{"id":33463,"date":"2019-08-25T14:37:32","date_gmt":"2019-08-25T12:37:32","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/g7-debekatua-izan-arren-macron-en-potretak-baionan-ibili-dira"},"modified":"2019-08-25T14:37:32","modified_gmt":"2019-08-25T12:37:32","slug":"g7-debekatua-izan-arren-macron-en-potretak-baionan-ibili-dira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/g7-debekatua-izan-arren-macron-en-potretak-baionan-ibili-dira\/","title":{"rendered":"G7: Debekatua izan arren, Macron-en potretak Baionan ibili dira"},"content":{"rendered":"<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><b>Baionan, igandean, agorrilaren 25ean. \u00abPotreten Martxa\u00bbk<\/b><b> 900 pe<\/b><b>rtsona baino gehiago bildu ditu Baiona erdian, nahiz eta Biarritzen iragaiten den G7aren karietara bertan manifestatzea debekatua zen. Goizeko 10:00ak zirela eta, estatu osoan errekisizionatuak eta Estatu osoko Polizia eta Jendarmek xekatzen dituzten Macron Lehendakariaren hainbat potreta ofizialek bat egin dute Baiona erdian. Prentsaitzineko batek Macron Gobernuaren klima politikaren bilan zorrotza egin du eta salatu du haren nazioarte mailako klimari buruzko hitz hartzeen artean eta gobernuaren Estatu mailako erabaki zehatzen artean den tarte erraldoia. Kazetari kopuru haundi batek, atzerritar hedabide ainitz barne, martxaren eta hainbat klimaren aditu eta pertsonalitatek eman prentsaitzinekoaren jarraipena egiten arizan dira. Bizi eta ANV-COP21-ek bigarren ekintza bat lortu dute ere Ezpeletan, 7 estatu buruen senar emazteak bisitatu duten herrian.<\/b><\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\" align=\"JUSTIFY\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/?attachment_id=26488\" rel=\"attachment wp-att-26488\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-26488\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-500x334.jpg\" alt=\"\" width=\"500\" height=\"334\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-01-28.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Igande honetan, agorrilaren 25ean, G7ak bere bigarren eguna hasten zuelarik Biarritzen; hortik zonbait kilometrotara, manifestaldi oro debekatua zen Baiona auzoko hirian, Macron-en potreten martxa bat hasi da goizeko 10etarik goiti. 900 pertsona baino gehiagok debekua gainditu dute eta denak Baionako hirigune erdian ibili dira haietarik frangok beso pean kuadro paketatu bat bazutelarik. Haien artean, paisaia eta loreak zituzten pinturak, eta Van Gogh edo Picasso-ren erreprodukzioak; baina ere Macron Lehendakariaren potreta ofizial zonbait, azken hilabete hauetan Frantses Estatuko hainbat herriko etxeetarik deslotuak izan direnak. <\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Baiona ttiki eta haundian zonbait lehio irekitzen ziren 10:00etan eta bertatik oihu egile zonbaitzuk ibiltariei adierazten zieten norat joan. Macron-en lehen potretak agertu dira, besoen puntan ibiltariek atxikitzen zituztela. <\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Macron presidentaren potreta alderantziz erakutsi dute, bere politika klimaren aurka joaten dela erakusteko. Manifestazio trinko bat osatu da Baiona Ttikian gaindi eta oihu horiek entzun izan dira : \u201cEt un, deux, trois degr\u00e9s, c\u2019est un crime contre l\u2019Humanit\u00e9\u201d, \u201cLes petits pas, les petits pas, \u00e7a suffit pas\u201d, \u201cAlda sistema, ez klima\u201d, etabar.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><b>Alimaleko prentsaurrekoa<\/b><\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Martxa bururatu da Paul Bert plazan 10:30tan, \u00abMacron ele hutsen txapelduna\u00bb zion banderola batek apaintzen zituen hainbat mahaietan hasten zelarik prentsaitzinekoa ber gunean.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Susan George idazleak; Greenpeace France-eko Jean-Fran\u00e7ois Julliard zuzendariak; Esther Bernard, C\u00e9cile Marchand eta Pauline Boyer, hurrenez hurren Youth For Climate, ANV-COP21 eta Alternatibaren bozeramaileek salatu dituzte tokiko, Estatuko eta Nazioarte Mailako hedabideen aitzinean Macron gobernuaren hainbat erabaki arras kontraerranean direnak dekako <i>\u00abKlimaren mundu mailako txapeldunarekin<\/i>\u00bb eta baita ere klimari buruzko Pariseko Itunaren helburuekin. Prentsaitzinekoari Eneko Bellan eta Elodie Nace-k hasiera eman diote. Biziko eta ANV-COP21eko bi ekintzaile hauek dute Macron-en 128. potreta deslotu ostirala honetan, agorrilaren 23an, G7aren irekitze egunean, Irisarriko Herriko Etxean, jakinez 13 200 polizi eta jendarmek eskualdea kontrolez josia zutela. <\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\" align=\"JUSTIFY\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/?attachment_id=26491\" rel=\"attachment wp-att-26491\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-26491\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36-500x334.jpg\" alt=\"\" width=\"500\" height=\"334\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36-500x334.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36-300x200.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36-768x512.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36-600x400.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-36.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Hitza hartzen zuten pertsonalitate horien gibelean, beste batzuk [1] Macron-en 7 potreta atxikitzen zituzten (G7ari ironiazko aipamena eginez), potreta bakoitza sinboloz beteriko herri batetarik zetorrela: G7a errezebituko zuen Biarritzeko Herriko Etxean otsailaren 21ean deslotua izan zena, igande honetan, 7 Estatu buruen espos lagunek bisitatuko duten Ezpeletako Herriko Etxekoa, Irrisarrin G7aren hastapenaren bezperan deslotua izan dena baita, Parise eta Orl\u00e9ans-en deslotuak izan direnak ere, irailaren 2, 11 eta 13an auzipetuak izanen diren 3 ekintzetarik landa; eta Estrasburgoko eskualdean GCO autopista proiektuaren aurka protestatzeko errekisizionatua izan den potreta bat.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><b>Frantziak bere helburu klimatikoek ez ditu betetzen<\/b><\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Klimaren aldeko Goi Kontseiluak duela gutti oroitarazi duen bezala, Frantses Estatua bere klima helburuetarik urruntzen edo deslotzen ari da. Emmanuel Macron-en nazioarte mailako adierazpen handien artean eta berotegi efektuzko gasen igortzeen ttipitzearen alde daramatzan ekintza zehatzen artean leize bat bada. Macron hautetsi denetik geroz, aldaketa klimatikoaren borrokatzearen aurka doazen neurriak bat bestearen ondotik hartuak izan dira: CETAren berrestea, klima-energia legean, bizitegien erreberritzearen zalutzeko neurri handinahien hartzearen errefusatzea, palma olioaren egiteko bio-iraztegi batean M\u00e8de-eko iraztegia berregokitzeko baimena Total-i emaitea, kerosenoari zerga ezartzearen eta aireko zirkulazioaren erregulatzearen errefusatzea, Perpignan-Rungis bezalako edo gaueko trenen trenbideko garraioaren kentzea&#8230;<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">#D\u00e9crochonsMacron kanpaina abiarazi duen Action non-violente COP21-eko C\u00e9cile Marchand-ek baieztatzen du: <i>\u00abPariseko Akordioaren helburuetarik biziki urrun gira. Frantses gobernuaren politika errealak eta G7an ordezkatuak diren beste herrienak +3 edo 4 graduko beroketaruntz zuzen zuzen eramaiten gaituzte. Hori mundu mailako kaos baten sinonimoa da. Macron jaunak ilusiorik ez du gehiago egiten. Ber momentuan suhiltzaile eta su-emaile dela eta, sinesgarritasunik ez da gehiago. \u00bb<\/i><\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\" align=\"JUSTIFY\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/?attachment_id=26490\" rel=\"attachment wp-att-26490\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-26490\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32-500x332.jpg\" alt=\"\" width=\"500\" height=\"332\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32-500x332.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32-300x199.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32-768x511.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32-600x399.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-32.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Prentsaurreko bukaeran, Macron presidentaren potretak berritz estaliak izan dira eta haien eremaileak jendetzari nahasi dira baita estalitako beste tauleri ere. Horren ondotik jendea sakabanatu da norabide guzietan, karrika zonbaitetan aurkitzen zen poliziaren lanari zailtasunak sortzeko helburuarekin.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><b>Bigarren ekintza bat Ezpeletan<\/b><\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Ber momentuan Ezpeletan, estatuburuen senar emazteak Ezpeletako karrika nagusian ibiltzen zirela eta, Bizi eta ANV-COP21-ak egindako banderola bat zabaldua izan da Zango Arin espartin dendaren parean den etxearen gainean, Brigitte Macron, M\u00e9lania Trump eta besteak denda horretan sartuko zirela eta. \u201cMacron champion du <span style=\"text-decoration: line-through;\">climat<\/span>bla bla !\u201d esaldia irakurgai zen.<\/span><\/span><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\" align=\"JUSTIFY\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/?attachment_id=26492\" rel=\"attachment wp-att-26492\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignnone size-large wp-image-26492\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-500x500.jpg\" alt=\"\" width=\"500\" height=\"500\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-500x500.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-200x200.jpg 200w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-300x300.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-768x768.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-600x600.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38-100x100.jpg 100w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2019\/08\/photo_2019-08-25_14-25-38.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 500px) 100vw, 500px\" \/><\/a><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><b>Macron-en politika klimatikoaren auzia <\/b><\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Macron-en gobernua COP21-eko helburuetarik urruntzearen edo deslotzearen salatzeko Macron Lehendakariaren 128 potreta ofizial errekisizionatuak izan dira Biarritzen iragaiten ari den G7 honen perspektiban azken hilabete hauetan. Horren ondorioak izan dira orain arte 17 auziren deia non 57 ekintzaile agertu behar diren, gehienak 2015ean sortua izan den ANV-COP21-eko militanteak direlarik. Hala eta guziz ere, kanpainak behar luke jarraitu sekulan baino gehiago datozen aste eta hilabeteetan. ANV-COP21ak adierazi du momento horiek guziak Macron lehendakariaren klima arloan geldirik egotearen auzi bilakaraziko dituela.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Libre diren argazkiak hemen : <\/span><\/span><a href=\"https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1OBtCeDzMt7Kt25OnV8EKkKsLE_6_QmGs?usp=sharing\"><span style=\"color: #1155cc;\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\"><u>https:\/\/drive.google.com\/drive\/folders\/1OBtCeDzMt7Kt25OnV8EKkKsLE_6_QmGs?usp=sharing<\/u><\/span><\/span><\/span><\/a><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">[1] Potretak atxikiak ziren ondorengo pertsonetaz: <\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Marie Toussaint, NAAT-en sortzailea, Affaire du Si\u00e8cle-en abiarazlea eta EELV eurodiputatua.<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Barbara Romagnan, militante feminista, G\u00e9n\u00e9ration.s<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Khaled Gaiji, Amis de la Terre-en Lehendakaria<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Nicolas Girod, Conf\u00e9d\u00e9ration Paysanne-en bozeramailea<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Rapha\u00ebl Pradeau, Attac-en bozeramailea<\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Laura Morosini, Chr\u00e9tiens Unis pour la Terre <\/span><\/span><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><span style=\"font-family: Arial, sans-serif;\"><span style=\"font-size: small;\">Mertxe Colina, Euskal Herriko pertsonalitatea<\/span><\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Baionan, igandean, agorrilaren 25ean. \u00abPotreten Martxa\u00bbk 900 pertsona baino gehiago bildu ditu Baiona erdian, nahiz eta Biarritzen iragaiten den G7aren karietara bertan manifestatzea debekatua zen. Goizeko 10:00ak zirela eta, estatu osoan errekisizionatuak eta Estatu osoko Polizia eta Jendarmek xekatzen dituzten Macron Lehendakariaren hainbat potreta ofizialek bat egin dute Baiona erdian. Prentsaitzineko batek Macron Gobernuaren klima &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/g7-debekatua-izan-arren-macron-en-potretak-baionan-ibili-dira\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":256,"featured_media":33464,"comment_status":"closed","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[309,297,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33463"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/256"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33463"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33463\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/33464"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33463"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33463"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33463"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}