Beste talde funtzionalak

– Itzulpen taldea
– Idazkaritza taldea
– Argazki-Bideo Taldea
– Informatika-internet Lan Taldea
– Komunikazio Lan Taldea

Itzulpen taldea

Kanpoari buruzko Bizi!ren argitaratze guziak  frantesa-euskara hizkuntzetan elebidunak dira, itzultzaile talde bolondres baten lanari esker. Talde hori bilkurarik egin gabe antolatzen da mezuel zerrenda baten bidez lana partekatuz. Sekulan ezagutzen badituzue talde horren indartzeko gai eta animatuak litaizken pertsonak, pasa hitza zuen inguruan. sar harremanetan gurekin

Idazkaritza taldea

Koordinaketa bakotxean bilkurako noten hartzea segurtatzen du, bilkura bildumen egiteko. Interesatuak bazirezte, sar harremanetan gurekin.

Argazki-Bideo Taldea

Argazkilari eta bideo hartzaileek osatzen dute. Eperik laburrenean, Bizi!ren blogan, tokiko eta Pariseko prentsan zabalduak izaiteko behar diren irudiak hartzen dituzte Bizi!ren ekintza, hitzaldi eta iniziatiba bakotxaren karietara. Talde horren indartzeko, sar harremanetan gurekin.

Informatika-internet Lan Taldea

Mezuelen zerrendek behar dituzten moderatzeak kudeatzen ditu. Bizi !ren blogaren gaur eguntzea, haren eboluzioa, sare sozialak, etab. Animatzen. Barth-ekin harremanetan sartuz talde hori indartzen ahal duzue.

Komunikazio Lan Taldea

Bizi!-ren kanpaina ezberdinetan erregularki zabalduak diren eskupaper, afitxa, pegata, mezuel, komiki desbideratu, etab.-en itxura orokoa sortzen eta zaintzen du. Zuen konpetentzia grafikoak nahi badituzue gehitu Komunikazio Lan Taldeari, sar harremanetan gurekin.

 

 

  1. Sar harremanetan gurekin
  2. (Baitezpadakoa)
  3. (Baitezpadakoa)
  4. (Baliodun maila baitezpadakoa)
  5. Captcha
 

cforms contact form by delicious:days