarretaratzeak, \u00abOrtzadarra\u00bb deituak zirenak). Jada negoziazioak\nabiatuak zituen Estatua eta honen zerbitzuekin, eta lehenbizian Baionan aurreikusia\nzen gailurraren kontrako gertakariaren debekua onartua zuen. Jadanik onartua\nzuen gertakari eta&nbsp; manifestazio horiek\nHendaian eta Irunen antolatzea, eta kanpamendua Urru\u00f1an Estatuak eskainitako\nlur-eremu batean egitea. Alta, orain erradikaltasun lezioak ematen dizkiguten\nbatzuk, anarkista edo \u00abantifa\u00bb batzuk eta beste kolektibo edo pertsonak, ordu\nhaietan plataforma horretan ziren, gainera negoziazio eta erabaki horien\nondotik ere bertan egon dira. Bizi bilkura horiek segitzen hasi zen,\nplataformak eskatu baitzion, jendea behar zutela erranez, lanpetuak baitziren.\nElkartasunez egin genuen, hastapenetik zehaztuz gure engaiamenduaren mugak,\nnahiz eta dudakorrak ginen plataformaren osaerarekin eta egin ziren hautu\nestrategikoekin (1). Ardura guziak gure gain hartuz egin genuen, ez agintarien\narabera, baizik eta mugimendu alternatibo eta Euskal Herriko jendaldearen alde,\nbeste batzuek erabaki eta trenkatu zuten gertakaria, orokorki ahal bezain ongi\ngerta zedin segurtatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>G7EZ\neuskal plataforma eta Frantzia mailako Alternatives G7&nbsp; plataforman parte hartzen ez zutenei, eta gu\niraintzen, mehatxatzen eta kolaboratzaile gisa tratatzen gaituzten pertsonei\ndagokionez, jende hauek bertan antolatutako hainbat ekitalditan parte hartu\ndute (aste Intergalaktikoa, manifa edo hainbat hitzaldi), Hendaian eta Urru\u00f1ako\nkanpalekuan bildu eta bizi izan dira. Beraz Biarritzetik urrun izateko Estatuak\naurkitutako lekuan bizi eta antolatzea onartu dute, Nestl\u00e9 multinazionalak\nutzitako bere gune batean, eta Hendaiara joateko Euskal&nbsp; Elkargoak ezarritako autobusak erabili\ndituzte, jakinez segurrenik gero Euskal Elkargoak autobusa erabiltzearen\nkostuaren ordaintzea galdatuko diola G7ri, antolaketa aurrekontutik. Izan\ngaitezen beraz denok apal eta xume gutarik bakoitzaren egiazko erradikaltasun\neta haustura mailari buruz. <\/p>\n\n\n\n<p>&nbsp;<strong>2)\nAlternatiba, ANV-COP21 eta Bizi ez dira agintariekin tratuan ibili<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Alternatiba\neta ANV-COP21 ez dira inoiz bi plataformetan egon eta ez dute hauen bilkuretan\nparte hartu. Elkarte hauetako militanteek beren laguntza eskaini dute, Bizik\neskaturik, kanpamentuan (bitartekaritza zerbitzuetan adibidez) eta\nkontra-gailurrean (tailer, formakuntza, bitartekaritza zerbitzuetan). Baina bi\nelkarte hauek bi ekintza bakarrik egin dituzte G7 kari, biak Bizirekin eginak;\nIrisarriko Herriko Etxeko Frantziako presidentearen potretaren kentzea eta\nagorrilaren 25eko potreten martxa. Inongo traturik ez da izan agintariekin bi\nekintza hauen inguruan.&nbsp; Agintariak ordea\nBizirekin behin baino gehiagotan harremanetan sartzen saiatu dira potreten\nmartxari buruz informazioa jakin nahi zutelako eta honi buruz atal batzuetan negoziazio\nbat lortzen saiatuz. Jakin nahi zuten&nbsp;\nmartxaren ibilbidea, prentsaurrekoaren lekua, presidentearen zenbat\npotreta izanen ziren bertan eta hauekin zer egiteko asmoa genuen. Galdetu\ndigute ea potretekin desfilatuko genuen eta zehaztu digute Estatuak ezin zuela\nhau onartu. Suprefetak Biziko ordezkari batekin biltzea ere eskatu zuen,\nmartxaren aste bereko asteartean (bi militante joan gara bilkura horretara). <\/p>\n\n\n\n<p>Publiko\negin ditugun informazioetatik kanpo ez ditugu sekula agintariak beste deusez\ninformatu. Ez dugu deus erran, ez ibilbideaz, ez prentsaurrekoaren tokiaz ez\neta bereziki potretekin zer egiteko asmoa genuen ere. Suprefetak bistan dena\nbeldurtze saiakera bezala ulertu dugun doinu adeitsu batekin azaldu digu,\nagintariek ezingo zutela onartu &#8220;irudi presidentzialaren histura&#8221;\nizan zitekeena. Ez diogu sekula erran zein ziren gure asmoak baina argi da ez\ngenuela sekula pentsatu potretak ez genituzkeenik agerraraziko martxa\nbitartean, are gehiago, Macronen irudia buruz-behera jarriz. Ez dugu sekula\njakin zein ziren estatuaren asmoak (potreten martxa egiten utzi edo oztopatzen\nsaiatuko zenez, adibidez, zeharkatu behar genituen auzoak inguratuz edota eskua\nsartuz potreta batzuk agertuko zirelarik, eta eskuan zituzten militanteak atxilotuz\netab.). <\/p>\n\n\n\n<p>Agintariek,\nberen aldetik, ez zuen iduri zinez gure xedeak edo asmoak zein ziren zekitenik\neta arrazoirekin: martxa hori prestatzeko bilkurak apartamentu edo egoitza\n&#8220;safe&#8221; edo segurretan iragaten ziren, telefonorik gabeko\nekintzaileekin, azken hauek hemen zehaztuko ez ditugun segurtasun protokolo\nbatzuk segitzen zituztelarik.&nbsp;&nbsp; <\/p>\n\n\n\n<p><strong>3) Potreten martxaren arrakasta&nbsp; <\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>Bere\nzakurra ito nahi duenak, errabiatua dela dio. Bortizkeriarik gabekoak\nkolaboratzaileak direla frogatu nahi dutenek, horren haritik doazen gezur guziekin\nbat egiten dute, horien iturria poliziak badira ere. Intoxikazio horren\nkolaboratzaile eta hedatzaile bilakatzen dira horrela. Canard encha\u00een\u00e9\nastekariak G7ren ondoko asteazkenean informazio labur batean honakoa baieztatu\nzuen: &#8220;desobedientzia zibileko zazpi elkarretaratzeak bertan behera\nuztearen truke, tokiko bi talde aktibisten arduradunek baimen ez ofiziala ukan\ndute igandean Baionan desfilatzeko, &#8220;(alderantzizko) potreten&#8221;\nizeneko martxarentzat.&#8221; Artikulu labur hori idatzi duen izen gabeko\nkazetariak ez ditu deontologia arauak errespetatu. Ez da sekula, potreten\nmartxaren antolatzaileekin harremanetan sartu gertatutakoari buruz beraien\nikuspuntua biltzeko eta segurrenik barne ministeriotik zetorren informazio hori\nkonparatzeko.<\/p>\n\n\n\n<p>Militante\n\u00aberradikal\u00bb andana batek sare sozialetan bat egin du \u00abinformazio\u00bb\nhorrekin,&nbsp; hedatzeko, eta Bizi, ANV-COP21\neta Alternatiba mugimenduen iraintzeko, Estatuaren konplize izan direla\nerrateko, etab.<\/p>\n\n\n\n<p>Alta,\ninformazio faltsu hori logikaren kontra zihoan eta agintarien interesak\nzerbitzatzen zituen, argiki:<\/p>\n\n\n\n<p>a)\nInformazio faltsu hori logikaren kontra zihoan. Izan ere, potreten martxaren\nantolatzaileetarik bakar batek ere ez zuen 7 elkarretaratzeen antolaketan parte\nhartu, eta alderantziz berdin. Ez genuen beren antolaketari buruzko bilkuretan\nparte hartzen (2) eta ez dugu 7 elkarretaratzeen ezeztatzea erabaki duten\neztabaidetan eta bilkuran parte hartu. 7 elkarretaratzeen antolatzaileetarik\nbakar batek ere ez zuen potreten martxaren antolaketan parte hartzen. Bi aldeek\nez dute sekula 7 elkarretaratzeen ezeztatzea elkarrekin aipatu. Gure aldetik,\nezeztatze horren berri ukan dugu potreten martxaren bukaeran, orduan egin den\nprentsaurrekoaren mementoan.<\/p>\n\n\n\n<p>Bi\nplataformek zehaztu digutenaren arabera, 7 elkarretaratzeen ezeztatzea erabaki\nduen bilkura goizeko 8:30ean egin da, Urru\u00f1ako kanpalekuan. Tenore horretan,\npotreten martxari zegozkion polizia baliabideak jada plantan ziren eta ez dira\nondotik aldatu. Eta zernahi gisaz, gure apustua jada irabazia genuen: bazuen\nhainbat egun -hainbat aste batzuetan- presidentearen potretak sarrarazi eta\ngorde genituela Baionako herri barnean, martxaren denboran ateratzeko. Larunbat\narratsalde hastapeneko, 200 militante -denak prest atxilotuak izateko-\nsarrarazi eta gorde genituen Baiona Ttipiko eta Baiona Handiko apartamentu eta\negoitza andana batean, potreten martxaren segurtatzeko, bi auzotegi horiek\nosatzen duten herri barnea poliziaz osoki inguratua zen kasuan ere. Edozein\nkasutan, irabazle ateratzen ginen: edo potreten martxa egitea lortzen genuen,\nedo poliziak gure militanteen atxilotzeko manua zeukan, gure mezuaren inpaktu\nmediatikoa eta nazioarteko oihartzuna biderkatuz. Beraz, ez genuen deus\nnegoziatzerik!<\/p>\n\n\n\n<p>b) Intoxikazio\nhau agintarien interesaren alde doa: G-7aren aurkakoen artean bortxaz sortuko\nzituen banaketa eta aharra berriez gain, agintariei aurpegia garbitzen zien pixka\nbat. Frantzia osoko polizia eta jendarmeriak xerkatzen zituzten presidentearen\npotreta errekisizionatuak estatuko leku segurtatuenetakoan agertzea ez zen agintariek\nsaihesten ahal ez zutelako gertatuko baizik eta tratu baten ondorioz onartu\nzutelako: \u00abGertakariek gainditzen gaituztelarik, egin dezagun alegia guk\nantolatu ditugula.\u00bb<\/p>\n\n\n\n<p>Batzuk\nharritzen dira ikustea agintariek ez dutela jarrera bera ukan potreten martxa\neta larunbat arratsaldeko elkarretaratzearekin, honetarako izariz kanpoko\ndispositibo bat plantan ezarri baitzuten, eta ondorioz atxiloketa parrasta bat\ngertatu baitzen. Edo politikoki inozoak dira, edo zinez fede txarrekoak dira.\nBistan dena, ez zuen kostu mediatiko eta politiko bera suposatzen\nEstatuarentzat estatuko edo nazioarteko hedabideen aitzinean, poliziaren kontra\nharri botatzeaz akusatzen ziren aktibista maskatu batzuk arrastatzea, edo,\nmargolan batzuk estalirik eramaten zituztelakoan, maskarik gabe eta\nbortizkeriarik erabiltzen ez duten klima militante batzuk atxilotzea. Lehen\nkasuan, ez da kostu politikorik Estatuarentzat, honi esker gainera, Biarritz,\nAngelu eta Baiona hirietan jarri duen setio egoera justifikatzen ahal baitu.\nBigarren kasuan, are gehiago agerian jartzen du, Macron presidenteak ekologia\nmailan deus egiten ez duela salatzen dutelako, bere herriko klima militanteak\natxilotzen direla. Hau, bortizkeriarik gabeko estrategien puntu nagusi bat da, hots,\nerrepresioak eta atxiloketek ez dutela, nehondik ere, ekintzaren porrota eta\nahultzea adierazten, alderantziz, gehienetan honen arrakasta eta oihartzun\nbaikorra azpimarratzen dute (Millauko McDoarena edo Bakegileek Luhuson eraman\ndutena lekuko), eta zailagoa zaio Estatuari hauek erabiltzea, ekintza bortitzak\nbaino. <\/p>\n\n\n\n<p><strong>4) \u00abBizi\nkolaboratzaile, bankuen begirale\u00bb<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>G7ren ondoren\ngure egoitzan egina izan den grafitietako bat da, eta sare sozial\n&#8220;erradikalek&#8221;&nbsp;&nbsp; nasaiki\nhedaturiko mezua, Cr\u00e9dit Maritime agentziaren aitzinean, abuztuaren 24ko\nmanifestazioko bitartekaritza zerbitzuaren argazki batekin apaindua. Hala da,\nBizik aktiboki parte hartu du Hendaian abuztuaren 24ko ekitaldiaren\nbitartekaritza zerbitzuan, eta bere gain hartzen du.&nbsp; Bitartekaritza zerbitzu horretako\n300 kideen herena eta arduradunen parte handi bat hornitu behar izan genituen.\nEz ginen bakarrak, hurbiltzekorik ere, eta bereziki euskal erakundeek, ezker\nindependentista eta antikapitalista abertzalekoek aktiboki parte hartu zuten\nhorretan.&nbsp;&nbsp; Bitartekaritza zerbitzu hau\nmanifaren buruan eta bukaeran kokatua zen, eta bere ibilbidean zeuden saltegi\neta establezimendu guztien aitzinean, haien artean, Cr\u00e9dit Maritime agentzia\nhau. Orduan, \u201cbankuak\u201d babestu ditugu? Ez, manifa antolatzen zuten bi\nplataformen erabaki kolektiboa babestu eta errespetarazi genuen, hau da,\nmanifestazio herritar eta baketsua egitea. <\/p>\n\n\n\n<p>G7EZ plataforma\netorri zenean Biziri galdatzera haiekin engaia gintezen, oroitarazi genien %\n100 bortizkeriarik gabeko ekintzetan eta mobilizazioetan soilik parte hartzen\ndugula.&nbsp; Orduan erantzun ziguten,\nplataformak mobilizazio baketsuak baizik ez zituela antolatzen, beste\nmobilizazio mota batzuk antolatu nahi zituztenek, horietarik kanpo antola\nzitzaketela. Hautu hori egina zuten, Bizi plataforman engaiatu aitzinagotik.\nGuri dagokigunez, jarraitzen gaituztenen eta konfiantza egiten digutenekiko koherente\neta zintzo jokatzea besterik ez dugu&nbsp;\negiten. Hendaian agorrilaren 24ko manifestazioa baketsua eta herritarra\nizango zela aldarrikatu zen unetik, neurri guziak hartu behar ziren horretarako,\nagiantza alferrek ez baitute baliorik. Are gehiago, iragan urtea, liskar errepikakor\neta errepresio bortitzez josia izan den urtea izanik, eta G7 eta polizia\nokupazioaren testuinguruan.<\/p>\n\n\n\n<p>Hots, gure ekintza militantearen kontzepzioa, gure helburuak\nlortzeko medioen hartzea da, eta ez helburuak desiratzea bakarrik. Eta\nkonfiantza ematen digun jendartearen zatia errespetatzea: manifestaldi baketsu\nbatetara gomitatzen badugu, ahal duguna egin behar dugu hala izan dadin, deus\nez bada ere %100 segurtatua. Koherentzia eta zintzotasun eginbide horretatik\nharatago, horrek ere bat egiten zuen, egin behar zenaren eta saihestu behar\nzenari buruzko gure hausnarketa politikoarekin, jadanik aipatu dugun Biziren\nbarne-testuan idatzi genuen gisan: \u201cOrain, moldatu behar dugu manifestaldi hau\nahal bezain ontsa iragan dadin, zeren sekula liskarrak sortzen balira, Estatuak\nG7ren hasiera-hasieratik jokoa irabazia ukanen luke. Aise esplikatuko zukeen\narrazoi zuela Baionan kontra-gailurra debekatzeko eta Biarritz inguruko eremuak\nmilitarizatzeko, eta horretarako Hendaian eta Irunen iragan kontra-gailurreko\nliskarrak erabiliko zituzkeen. Nahiz eta gero gatazkak Biarritzen iragaten\nbaziren, jendearen buruan, jatorria, G7ren kontrako mobilizazioetan izanen zen\neta ez Biarritz, Angelu eta Baionaren okupazio polizial eta militarra.\nOndorioz, iritzi publikoaren borroka galdua ukanen genuen Macron eta G7ren\nantolatzaileen poz handienerako.\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>Eta\nbanketxeen babesari dagokionez, haiek atakatzeko xedea zutenek jakin bezate, ez\ndela Hendaiako Cr\u00e9dit Maritime agentzia bakarrik Ipar Euskal Herrian. Hamarnaka\neta hamarnaka banku agentzia badira HSBC, BNP, Soci\u00e9t\u00e9 G\u00e9n\u00e9rale, Cr\u00e9dit\nAgricole, LCL etab. Iparraldeko hiri eta herrietan. G7ren eta Kontra-gailurraren\nastean, ez da haietarik bat ere edozoin motako erasoren helburu izan. Aldiz,\nBizi! sortu denetik, erregularki, erasotzen ditugu, bortizkeriarik gabe eta\netengabe, banku horiek, eta haien politikak (boikot kanpainak, zerga iruzurraren\nkontrako aulkien lehen errekisizioa, klima suntsitzaileak diren banku-inbertsioak\nsalatzeko hainbat okupazio eta ekintza, etab.). <\/p>\n\n\n\n<p>Horrek\nguziak hainbat aldiz komisaldegira eta auzitara eraman gaitu, poliziak gure\negoitza miatu du (Baionako HSBC bankuko agentzian errekisizionatu genituen\naulkien bila), non pintada bat agertu berri den: \u201cBizi collabo, prot\u00e8ge les\nbanques\u201d (euskaraz, \u00abBizi kolabo, bankuak babesten\u00bb).<\/p>\n\n\n\n<p><strong>5) Ezintasun\naitormena<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>G7ren (oroitaraz\ndezagun Biarritzen iragan zela eta ez Hendaian edo Irunen) aurka inolako oldar\nedo asaldatze bortitzik ia ez izanaren ardura, estrategia eta mugimendu\nez-bortitzen gain ezartzeko amorru horrek, batez ere estaltzen duena da, egia\nparez pare begiratzeko eta G7ren egiazko balorazio politikoak egiteko ukapena.\nG7 blokatzeko, edo oztopatzeko asmoa zutenek (bere aldetik Bizik ez zuen sekula\nhorrelako helburu estrategikorik finkatu, ezinezkoak iruditzen baitzitzaizkion),\nez dute erdietsi, alde batetik beren mobilizazio ahularengatik, eta bestalde\nbatetik Estatuak ezarritako baliabide erraldoiengatik. Bizik Hendaiako\nmanifestaldiko bitartekaritza zerbitzuan parte hartu zuen. Antolatzaileek\nbaketsua izan zedin nahi zuten. Baina ez gara sekula inolako ekintza bortitz\nala ez-bortitzari oztopo egiten edota trabatzen saiatu, baldin eta\nantolatzaile-kide ginen ekitaldiak eta mobilizazioak ukitzen ez bazituzten.<\/p>\n\n\n\n<p>Gure ildoa\nsegitzen ez duten beste estrategiak ez ditugu epaitu nahi, eta energiarik ez\neta denborarik ez dugu galtzen horiek erasotzeko, beren aldetik antolatzen badira\neta ez badute gureetan edo antolatzen ditugunetan beren burua inposatzeko\nxederik. Nahiz eta agorrilaren 24an larunbatarekin, jende asko ginen Baionako\nkarrika, apartamentu eta lokaletan, sekula ez zitzaigun gogotik pasatuko\npoliziari aurre egin nahi zietenei oztopo egitea. Alta, akats bat zela\niduritzen zitzaigun. Manifestariak egiazko zepo batean harrapatuak ziren, eta\nbertan zegoen neurriz kanpoko polizia indarrak gidoi bakarrera zeraman egoera:\nsegurtasun indarrek -G7k oraino gutiago- ez zutela inolako traba handirik\npairatuko, aldiz bortizkeriaren irudiak eskuratuko zituztela, honek euskal\nkostaldearen okupazio poliziala justifikatuko zuelarik, baita hamarnaka\natxiloketa batzuk ere.<\/p>\n\n\n\n<p>Baina,\nguk ez genuen manifestazio horretan parte hartu, eta, ondorioz, ez genituen\ngure estrategia-ikusmoldeak edo kontsignak sarrarazi. Eta galdatzen dugu\nbortizkeriaren aldekoek gurekin berdin joka dezaten. Galdatzen diegu estatua\neta sistema kapitalista trabatzen jardun dezaten, eta ez beste mugimenduak,\nhauekin ados ez direlakoan. Honakoak irakurri ditugu: \u201cGailur honen egiazko\netsaia ez zen Biarritzeko ihauteri erasoezina, baizik eta mobilizazio\nbakezaleen bidez berrosatzen saiatzen ari den ezkerra. Aste hartan egin zen\ngauzarik emankorrena mobilizazio horiek desegitea eta gainditzea izan zen. Zer\negin behar zen? Hendaiako manifestazioa gainditu. Mundu zaharrari erakutsi ez\nduela lekurik testuinguru berrian.\u201d(3) edo \u201cBizi edo Attac erakundeetako\naltermundialistak dira gure etsairik okerrenak\u201d(4). Horiek ez gaituzte\npoliziaren errepresioak baino gehiago beldurtzen. Aldiz, iruditzen zaigu\nestrategia batzuen ezintasunaren aitormena direla. Sistema suntsitu ezinik,\nhaien helmenean den beste helburu bat finkatzen dute: haiek bezala pentsatzen\nez dutenak suntsitzea.<\/p>\n\n\n\n<p>Bururatzeko,\nzehaztu nahi genuke \u00ab erradikala \u00bb hitza erabiltzean guk erregularki komatxoak\nbaliatzen ditugula. Ez ditugu erradikaltasuna eta bortizkeria nahasten. Gure\nustez erradikalak dira etsaia ahultzen eta alde alternatiboa indartzen duten\nestrategiak eta ekintzak.<br \/>\nEgunero saiatzen gara erradikalak izaten, beste askorekin parte hartzen dugun\nborroken bidez eta eraikitzen ditugun alternatiben bidez. Guk % 100ean\nez-bortitza den estrategiaren alde egin dugu. Iragan 10 urte hauetan, iruditzen\nzaigu alde alternatiboa orokorrean indartu dugula eta batzuetan borrokatzen\ndugun sistema ahuldu duten garaipenak erdietsi ditugula, gure hein -biziki- apalean\nbada ere.<\/p>\n\n\n\n<p><strong>Bizi, 2019ko irailaren 4an<\/strong><\/p>\n\n\n\n<p>(1)\nIkus \u00abBiziren zehaztapen batzuk Iparraldean G7ren kontrako mobilizazioetan bere\nparte hartzeari dagokionez\u00bb tituluarekin Bizik egin barne-testuko pasarte hau:\n\u201cOndorioz urrundik jarraitzen genuen prestatzen ari zena eta ez genuen arras bat\negiten antolaketa moldeekin berekin, G7EZ plataformaren osaera eta\nibilmoldearekin eta plataformak jadanik martxan ezarri zituen ekimenekin:\nusaiako kontra-gailurraren antolaketa (horrek antolaketa eta prestaketa lan\nhandia galdegiten du, logistika inportantea eta hainbat gastu ere) eta usaiako\nG7ren kontrako manifestaldi erritual handiarekin. Ez eta horren ondotik,\nprefetak edozoin elkarretaratze debekatu zuelarik Baiona Angelu Biarritzen, antolaketa\nguzia Hendaia eta Irunera eramateko erabakia, eta horrek, antolatzeko ekitaldi are\nastunagoa eragiten zuelarik, eta politikoki are interes ttipiagokoa. Ez genuen deus\nerraterik, ez baikinen plataformako kide erabaki horiek hartu ziren garaian.\nBaina horrelako egoera bat kudeatu behar izan bagenu, arras alderantzizkoa\neginen genukeen: kontra-gailurra Baionan atxikiko genuen, nahiz eta debekatua\nizan, eta, desobedientzia zibileko ekintza erraldoi batean eraldatuko genuen.\u201d<\/p>\n\n\n\n<p>(2)\nJada aipatu den Biziren barne testuaren pasartea \u00abHastapenetik Bizik argi utzi\ndu ez genuela igande eguerdiko 7 elkarretaratzeen antolakuntzan parte hartuko,\njakinez duda seriosak genituela horien iragan-moldeez, eta aldi berean ez genuela\ndeus egin nahi plataformaren beste kideek antolatutakoak traba zitzakeenik.\nOndorioz ez genuen parte hartu horien prestaketa lanetan, edo horiei buruzko\nelkarrizketetan.\u00bb<\/p>\n\n\n\n<p>(3)\nArtikulua \u201cKontra G7 bat absurdoaren gailurrean, Biarritzeko kontra-gailurrari\nburuz, Euskal Herritik\u201d, LundiMatin webgunean argitaratua 2019ko irailaren 3an,\ntestu anonimoa, Bizi! erasotzen eta laidoztatzen duten gehienak bezala. <\/p>\n\n\n\n<p>(4) Luttes Pays Basque-eko twitter kontuan\nirakurria. Kontu horrek, kuraiaz beteriko anonimatuari esker Euskal Herriko\nmugimendu hainbat militanteri buruz irainak eta duda-mudazko gezurkeriak\nbotatzen iragaten du denbora. Horrelako praktika politikoen ezaugarrietan\nanonimatu ia sistematikoa delarik, azken finean ez dakigu nor gordetze den\nTwitter kontu, edo Facebook mezu edo grafiti horien gibelean: militanteak,\nprobokatzaileak edo flikak \u00abzatiketa sortu nahia, nagusitzeko\u00bb eta ondorioz\ntentsioak indartuz, gatazkara deia luzatuz, Urru\u00f1ako kanpalekuan infiltratua\nzen flikak egiten zuen bezala?<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ez da Bizi mugimenduaren usaietan militanteen arteko kalapitetan sudurra sartzea eta are gutiago berak batzuk hastea. Gure energia eta denbora premiazkoak dira sistema kapitalista honen kontrako borroka lantzeko eta Euskal Herriaren metamorfosi soziala eta ekologikoaren aldeko alternatibak eraikitzeko. Baina gaur beharrezkoa zaigu publikoki mintzatzea, ikusiz G7ren ildotik gure aurka kurritzen den erasoen eta gezurren kopurua, &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/g7ren-kontrako-mobilizazioak-desintoxikazio-saio-bat\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":33474,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33471"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33471"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33471\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":33579,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33471\/revisions\/33579"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/33474"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33471"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}