{"id":33092,"date":"2019-01-15T10:11:41","date_gmt":"2019-01-15T09:11:41","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/kanpoko-berri-justizia-soziala-eta-klima-borroka-bera-da"},"modified":"2019-01-15T10:11:41","modified_gmt":"2019-01-15T09:11:41","slug":"kanpoko-berri-justizia-soziala-eta-klima-borroka-bera-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/kanpoko-berri-justizia-soziala-eta-klima-borroka-bera-da\/","title":{"rendered":"Kanpoko berri: Justizia soziala eta klima, borroka bera da"},"content":{"rendered":"<p>Alarma piztua da. Horiak, berdeak, elkarteak, herritar mugimenduak eta sindikatuak elkarren ondoan mobilizatzen ari dira. Gauza berez ohartzen dira: ekintza politiko konkretuak diskurtso ederretarik urrun dira eta interes orokorrari bizkar ematen zaio gutiengo aberatsegi baten probetxurako; eta gutiengo horren jokamoldeek ikaragarriko kalte sozialak eta ekologikoak egiten dituzte. Mespretxu handia bada eta erosteko ahalmenaren ttipitzea, injustizia soziala eta fiskala, bazterketa, langabezia, zerbitzu publikoen suntsitzea, gaueko trenen desagertzea, autoarekiko dugun mendekotasuna, gure ingurumenaren andeatzea, gure airearen eta gure janariaren kutsatzea, klimaren ezegonkortzea&#8230; pairatzen ditugu.<br \/>\nAbenduaren 7an, eztabaida bat antolatu da Bizi!-ko ordezkari baten eta Euskal Herriko jaka horien ordezkari baten artean. Ados dira errateko demokraziaren krisia badagoela Frantzian eta azpimarratzen dute jaka horien mugimendua karbono zergarekin hasirik ere, ez dela \u2014urrundik ere\u2014 eraginkortasunik ez duen eta sozialki bidegabea den zerga horretara mugatzen. Sozialki bidezkoa eta solidarioa izanen den karbono zerga bat sustengatzen dugu. Abenduaren 8an, klimaren aldeko mundu martxaren egunean, 1200 pertsona inguru (horiak, berdeak, elkarteak, sindikatuak eta herritarrak) bildu ziren Baionan. Abenduaren 18an, Biarritzen, G7aren aurkako plataformako kideekin eta sindikatuekin bildu ginen, gure aldarrikapen komunen entzunarazteko, G7aren prestatzeko bilkuran. Mobilizazio solidarioa, fronte amankomun bat: trantsizio sozial eta ekologikoa abiaraztea, beheretik piztuz.<img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-24738\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923.jpg\" alt=\"\" width=\"2500\" height=\"1407\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923.jpg 2500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923-300x169.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923-768x432.jpg 768w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923-500x281.jpg 500w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2018\/12\/P1030923-600x338.jpg 600w\" sizes=\"(max-width: 2500px) 100vw, 2500px\" \/><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alarma piztua da. Horiak, berdeak, elkarteak, herritar mugimenduak eta sindikatuak elkarren ondoan mobilizatzen ari dira. Gauza berez ohartzen dira: ekintza politiko konkretuak diskurtso ederretarik urrun dira eta interes orokorrari bizkar ematen zaio gutiengo aberatsegi baten probetxurako; eta gutiengo horren jokamoldeek ikaragarriko kalte sozialak eta ekologikoak egiten dituzte. Mespretxu handia bada eta erosteko ahalmenaren ttipitzea, injustizia &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/kanpoko-berri-justizia-soziala-eta-klima-borroka-bera-da\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[314],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33092"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=33092"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/33092\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=33092"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=33092"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=33092"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}