{"id":29697,"date":"2013-04-12T09:00:50","date_gmt":"2013-04-12T08:00:50","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/planeta-bakarra-dugu-gehienezko-soldata-baimendua"},"modified":"2013-04-12T09:00:50","modified_gmt":"2013-04-12T08:00:50","slug":"planeta-bakarra-dugu-gehienezko-soldata-baimendua","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/planeta-bakarra-dugu-gehienezko-soldata-baimendua\/","title":{"rendered":"Planeta bakarra dugu: Gehienezko soldata baimendua!"},"content":{"rendered":"<p>Neurrigabetasuna ia ahobatez gaitzetsia da, zentzutasun popularretaz, erreligio eta filosofia nagusienetaz. Garai eta gune guzietan, haurren hezkuntza mugen ikasketatik pasatu da.<br \/>\nAltabada, gure jendartea eta ekonomia kapitalista gero eta gehiago eraikitzen dira neurrigabetasunaren eta muga guzien deuseztatzeko xedearen gainean.<\/p>\n<p>Aberastasunaren pilaketaren aintzinean mugarik ez izaiteak ikaragarri aberatsak gero eta aberatsago bilakatzen diren mundu eskandalugarri baten eraikitzea ahalbidetzen du. 2012an kondatuak izan diren miliar batetik goiti dituzten 1226 pertsonek 4\u00a0600 miliar dolar metatzen dituzte.<br \/>\n2012an, munduko 100 pertsona aberatsenek 240 miliar dolar irabazi dituzte, jakinez ez ditugula atxemaiten\u00a0munduko tenpereaturen batazbestea ez dadin 2\u00b0C baino gehiagoz goratu (Europar Batasunak dio hein hortarik landa litaikela lortuko klimaren atzerabiderik gabeko uzkailketa) urtero lortu behar diren 100 miliarrak, eta 80 miliar aski litaizkela egunero 1,25 dolar baino guttiagorekin bizi diren pertsonek osatzen duten muturreko pobreziaren desagertarazteko.<br \/>\nBeti bultzatuak gira urrunago eta lasterrrago aintzinatzerat. Egunerokotasunean ditugun aktibitateetatik gero eta urrunago eta molde isolatuan bizitzerat. AHT bide eta aireportu berrien eraikitzerat. Gero eta guttiago irauten dituzten gero eta gehiago gauzaren kontsumitzerat, biziaren eta gaztetasunaren mugak atzeratzerat&#8230;<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-10149 aligncenter\" alt=\"pacmangorrieuskweb\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2013\/04\/pacmangorrieuskweb-300x422.jpg\" width=\"230\" height=\"322\" \/><\/p>\n<p><strong>Mugarik ez izaite hau ez da gure planetaren ahalekin bateragarria, baliabideen eta satsuduren xurgatzeko ahalen ikuspundutik.<\/strong> Horrek baditu ondorio zehatz batzu\u00a0: laster etorriko den uzkailketa klimatikoa, sekulan ezagutu ez den bio-aniztasunaren hondamendia, ozeanoen egoera kezkagarria, bai eta ur baliabideena, etab. Eta horrez gain, \u00ab\u00a0beti gehiago\u00a0\u00bbri buruz doan lasterkaldiak sekulan asetzen ez duen frutrazio bat segurtatzen du\u00a0: hiper-kontsumoaren biktimen miseria morala eta aberastasunen partekatzetik at egoiten direnen miseria materiala hor ditugu.<\/p>\n<p><strong>Neurrigabetasunari buruz doan lasterketa buru-hiltzaile honi \u00ab\u00a0Aski da\u00a0!\u00a0\u00bb erraiteko kuraia ukan behar dugu. Hori, \u00ab\u00a0Gehienezko soldata baimendua\u00a0\u00bbren aldarrikapena bezalako lehen jestu indartsu batzurekin.<\/strong> Aldarrikapen hori aberastasunaren banatzearen, ezberdintasunen ttipitzearen, planetaren mugen errespetuaren eta datozen belaunaldien bizi baldintzen babestearen ildotik doa.<\/p>\n<p>Mugimendu sozial eta sindikalak, alderdiek eta jendarte zibilak lan ardatz nagusi bezala aintzinean eman behar dute.<\/p>\n<p>Aldarrikapen horren babesterat Maiatzaren Leheneko ohizko Baionako manifestaldian animazio aniztasunean eta musikaz Bizi\u00a0!k alaitzen duen desfilera, saldoan jin gaiten. Hitzordua goizeko 11etan San Ezpiritu zubiaren puntan, tren geltokiaren aldean.<\/p>\n<p><strong><span style=\"text-decoration: underline;\">Asteazkena, apirilaren 24an, arratseko 20:30tan Donibane Lohitzunen (Portuan den Xardin Erretegiko gelan):<\/span><\/strong><br \/>\n<span style=\"color: #008000;\"><strong>\u00ab\u00a0Krisia edo jendarte aldaketa?\u00bb Kazetaria eta \u00ab\u00a0Nola aberatsek planeta suntsitzen dute\u00a0\u00bb liburuaren idazlea den Herv\u00e9 Kempf-en hitzaldi publikoa<\/strong><\/span><\/p>\n<p>Eta \u00ab\u00a0krisiari\u00a0\u00bb buruz gure buruari istorioen kondatzeaz gelditzen bagina\u00a0? Zuzenean ikus dezagun pausatzen zaukun arazoaren muina. Biosferaren mugak hunkituko dituen lehen jendarte belaunaldia gira.<br \/>\nKrisi ekologikoa dela eta garapen ekonomikoa mugatua da eta baliteke gelditzea eta ttipitzea herri aberatsenetan eta baretzea eta gelditzea garatzen ari diren eta herri pobreetan. Beste molde batez erraiteko, Iparreko herriek etengabeko pobretze fase bat ezagutuko dute. Hara zein den datozen hamarkaden horizonte politikoa. Gure buruzagiek ez dute egoearen larritasunaz konzientzia hartu eta molde arriskutsuan, aterabide arkaiko batzuri lotzen dira.<br \/>\nBaliabideen agortzearen aurrean zer garapen ereduri buruz behar ginuke abiatu\u00a0? Neurritsuago, zuzenago eta oldarkortasun guttiagoko mundu berri baten sortzean zer toki hartzen ahal du Europak?<br \/>\n\u00abMendebaldearen bukaera, munduaren sortzea\u00bb argitaratuz, Herv\u00e9 Kempf kazetariak, bizitzen dugun mundu mailako momento historiko honen ulerpen giltzak eskaintzen dizkigu.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>Apirilaren 26an, ostiralarekin, 20:00etan, Baionako Gaztelu Berriko IUT-ko anfian (Paul Bert Plazan):<\/strong><\/span><br \/>\n<strong><span style=\"color: #008000;\">\u00ab\u00a0Gehienezko soldata baimendua\u00bb mintzaldia<\/span><\/strong><br \/>\nEurope Ecologie Les Verts-eko eurodiputatua eta \u00ab\u00a0Jeudi noir\u00a0\u00bb eta \u00ab\u00a0Sauvons les riches\u00a0\u00bb kolektiboen kosortzailea den Karima Delly, eta Corinne Morel Darleux, CAC40ko aholkulari ohia eta gaur egun Ezkerreko Alderdian ekologiako idazkari nagusia eta ekosozialismorako Jarraldien animatzailearekin.<\/p>\n<p>Aldi berean aldarrikapen sozialista eta ekologikoa den Gehienezko soldata baimenduak (GSB), mugak ezarri nahi ditu neurrigabekeriari geldi errateko, kontsumitze arranditsuak mugatzeko, ezberdintasun sozialak murrizteko eta gure gizarteen birmoldaketa ekologikoen diruztatzea laguntzeko.<br \/>\nGSB jadanik izan da gure historia hurbilean, eta ez herri hain kolektibistan! Irabazien mugatzea Estatu Batuetan ezarria izan da 1942tik goiti, atalase bat gainditzen zuten irabazien heinari diru hartze azkar bat eginez: Rooseveltek, irabaziaren gaineko fiskalitate bat plantan ezarri du, % 88ko zerga tasarekin hein gorenerako, eta % 94koa 1944-1945ean. 1951tik 1964ra, gaur egungo 400 000 dolar baino gehiagoko heinari % 91ko zergak ezarriak izan zaizkio eta % 70-75ekoak 1981 arte.<br \/>\nGaur egun parean dugun urgentzia ekologiko eta sozialak eztabaida hau berriz agerian ezartzen digu Europa osoan eta munduan.<\/p>\n<p><span style=\"text-decoration: underline;\"><strong>Apirilaren 27a larunbata 18:00etatik goiti Baionan (L&#8217;autre Cin\u00e9ma)<\/strong><\/span><br \/>\n<strong><span style=\"color: #008000;\">Neurrigabetasunaren kontrako eta neurritasun urosaren aldeko gaualdia\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0\u00a0<\/span><\/strong><\/p>\n<p><strong>&#8211; 18:00etan : &#8220;The Land of Hope&#8221;<\/strong><br \/>\n-19:30etatik goiti : Pintxoak, taloak, erakusmahaiak<br \/>\n<strong>&#8211; 21:00etan &#8220;Pierre Rabhi, au nom de la terre&#8221;, ondotik Bizi!-rekin eztabaida\u00a0!<\/strong><\/p>\n<p>Gaualdiaren salneurria (2 filma) : 9\u20ac<br \/>\nOhiturazko salneurria filma bakotxarentzat : 6,50\u20ac prezio arrunta \/ 4,50\u20ac prezioa kideentzat eta langabetuentzat<br \/>\nLekuak salgai apirilaren 20etik goiti l&#8217;Autre Cin\u00e9ma-n<\/p>\n<p>Hitzaldiak eta l&#8217;Autre Cin\u00e9ma-ko gaualdia Bizi Ipar Aturri, Bizi Baiona hirierdia, Bizi Larrun tokiko taldeek eta Manu Robles-Arangiz Fundazioak antolatzen dituzte<\/p>\n<p><strong>Sartzea urririk hitzaldietara<\/strong><br \/>\n<strong> Xehetasunak eta izen emaiteak azkarki aholkatuak dira\u00a0:<\/strong> <a href=\"info@bizimugi.eu\">info@bizimugi.eu<\/a> edo <strong>05 59 25 65 52<\/strong>\u00a0\u00a0 (L&#8217;Autre Cin\u00e9ma-ko gaualdiarentzat, erreserbak zuzenki zinemarekin egin behar dira)<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-10147 aligncenter\" alt=\"manifeuskgorriweb\" src=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2013\/04\/manifeuskgorriweb-300x424.jpg\" width=\"231\" height=\"323\" \/><\/p>\n<p>\u00a0<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Neurrigabetasuna ia ahobatez gaitzetsia da, zentzutasun popularretaz, erreligio eta filosofia nagusienetaz. Garai eta gune guzietan, haurren hezkuntza mugen ikasketatik pasatu da. Altabada, gure jendartea eta ekonomia kapitalista gero eta gehiago eraikitzen dira neurrigabetasunaren eta muga guzien deuseztatzeko xedearen gainean. Aberastasunaren pilaketaren aintzinean mugarik ez izaiteak ikaragarri aberatsak gero eta aberatsago bilakatzen diren mundu eskandalugarri baten &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/planeta-bakarra-dugu-gehienezko-soldata-baimendua\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":11,"featured_media":29698,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317,294,301,288],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29697"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/11"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29697"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29697\/revisions"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29698"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29697"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29697"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29697"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}