Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako sustengu asteburua Baionan

Baliogabeko proiektu inposatu haundien kontrako 3. eguna kari, NDDL-eko sustengu komiteak, CADE-k, ATTAC-ek eta Bizi!-k Atalanten abenduaren 7a ostiralean iraganen den gaualdirat parte hartzerat gomitatzen zaitu. Biharamunean, larunbatarekin Mugitu mugimenduko tartalarien sustenguz ekintza sinboliko bat iraganen da.

Abenduaren 8an larunbatean, 10:00etan Pannecau zubian : Mugitu-ren (AHT-ren kontrako bortizkeriarik gabeko hegoaldeko mugimendua) elkartasunez eskuorri bat banatuko dugu Baionako merkatuan. Yolanda Barcina, Nafarroko gobernuko lehendakariari tarta bat botatzeagatik AHT-ren kontrako ekintza batean, 4 eta 9 urte arteko presondegi zigorra arriskatzen dute Mugituko 4 kidek Espainian.

Ondotik, 11:15etan René Cassin-en sortetxearen aintzinean (Bernède karrika, Baionako Herriko Etxearen ezteietako sartzearen aintzinean), argazki bat hartuko dugu 9 kandela dituen tarta eta tarta botatzaile batzuekin (lurralde españoletik ateratzeko aizu balin badira).