AHTa gelditu! Eta orain, larunbata, urriaren 27ko manifa erreusitu!

Bizi!k 80 laguntzaile xekatzen ditu larunbata, urriaren 27ko, arratsaldeko 15:00etan Baionan iraganen den AHTaren aurkako manifestaldiarentzat! Bertan Bizi!k parte hartuko du molde koloretsu eta animatu batean, musika eta humeroa lagun !

Sekulan esku ukaldi bat emaiten ahal baduzue, eman berri!

Arratsaldeko 14:00etarik manifestaldia bukaera arte. Lan postu ezberdinak, gustu guzien asetzeko izanen dira :ikurriñak edo banderolak edo letradun pankartak atxikitzeko izanen dira, pegaten eta esku paperen (Emeki Luke komikiarekin) banatzeko, batukadan parte hartzeko, karrika antzerkiaren animatzeko. etab. 

Aintzinetik milesker 05 59 26 65 52 edo 06 74 75 57 70 edo info@bizimugi.eu erabiliz zuen berri emaiteaz!

Ber maneran ere aintzinetik milesker erraiteaz ea posible zaizuen esku ukaldi baten emaiterat ostegun edo ostirala honetan:   banderola edo apainketa egiteko tailerretanan, lizeo, unibertsitate eta komertzioetan komikiarekin eginikako esku papera banatzeko, etab.