{"id":27490,"date":"2009-10-01T09:38:28","date_gmt":"2009-10-01T07:38:28","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/klima-aldaketak-txarrena-gertatzen-ari-da"},"modified":"2009-10-01T09:38:28","modified_gmt":"2009-10-01T07:38:28","slug":"klima-aldaketak-txarrena-gertatzen-ari-da","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/klima-aldaketak-txarrena-gertatzen-ari-da\/","title":{"rendered":"Klima aldaketak :  Txarrena gertatzen ari da!"},"content":{"rendered":"<p style=\"text-align: justify;\">NEP \/ INBPek (Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programa) txosten bat argitaratu du irailaren 24an, ostegunarekin. Bertan ohartzen gara <strong>behatutako klima aldaketen abiadura eta hedadurak orain arte eginak ziren iragarpen larrienak gainditzen dituztela<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">[:]<!--more--><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Berotzearen larrialdia eta honen ondorioez egindako iragarpenak ez dira egokiak eta txaragoak izanen dira. Zientzialariek diote engoitik, <strong>tenperaturaren batez besteko gorakada 1,4\u00b0C<\/strong> eta <strong>4,3\u00b0C (1) artekoa izanen dela<\/strong>.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Klima berotzea gero eta fiteago doa <\/strong>eta fenomeno batzuk ezin daitezke gehiago konpondu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Txostenak batez ere glazierren urtze orokorra azpimarratzen du eta horrek izanen dituen ondorioak epe laburrean, miliar bat gizakien ur baliabide mailan\u00a0; idorte azkarragoak Australia, Ipar Afrika eta Europa hegoaldean<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Hemendik 2100era 18 eta 59 zmkoa izan behar zen <strong>Itsas mailen gorakada <\/strong>(1990ekin konparatuz), orain 0,8 eta 2 metroen artekoa izan behar duke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zientzialariak gero eta gehiago <strong>itsasoen zirkulazio<\/strong> <strong>termohalinaren <\/strong>geldotzeaz, ez bada <strong>gelditzeaz<\/strong> kezkatzen dira, bai eta <strong>pergelisolan atxikia den CO2 eta metanoa atmosferan<\/strong> <strong>airatzeak <\/strong>klima kontrolaezina bilakatzeaz ere<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ikusten dugu klima aldaketaren kontrako gaur egungo borroka, besteak beste Copenhagueko gailurraren epearen ingurukoa zergatik garrantzitsua den, edo <strong>orain aldatzen dugu norabidea edo Gizaldiaren etorkizun hurbila biziki iluna izanen da<\/strong>. Nazio arteko mobilizazioa astero emendatzen da munduko agintariei, klima aldaketan ardura handiena duten berotegi efektuko gas isurketen murrizteko akordio eraginkor, ausarta, bortxagarria eta zuzena eskatzeko. Mundu mailako dinamika honek ere gure ekoizteko, kontsumitzeko eta garraiatzeko sistemak, bai eta gure lurraldeak antolatzeko moldea errotik aldatzeko, tokian berean borrokatzera deitzen gaitu.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Urriaren 24an, larunbatarekin, 16:00etan, Bizi ! mugimenduak nazio arteko mobilizatze horren karietara, ekintza bat antolatzen du. Horretarako 350 boluntario beharko dira <\/strong>(izena emateko : <a href=\"mailto:bizimugi@orange.fr\">bizimugi@orange.fr<\/a>).<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, <strong>urriaren 7tik beretik, 20:00etan, Atalante zineman,<\/strong> Bizi !k klima berotzeak sortzen duen arazoaren zinezko hedaduraz gehiago jakin nahi dutenei gomita luzatzen die, Nicolas Huloten \u00ab\u00a0Le syndrome du Titanic\u00a0\u00bb filmaren inguruan antolatzen duen informazio eta eztabaida gaualdi bat antolatuz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong> <\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-medium wp-image-389\" title=\"CMJN de base\" src=\"http:\/\/www.copenhague2009bizi.org\/wp-content\/uploads\/2009\/08\/copenhague-300x109.jpg\" alt=\"CMJN de base\" width=\"300\" height=\"109\" srcset=\"https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2009\/08\/copenhague-300x109.jpg 300w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2009\/08\/copenhague-600x220.jpg 600w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2009\/08\/copenhague-1024x374.jpg 1024w, https:\/\/bizimugi.eu\/wp-content\/uploads\/2009\/08\/copenhague.jpg 1000w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>(1) Ban Ki-Moon, Nazio Batuetako idazkari orokorrak aurkezten digun \u00ab\u00a0<strong>Climate Change Science Compendium 2009<\/strong> \u00bb izenpeko dokumentu hau<strong>, goi-mailako 400 meteorologo eta ikerlarien lanetan<\/strong> oinarritzen da eta ingelesez aurki daiteke Bizi\u00a0!ren web gunean\u00a0: <\/em><a href=\"..\/?p=587\">http:\/\/www.copenhague2009bizi.org\/?p=587<\/a><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em>(2) <strong>Zenbaki horien izugarrizko larritasunaz ongi ohartzeko,<\/strong> lehenik ongi ulertu behar da hemen 15\u00b0Ckoa den lurraren batez besteko tenperaturaz ari garela, eta ez bizitzen ditugun tenperaturez. Zonbait gradu aski dira klima erregimenaren aldaketa erradikala eragiteko.<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em> <\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em> Horrela, azken izotz-arotik \u00ab\u00a0hona\u00a0\u00bb planetak ezagutu duen berotzea, 5\u00b0Cekoa baizik ez da\u00a0! Eta hori 10 000 urteko garai batez gertatu da eta ez 100 urteko batez gaur egun gerta daitekeen bezala GIECen iragarpenen arabera. 2\u00b0Cko berotze apal batek du mamuten desagertzea eragin duela 15 000 urte inguru, hainbestekoa izanik klima eta ekosistemen aldaketa, eta berotze horren garaia 1 000 urtekoa izanez eta ez mende batekoa\u00a0!<\/em><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><em> Beraz, 4\u00b03 C, Sekulakoa da planetarako, eta 4\u00b03 C mende batez, izigarri bortitza daiteke eta ez da sekulan gertatu gizakiak daudenetik, eta behar bada ere bizia dagoenetik.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>NEP \/ INBPek (Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programa) txosten bat argitaratu du irailaren 24an, ostegunarekin. Bertan ohartzen gara behatutako klima aldaketen abiadura eta hedadurak orain arte eginak ziren iragarpen larrienak gainditzen dituztela. [:]<\/p><p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/klima-aldaketak-txarrena-gertatzen-ari-da\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"categories":[317],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27490"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27490"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27490\/revisions"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27490"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27490"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27490"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}