{"id":30071,"date":"2013-10-03T11:12:10","date_gmt":"2013-10-03T10:12:10","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/gure-etxea-sutan-eta-gu-beste-aldera-begira"},"modified":"2013-10-03T11:12:10","modified_gmt":"2013-10-03T10:12:10","slug":"gure-etxea-sutan-eta-gu-beste-aldera-begira","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/gure-etxea-sutan-eta-gu-beste-aldera-begira\/","title":{"rendered":"Gure etxea sutan, eta gu beste aldera begira"},"content":{"rendered":"<p align=\"JUSTIFY\">Klima salbatzeko garaiz iristeko azken aukera daukagu: &#8220;gauerdirako bost minutu besterik ez da falta&#8221;, zioen duela gutxi Klimaren bilakaerari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeko buruak. Zoritxarrez, honez gero inork ezin du zalantzan jarri klimaren nahasmendua zein larria den: &#8220;zikloiak, tornadoak, uholdeak, ekaitzak eta lehorteak&#8230; 1980 eta 2011 urteen artean katastrofe klimatikoen ondorioz 30.000 pertsona hil da eta Ipar Amerikan bilioi batetik gora dolarreko kostua eragin dute, Munich Re berraseguro etxearen 2012ko urrian argitaratutako txosten baten arabera. Hogeita hamar urtetan katastrofe klimatikoak Ipar Ameriketan ia bost bider gehitu dira, lau bider Asian, 2,5 bider Afrikan eta bikoiztu, Europan&#8221;.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Baina egun pairatzen ari garena oso arazo arina izan liteke gure seme-alabek jasan dezakeenaren aldean, klimaren erronkari urgentziaz aurre egiten ez badiogu: Duela urte gutxi, ez zen uste atmosfera 2\u00ba C berotzearen muga 2100 urtea baino lehenago gaindituko zenik (Lurreko batez besteko tenperaturaren igoera hortatik gora ekosistemetan eragina handia izango da). Baina Frantziako CNRS ikerketa erakundearen komunikatu batek ohartarazten du 2\u00ba C horien muga kasurik okerrenean 2035 eta 2045 bitartean gainditzekoa zen; zoritxarrez, egun hau da negutegi efektua eragiten duten gas igorpenen kurbak adierazten duen joera. Gaur ia bertatik bertara ari gara ikusten egoera asko larriagotu dela, eta behin betiko epemuga hurbiltzen ari dela.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Ez da ezer aldatu esaldi ezagun hura bota zutenetik:&#8221;Gure etxea sutan dago eta gu beste aldera begira gaude&#8221;. Areago, 2009 amaierako Kopenhageko goi-bilerak porrot egin zuenetik eta krisi finantzierotik hona badirudi larrialdi klimatikoa desagertu egin dela agintarien agendatik.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><b>Alternatiba proiektua:<\/b><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Testuinguru honetan sortu zen Alternatiba proiektua, Europa mailan berriro herritar mobilizazio bat bultzatzea da, gogoan atxikirik klimaren inguruko goi-bilera erabakigarri bat izango dela Parisen 2015 urte amaieran. Urriaren 6an Baionan milaka lagun elkartuko gara klimaren inguruko gaiak eztabaidatzeko.\u00a0Alternatibaren xedea da klima-aldaketa borrokatzeko egingarri diren soluzio guztiak plazaratzea, tokiko nahiz mundu mailan.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Alternatiba konkretuekin, izan ere, jendeari adorea ematen zaio gizateriak inoiz ezagutu gabeko erronka honen aurrean. Bestalde, ikusarazi nahi dugu klima-aldaketaren aurkako borrokak eragina duela gure bizimoduaren eta jendartearen arlo gehienetan: energia-politiketan, noski, baina baita lurraldearen antolakuntzan, nekazaritza ereduan, lanaren eta aberastasunaren banaketan, kontsumo eta garraio moduetan, etab. Gainera, erakutsi nahi da borroka honek ez gaituela mugatzen; aitzitik, berebiziko bultzada emango digu, etorkizuna eraikitzerakoan.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Jarrera honek badu ere beste abantaila bat: irtenbideak ez dira soilik &#8220;goitik&#8221; etorriko; eguneroko jardunetik ere ekiteko modukoak dira, tokiko zein eskualde mailan, banaka edo kolektibo gisa.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Alternatibaren xedea pertsonen kontzientziak mugitzea da, komunikabideak, sare asoziatiboak eta erakunde ekologista nahiz sozial handiak medio oihartzun zabala izango duen jardunaldi bat antolatuz. Ekitaldiaren bezperan, urriaren 5ean, klima-aldaketari buruzko Forum bat dago aurreikusita. Kontua ez da Alternatiba berezko helburu bilakatzea, abiapuntu izatea baizik, herritar mobilizazio eta presio herritar dinamika baterantz aurrera egiteko puntu, beraz; dinamika hau areagotu egingo da Parisen 2015 urtearen buruan izango den goi-bileraraino.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Ez badugu nahi Kopenhageko goi-bileraren moduko porrotik errepikatzea, datozen bi urteetan Europak erakutsi behar du lan efikaza egin daitekeela negutegi-efektua eragiten duten gasen igorpena zeharo jaisteko, irtenbide justu, demokratiko eta solidarioak oinarritzat hartuta.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><b>Ekitaldi erabakigarria<\/b><\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">Lehen apustua jada irabazita dago: GKE eta sare ekologista eta sozial ugarik, oso pentsamolde eta praktika era desberdinak izanagatik, bat egin dute Alternatibarekin, edo parte hartuko dute.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">\u00a0Urriaren 6an klimaren herritar mobilizazioa egingo da, Europan Kopenhageko goi-bileratik ikusi ez den modukoa. Alternatibak jendetza bilduko du: 150 elkarte eta taldek soluzio konkretuak plazaratuko dituzte; 100dik gora hizlarik hartuko dute parte eztabaidetan, eta guztira ia 1.000 bolondres ari izango da lanean, espero diren 10.000 lagunei harrera egiteko prest.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\">\u00a0Klimaren auziak gure etorkizuna baldintzatuko du. Deialdi honi erantzun diezaiokezuen orori dei egiten dizuegu Baionara joan zaitezten urriaren 6an, hastera doan mobilizazioa gizateria guztiari arazo honek botatzen dion erronkaren mailakoa izan dadin.<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><b>Christiane Hessel Anderea<\/b>-k eta ondoko pertsona ospetsuek\u00a0:<\/p>\n<p align=\"JUSTIFY\"><b>Genevieve Azam,<\/b>\u00a0ATTAC-France-eko bozeramailea<\/p>\n<p><b>Michel Berhocoirigoin,<\/b>\u00a0Conf\u00e9d\u00e9ration Paysanne-eko bozeramaile ohia, EHLGko lehendakaria<\/p>\n<p><b>Annick Coup\u00e9,\u00a0<\/b>Union syndicale Solidaires-eko bozeramailea<\/p>\n<p><b>Susan George,\u00a0<\/b>idazlea<\/p>\n<p><b>Yayo Herrero,<\/b>\u00a0Ecologistas en Acci\u00f3n\u00a0Confederal-aren koordinatzailea<\/p>\n<p><b>Nicolas Hulot<\/b>,\u00a0Fondation Nicolas Hulot pour la Nature et l&#8217;Homme\u00a0Fundazioaren Lehendakaria<\/p>\n<p><b>Jean-Fran\u00e7ois Julliard<\/b><b>,\u00a0<\/b>Greenpeace\u00a0France-eko zuzendaria<\/p>\n<p><b>Martine Laplante,\u00a0<\/b>Amis de la Terre-France-eko Lehendakaria<\/p>\n<p><b>Pierre Larrouturou,<\/b>ekonomialaria,\u00a0Collectif Roosevelt\u00a0Kolektiboa<\/p>\n<p><b>Juan Lopez de Uralde,<\/b>\u00a0Greenpeace Espa\u00f1a-ko zuzendari ohia, Kopenhage-ko gailurrean Estatu buruen afari ofizialean arrastatua izan zena.<br \/>\n<b>Adolfo Mu\u00f1oz,<\/b>\u00a0ELA, Euskal Herrian gehiengoa duen, konfederazio sindikalaren Idazkari Orokorra.<\/p>\n<p><b>Edmond Maire,<\/b>\u00a0CFDT sindikatuko Idazkari Orokor ohia<\/p>\n<p><b>Edgar Morin,<\/b>\u00a0filosofoa.<\/p>\n<p><b>Paul Nicholson,<\/b>\u00a0EHNE Bizkaia, Via Campesina\u00a0\u2013ko sortzaileetarikoa<\/p>\n<p><b>C\u00e9cile Ostria<\/b>, Fondation Nicolas Hulot pour la Nature et l&#8217;Homme\u00a0Fundazioaren Zuzendari Orokorra<\/p>\n<p><b>Emmanuel Poilane<\/b>\u00a0Danielle Mitterrand France Libert\u00e9s\u00a0Fundazioaren Zuzendari Orokorra<\/p>\n<p><b>Pierre Rabhi,\u00a0<\/b>agro-ekologista, filosofoa<\/p>\n<p><b>Marie-Monique Robin,<\/b>kazetari eta errealizadorea\u00a0(Albert Londres\u00a0saria)<\/p>\n<p><b>Michel Rocard,<\/b>\u00a0Frantses Estatuko Lehen Ministro ohia,<\/p>\n<p><b>Germain Sarhy,<\/b>\u00a0Village Emmaus Lescar-Pau Herrixkaren sortzailea<\/p>\n<p><b>Liliane Spendeler,\u00a0<\/b>Amigos de la Tierra-Espa\u00f1a-ren zuzendaria<\/p>\n<p><b>Jacques Testart,\u00a0<\/b>Fondation Sciences Citoyennes\u00a0Fundazioaren Ohorezko Lehendakaria<\/p>\n<p><b>Patrick Viveret,<\/b>\u00a0filosofoa<\/p>\n<p align=\"CENTER\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/alternatiba\">bizimugi.eu\/eu\/alternatiba<\/a><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Klima salbatzeko garaiz iristeko azken aukera daukagu: &#8220;gauerdirako bost minutu besterik ez da falta&#8221;, zioen duela gutxi Klimaren bilakaerari buruzko Adituen Gobernuarteko Taldeko buruak. Zoritxarrez, honez gero inork ezin du zalantzan jarri klimaren nahasmendua zein larria den: &#8220;zikloiak, tornadoak, uholdeak, ekaitzak eta lehorteak&#8230; 1980 eta 2011 urteen artean katastrofe klimatikoen ondorioz 30.000 pertsona hil da &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/gure-etxea-sutan-eta-gu-beste-aldera-begira\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":30076,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[265,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30071"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30071"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30071\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30076"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30071"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30071"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30071"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}