{"id":30040,"date":"2013-09-30T21:06:49","date_gmt":"2013-09-30T20:06:49","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/alternatibak-dituen-herria-sabino-ormazabal-biziko-kolaboratzailea"},"modified":"2013-09-30T21:06:49","modified_gmt":"2013-09-30T20:06:49","slug":"alternatibak-dituen-herria-sabino-ormazabal-biziko-kolaboratzailea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/alternatibak-dituen-herria-sabino-ormazabal-biziko-kolaboratzailea\/","title":{"rendered":"Alternatibak dituen herria &#8211; Sabino Ormazabal &#8211; Bizi!ko kolaboratzailea"},"content":{"rendered":"<p lang=\"eu\"><span style=\"font-size: medium;\">Urteko egutegia era guztietako ekitaldiz beteta izan ohi da, sozialak, kulturalak, jai-girokoak nahiz politikoak. Gurean sare asoziatibo zibilek dei egiten diete euskal herritarrei, parte har dezaten antolatzen diren ekitaldietan. Beraz, sarri gertatzen da egun berean deialdi desberdinak pilatzea. Esaterako, horixe suertatu da urriaren 6an, izan ere, Tolosan Kilometroak ospatzearekin batera Baionan ere hitzordu interesgarri bat baitugu; bertara joateko gonbite berezia egin zaie, gainera, Hego Euskal Herriko biztanleei.<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\"><span style=\"font-size: medium;\">Hitzordu hori \u201cAlternatiba\u201d da, trantsizio herria, alternatiben herria.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Feria irekia<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\">. \u201cAlternatiba\u201dk mezu bat zabaldu nahi du: trantsizio energetiko bat dagoeneko hasi da, eta berotze klimatikoari aurre egiteko soluzioak badaude; zerbait egiteko unea da. Hortaz, urriaren 6an Baionan izango den ferian alternatiba praktiko hauek erakutsi eta azalduko dira, hainbat esperientzia, erakusketa, eztabaida eta musika saio izango delarik\u2026 bertan milaka pertsona eta taldek parte hartuko dute, herri eta eskualde desberdinetatik etorriak, ezaugarri jakin batekin: eguneroko bizimoduan era askotako hautuak entseatzen ari dira, eta dependentziari esparru autonomoa irabazten ari zaizkio.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Baionako zati handi bat trafikoarentzat itxita egongo da, eta azoka ireki gisa, oinezkoen esparru zabala adin guztietako jendearen esku egongo da. Gune bakoitzean antolatu diren jardunaldiez gainera, zirkuito guztian zehar eserleku eta aulkiak jarriko dira topagune, atseden hartzeko edo besterik gabe denbora pasatzeko leku izan daitezen. Auzoko dendetan tokiko produktuak paratuko dituzte; janari ekologiko edo begetarianoa dastatzeko aukera izango da, eta trukerako postuak ere jarriko dira. Eusko tokiko moneta erabiliko da (<\/span><span style=\"color: #0000ff;\"><span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"http:\/\/www.euskalmoneta.org\/\">www.euskalmoneta.org<\/a><\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\">).<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\"><span style=\"font-size: medium;\">Bestalde, \u201cAlternatiba\u201d herri-jai bat izango da: 200 artista, musikari, antzerki-talde, 200 erakusle, 100 hizlari&#8230; Gainera, haurrentzako gune handi bat ere prestatuko da, hainbat ekimen eta jarduerarekin. St\u00e9phane Hesseli omenaldia egingo zaio ekitaldi nagusian.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Gune tematikoak. <\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\"> Alternatiben herrixkan hamabost gune izango dira ikusgai urriaren 6an. Guztiek ere argi adierazten dituzte ibilitako eta ekin beharreko bidean zein erronkari egin beharko zaion aurre: nekazaritza iraunkorra eta elikagaien subiranotasuna (EHLG&#8230;), ekonomiaren berlokalizazioa (zirkuito laburrak, Euskoaren moduko tokiko monetak, Lurzaindia\u2026), finantza etikoak (aurrezki sozialeko ereduak, Herrikoa\u2026), ura ondasun komun gisa (edateko ura guztiontzat bermatzea\u2026), ondasun komunak eta kultura, elkartruke solidarioak (tokiko ereduak: elkartrukea, berreskurapena, trukea, erabilera libre eta doakoa\u2026), ekonomia iraunkorra (lanaren eta aberastasunaren banaketa, aztarna ekologikoa, ekonomiaren birmoldatze sozial eta ekologikoa\u2026), kontsumo arduratsuan, berrerabilpena eta birziklapena (elkartruke eta konponketa guneak, tailerrak, zero zabor\u2026), garraioa eta mugikortasuna (garraio publikoa, bizikleta, ibilgailu partekatuak\u2026), ekoeraikuntza eta lurraldearen birgaitzea (hirigintza alternatiboa, zaharberritze termikoa\u2026), energia (efizientzia energetikoa, energia berriztagarriak eta partekatuak\u2026), klima eta nazioarteko egoera (negutegi-efektuko gasak murrizteko helburuak, zor eta aztarna ekologikoa&#8230; eta ingurumen-hezkuntza (haurrentzako gune bat\u2026)<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Antolakuntza eredu bat<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\">. Bizi! mugimenduak lortu du oinarritik abiatuta batu daitekeen guztia batzea. Helburuak ongi azaldu ditu eta protagonismo zein sektarismorik gabe asmatu du pertsona eta talde oso desberdinentzako tokia egiten: bilera irekiak, lan-talde pluralak, funtzionamendu horizontala, autogestio kolektiboa&#8230; Ia ehun erakunde eta komunikabideren eta 500 bolondresen lankidetzari esker, posible izango da \u201cAlternatiba\u201d Lapurdiko hiriburuan gauzatzea.<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\"><span style=\"font-size: medium;\">Garaiotan ziurrenik zaila litzateke antzeko esperientziarik beste nonbait egitea. Beraz, ekarpen egokia da, eta ikasteko parada ematen digun jarraitu beharreko eredua.<\/span><\/p>\n<p><span style=\"font-size: medium;\"><b>Katea luzatzen ari da<\/b><\/span><span style=\"font-size: medium;\">. Partxiseko fitxa mugitzean gertatzen den bezala, komeni da edozein ekimen sozialek ekintza, kanpaina edo ekitaldiren bat antolatzen duenean hurrengo urratsa ere gogoan izatea. Perspektibaz pentsatu eta aliantzak bilatzea. Hain zuzen, \u201cAlternatibak\u201d baditu. Herriko etxeetarako, eta lurralde-hauteskundeetarako lau hilabetera, Bizi!k txosten batzuk egin ditu hainbat gairen inguruan: hirigintza, mugikortasuna, energia, nekazaritza, kontsumo arduratsua&#8230; ehunka proposamen eta alternatiba biltzen dituelarik. <\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\">\n<p><span style=\"font-size: medium;\">Baionako jai herrikoi honetan gai honi buruzko hitzaldiak izango dira, eta hauetara hautetsiak, hautagai izan daitezkeenak eta Administrazioko teknikariak gonbidatu dituzte. Partaideen zerrenda gero eta luzeagoa da, eguna hurbildu ahala; deialdiko tandem bizikletari bezala, eserleku gehiago gehitzen ari zaizkio. Tandema gero eta luzeagoa da: <\/span><span style=\"color: #0000ff;\"><span style=\"text-decoration: underline;\"><a href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\">https:\/\/bizimugi.eu\/eu<\/a><\/span><\/span><span style=\"font-size: medium;\">.<\/span><\/p>\n<p lang=\"eu\"><span style=\"font-size: medium;\">Beraz, borroka hau ez da urriaren 6an bukatuko. Jarraipena izango du.\u00a0<\/span><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urteko egutegia era guztietako ekitaldiz beteta izan ohi da, sozialak, kulturalak, jai-girokoak nahiz politikoak. Gurean sare asoziatibo zibilek dei egiten diete euskal herritarrei, parte har dezaten antolatzen diren ekitaldietan. Beraz, sarri gertatzen da egun berean deialdi desberdinak pilatzea. Esaterako, horixe suertatu da urriaren 6an, izan ere, Tolosan Kilometroak ospatzearekin batera Baionan ere hitzordu interesgarri bat &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/alternatibak-dituen-herria-sabino-ormazabal-biziko-kolaboratzailea\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":368,"featured_media":30041,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[265,317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30040"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/368"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=30040"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/30040\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/30041"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=30040"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=30040"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=30040"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}