{"id":27233,"date":"2018-09-23T18:14:13","date_gmt":"2018-09-23T16:14:13","guid":{"rendered":"https:\/\/bizimugi.eu\/iratzartzeko-garaia"},"modified":"2018-09-23T18:14:13","modified_gmt":"2018-09-23T16:14:13","slug":"iratzartzeko-garaia","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/alternatiba-2018\/iratzartzeko-garaia\/","title":{"rendered":"Iratzartzeko garaia"},"content":{"rendered":"<p align=\"justify\"><span lang=\"eu-ES\">Tenperatura marka guzien gainditzea ezagutu duen, kontinente guzietan berote handi luzeen biderkatzea agerian eman duen, sute erraldoiak bizi izan dituen, etorkinen heriotza tasa gero eta handiagoekin Mediterraneoan, larrialdi humanitario handienetarik batekin egokitzen den uda honek errealitea gure aitzinean jartzen digu. <\/span>Ez bagara saldoan eta berehala mugitzen gure hurrengo urteen filmaren iragarki-bandari so egiten diogu. Orain, igurikatzen gaituenaren aitzin-jasta bat bizitzen dugunean, iratzartze bat ukanen ote dugu? Ezinbesteko pizte hori ukanen ote dugu, planetan bizitzeko baldintzak babesteko, gaur egun sortuak diren haurrentzat, goiz guziz haurtzaindegira, eskolara eta kolegiora eramaten ditugunentzat, planetaren andeatzea hain zalua den momento honetan?<\/p>\n<p align=\"justify\">Agorrilaren 28an, astearte goizez, Estatu sailburuak, Trantsizio ekologikoa eta solidarioaren ministroak gobernutik bere dimisioa eman du. Bere joaitea argudiatzeko, aitzinatu du hamar urte baizik ez zaizkigula gelditzen sekulan planeta labe itogarri bat bezala bilakatzea saihestu nahi badugu, eta, \u00aburrats ttipien politikak\u00bb ez zuela iragarria den hondamendia geldituko azpimarratu du. Eskala eta eredu aldatzea gomendatu ditu ez badugu nahi modu tragikoan huts egin.<\/p>\n<h2 align=\"justify\">Begiak ez hetsi<\/h2>\n<p align=\"justify\">Guri zaigu zuzendua mezua: herritar, ekintzaile, tokiko hautetsiak, eragile edo erabaki hartzaile ekonomikoak eta politikoak. Gutarik anitzek jadanik sentsu onean joaten diren ekintzak egiten dituzte. Hondakinak bereizten, zenbat txirrindula-bide garatzen edo eskoletako jantegietan bio janaria sararrazten edo eguneroko menuetan. Bainan begiak hesteari uko egiten badiogu, errealitatearen egoera onartzen badugu, bere larrialdia eta bere larritasuna, laster ohartzen gara ez dela nahikoa. COP21a geroztik, beheititu ordez, nahasmendu klimatikoen eragile nagusienak diren berotegi efektuko gasen isurketak emendatu dira, munduan bai eta ere Frantzian! Sistema oso bat behar dugu sakonki antzaldatu, eta ez jokamolde batzu bakarrik.<\/p>\n<h2 lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Zer hautu eginen dugu?<\/h2>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Gaur egun hautu argi eta ezin saihestu baten aitzinean gara. Datozen hamar urteetan, gaurtik hasiz, eginen dugunak, edo ez dugunak eginen, erabakiko dugunak, edo ez dugunak, norbanako mailan eta maila kolektiboan, ahalbidetuko du mundu bat +1,5\u00b0C-tan edo +3\u00b0C\u00a0?, +4\u00b0C-etan?,&#8230; gure haur gazteak sinpleki heldu bilakatuko direlarik.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">+ 1,5\u00b0C-tan, nahi eta ez, beharko ditugu jadanik aldaketa klimatikoaren azken urteetako ondorioak baino larriagoak jasan. Baina egoera, egokitze serios bat lagun potentzialki kontrol pean egoiten ahalko da.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">+3\u00b0C-tik goiti, gizon-emazteen Historiaren eskalan ezezaguna den mundu batek itxoiten gaitu, eta arrisku handiak ditugu ondorioak ikarragarriak dituzten haustura edo uzkailtze muga batzuren gainditzeko. Beroketaren kostua, planeta mailan, jendeentzat tragikoa eta finantza mailan ezin konparatua izanen da gaurdanik munduko lurralde eta eskualde ezberdinetan trantsizio ekologiko eta sozial baten plantan emaitearen kostuarekiko. Ondorioz, atzera biderik gabeko egoera bat sortua ukanen dugu gure lurralde zonbaitzutan, eta hori txartuz joanen da ondotik datozen belaunaldientzat, jakinez ondorioek bizi baldintzak ezinezkoak bilakaraziko dituztela jendartearen zati handi batentzat munduko hainbat eskualdeetan.<\/p>\n<h2 lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Historiaren aitzinean, arduradunak<\/h2>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Irailaren 7an, 150\u00a0000 pertsonek manifestatu dute Frantses Estatu osoan eta beste askok munduan zehar \u201cEzinezkoa saiatu, ezin pentsatuzkoa saihesteko\u201d deiaren luzatzeko. Lehen iratzartze hau luzatua izan behar da, esperantza ahalbidetzen du eta ekintzara gomitatzen gaitu.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Urriaren 6etik 8ra, IPCC\/GIECa (Klima aldaketari buruzko gobernu-arteko aditu taldea) osoko bilkuran bilduko da Hego Korean, bertan onartzeko eta publiko egiteko COP21ak galdatu zion \u201c1,5\u00b0C Txostena\u201d . Txosten horrek zehaztuko ditu +1,5\u00b0C-ko maila gaindituz geroz aldaketa klimatikoak gure bizietan lituzken ondorioak baina argituko du ere, argumento zehatzekin, ea posible denez edo mentura gutti baden maila horren pean egoiteko, eta horren lortzeko zer ondorio litaizken, oraindanik martxan ezarri behar diren aldaketen erritmo eta garrantzian.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\">Jokoan denari buruz, aldaketa klimatikoa oraino mugatzen ahal dugun eta hartu norabidea aldatzen ahal dugun datozen urte hauetan laster batean altxatu behar diren desafioei buruz, segurki azken momento handietarik bat izanen da mundu mailako iritzi publikoaren abisatzeko eta mobilizatzeko.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Asteburu berean, IPCC\/GIEC erakundearen txostenari oihartzun eginez, ohiz kanpoko elkarretaratze herrikoia izanen da, Baionan: Alternatiba 2018; urrun eta ozen entzunen da, deiadar hori mobilizazio orokor, eraldaketa ekologiko eta sozial bilaka dadin, gure planetak bizitzeko egoki izaten segi dezan. Eraldaketa hori lurralde bakoitzean pizten ahal da, orain berean, gure buruzagi nazionalek eta nazioartekoek Historiaren zentzua eta erantzukizuna zer diren uler dezaten itxaron gabe.<\/p>\n<p lang=\"eu-ES\" align=\"justify\">Elkar gaitezen denak Alternatiban, urriaren 6an, larunbatarekin, eta 7an, igandearekin, iratzartzeko garaia elkarrekin ospatzeko, klimaren, bioaniztasunaren, nazioarteko elkartasunaren eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio orokorra elkarrekin abiarazteko.<\/p>\n<h2 class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><b>Izenpetzaileak:<\/b><\/h2>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><b>Genevi\u00e8ve Azam<\/b>, ekonomista<br \/>\n<b>Pauline Boyer<\/b>, Alternatiba<br \/>\n<b>Michel Berhocoirigoin<\/b>, Conf\u00e9d\u00e9ration Paysanne-eko Idazkari Orokor ohia eta EHLGko lehendakari ohia.<br \/>\n<b>Damien Car\u00eame<\/b>, Grande-Synthe-eko auzapeza<br \/>\n<b>Jean-Fran\u00e7ois Caron<\/b>, Loos-en-Gohelle-eko auzapeza<br \/>\n<b>Christophe Cassou<\/b>, klimatologoa, Ikerketa Zuzendaria<br \/>\n<b>Florent Compain<\/b>, Amis de la Terre-France-en Lehendakaria<br \/>\n<b>Cyril Dion<\/b>, idazlea, Demain filmaren erralizatzailea,<br \/>\n<strong>Michel Dubromel<\/strong>, France Nature Environnement (FNE)-en Lehendakaria<br \/>\n<b>Txetx Etcheverry<\/b>, Bizi\u00a0!, Alternatiba Baiona<br \/>\n<b>Susan George<\/b>, Attac-en Ohorezko Lehendakaria<br \/>\n<b>Bernadette Groison<\/b>, F\u00e9d\u00e9ration Syndicale Unitaire (FSU) Sindikatuaren Idazkari Orokorra<br \/>\n<b>Nicolas Haeringer<\/b>, <span style=\"color: #000080;\"><u><a class=\"western\" href=\"http:\/\/350.org\/\">350.org<\/a><\/u><\/span> kanpainen koordinatzailea<br \/>\n<b>C\u00e9dric Herrou<\/b>, Vall\u00e9e de la Roya araneko laboraria<br \/>\n<b>Christiane Hessel<\/b>, Alternatiba-ren gozama<br \/>\n<b>Jean Jouzel<\/b>, klimatologoa<br \/>\n<b>Jean-Fran\u00e7ois Julliard<\/b>, Greenpeace-en Zuzendari Orokorra<br \/>\n<b>Pierre Larrouturou<\/b>, Pacte Finance-Climat-ren bozeramailea, ingeniari agronomoa<br \/>\n<b>Corinne Morel Darleux<\/b>, militante ekosozialista<br \/>\n<b>Jon Palais<\/b>, Action Non-Violente COP21 \u2013 Bortizkeriarik Gabeko Ekintza<br \/>\n<b>Philippe Quirion<\/b>, R\u00e9seau Action Climat-ren Lehendakaria<br \/>\n<b>Thierry Salomon<\/b>, energia arlokoa, N\u00e9gaWatt elkartearen Lehendakari-Ordea<br \/>\n<b>Germain Sarhy<\/b>, Village Emma\u00fcs Lescar Pau Herrixka<br \/>\n<b>Marie Toussaint<\/b>, Notre affaire \u00e0 tous-en lehendakaria<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Tenperatura marka guzien gainditzea ezagutu duen, kontinente guzietan berote handi luzeen biderkatzea agerian eman duen, sute erraldoiak bizi izan dituen, etorkinen heriotza tasa gero eta handiagoekin Mediterraneoan, larrialdi humanitario handienetarik batekin egokitzen den uda honek errealitea gure aitzinean jartzen digu. Ez bagara saldoan eta berehala mugitzen gure hurrengo urteen filmaren iragarki-bandari so egiten diogu. Orain, &hellip; <\/p>\n<p><a class=\"more-link btn\" href=\"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/alternatiba-2018\/iratzartzeko-garaia\/\">Continue reading<\/a><\/p>\n","protected":false},"author":9,"featured_media":0,"parent":27147,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"amp_status":"","footnotes":""},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/27233"}],"collection":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/9"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27233"}],"version-history":[{"count":0,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/27233\/revisions"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/27147"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/bizimugi.eu\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27233"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}