Itzuli Garraioak-ra

Enplegatzaileak behar ditu bere langileen etxetik-lanerako garraioen gastuen %50aren ordainketa bere gain hartu: informazio gehiago legezko bete behar hortaz!

1. Sintesia

Enplegatzaileak behar ditu bere langileek beren usaiako etxebizitza eta lantegiaren arteko bidaia garraioentzat ordaitzen dituzten garraio harpidetza gastuen %50a bere gain hartu.

Bidaia horiek behar dira eginak izan pertsonen garraio publikoen bidez edo txirrindulen alokatzeko zerbitzu publikoen bidez.

Betebehar horrek enpresa guziak, haien langileen kopurua nolanahikoa izanik ere, bai eta elkarte eta administrazioak (Estatu, lurralde eta hospitalekoak) behartzen ditu.

Denbora osoz ari ez diren edo bitarteko langileentzat ere bete beharrak baditu enplegatzaileak (ikus beherean).

Testu juridikoak:

Neurriak 2009ko urtarrilaren lehenetik geroz erabiltzena ahal dira.
Pribatuko langileentzat:  Circulaire DGT-DSS n° 01, 2009ko urtarrilaren 28ko, erreferentzia gisa aipatua.
Publikokoentzat: décret n° 2010-676, 2010eko ekainaren 21ekoa.

Xehetasun guziak hemen:

http://www.travail-emploi-sante.gouv.fr/informations-pratiques,89/fiches-pratiques,91/remuneration,113/la-prise-en-charge-des-frais-de,9185.html

http://vosdroits.service-public.fr/F19846.xhtml

– ordainketa, mugagabeko bidaiak dituzten asteko, hilabeteko edo urteko harpidetzekin egiten ahal da, salbu pertsonak erakusten ahal badu hilabeteko harpidetza ez dela posible (lan gune ezberdinak direla medio…). Kasu horretan, garraio txartel xinpleak erabiltzen ahal dira ordainketarako.

– zerbitzu publikoko garraioa (tren, autobus edo txirrindula) da konduan hartua bai eta ere  zerbitzu publiko horren delegazioa duten garraio enpresena (Chronobus-en kasuan Véolia den bezala). Egoera bakar batzutan non bakarrik garraio enpresa pribatu batek dituen bi guneren arteko bidaiak segurtatzen, ordainketa ere justifikatzen ahal da prud’Hommes auzietan.

bitarteko soldatapeko langileentzat. Enpresa aldaketak direla eta, ezin dute harpidetzarik hartu. «Ohorearen gainean egiten den  ziurtagiri bat igorri behar da denbora partzialeko  enpresari (Laneko Kodigoko L1251-45 artikuluan enplegatzaile gisa agertzen denari), eta horrek garraio publikoko edo txirrindula erabiltzeko zerbitzu publikoko harpidetzaren gastuen %50a ordaintzeko eskubidea idekitzen du».
Argiki erraiteko, idatziz behar dituzte beren garraio ezberdinen gastuak aurkeztu, eta horrez gain (galdezkatua izan den kontrolatzailearen oharra) beren garraio txartelak ere aurkeztu.

2. Harpidetza adibide batzu:

I. Autobusak

– Hiri guneko “Chronoplus”a: 25€/hilabetean hots  langileen gastua= 12,5€/hilabetean
– Herrien arteko bidaiak (ATCRB) : 40€/hilabetean hots langileen gastua=20€/hilabetean

II. Treina (+medio ezberdinak)

• TERaren erabiltzaile diren langileen harpidetza: 0,05 €/km hots 0,025€/km langilearentzat

• Adibideak:

– Baiona-Hendaia (64 km Joan/Etorria) : 66€ hots  langilearen gastua= 33€/hilabetean
– Baiona– Garazi (104 km JE) : 93€ hots  langilearen gastua= 46,5€/hilabetean
– Baiona – Akize (106km JE) : 94€ hots  langilearen gastua= 47€/hilabetean

Abantaila : TERean berean bakotxak bere txirrindula ekartzen ahal du, etxea-trena-geltokia-lantegia arteko bidaiaren denbora ttipitzeko.

3. Lanerako bidaia baten adibidea

Baiona – Hendaia Hondartza (64 km JE)
Autoa (Voiture)/Treina (Train) konparaketa
* 5CV edo zalditako auto “normala”
** bide normala edo autopista
***ADEME-aren “eko-bidaia” edo “eko-tokialdatze” datuetarik: http://www.ademe.fr/eco-deplacements/calculette/
;

Bideoa
Lanera joaiteko beste molde batzu badira: Baionatik Hendaiara joaiteko kasuaren adibide bat.
 

<

Jatorria: TVPI
Kanpainaren esku papera
Eskupaper elebiduna, behereko irudian klikatuz lortzen ahal dena
Kanpainaren afitxak
Klika afitxen gainean, haien haundiago ikusteko