Sekulako eztitasuna ekartzen du ohartzeak Bizi!n nehor ez dela etsitzeko eta zainaldia uzteko prest; apentziarik ere ez… Lanjerosak eta usu bihozgabeak diren zentzugabekeriek gaur egun planeta itzularazten dute eta hauexek dira hainbat motibazio gai neurritasun, zuzentasun eta elkartasun gehiagoren plantan emaiteko. Eguberrikari xinple bezain zentzuzkoak diren «Opari Dispentsa Bono » etarik (azieta azpikoaren ordez partekatzeko denbora eskaini) trantsizioaren alde herriko etxeetako engaiamenduen jarraipenera, proposamenak ez dira eskas, eta militantzia da hauturik argiena gure humanismoaren atxikitzeko. Adi egon behar gira, ez dezagun eskapatzen utzi gure elgarrekin bizitzeko energia, hau baita gure indarrik haundiena.