Proposatu eta eragin

Bizi ! mugimendu altermundialistak prentsaurreko bat eskaini du larunbat honetan otsailaren 25an Baionan.

Zonbait iritzi eta proposamen aurkeztu ditu tokiko aktualitateari lotuak diren gai garrantzitsu batzuetaz :
« dena bide »-ari alternatiba eskasak (autobusak, tokiko treinak, merkantzia trein garraioak, txirrindula garatzeko politikak…), Ikea zentro komertzialaren plantatzea, bereixketa mekano biologikoaren zentroaren plantatzea Baionan eta Sarrikota Pean.

Mugimenduak iparraldeko ondarkinen biltze eta tratatzeari buruz analisi eta proposamen txostena zabaldu du.

Bizi!-k tokiko eragileei eta legebiltzarreko hauteskundeetako hautagaiei hainbat proposamen helaraziko dizkiela iragarri du eta proposamenak plazaratuko dituela, gai hauetaz:
-iparraldean « dena autoa »-ri alternatiba orokorrak berehala garatzeko beharra,
-trantsizio energetiko bat, heldu den petrolio krisia aintzinikusteko eta eraginen dituen aldaketei moldatzeko
-klima uzkailketa saihesteko berotegi efektuzko gas isurketen murrizketa azkarki egiteko politikak

Azkenik, Fukushimako istripuaren urtebetetzetik hurbiltzen girelarik, Bizi!-k energiari buruz lau hitzaldi publiko antolatuko dituela iragarri du, Manu Robles-Arangiz Fundazioa, EHLG eta Atalante zinema gelaren laguntzarekin, Ainiza-Monjolosen, Mugerren, Donibane Lohitzunen eta Baionan, martxoaren 8, 9 eta 10ean.

Martxoaren 11an, urte bat xuxen Fukushimako istriputik landa, jende kate haundia antolatua izanen da nuklearretik ateratzea eta Garoñako zentralaren (Espainian, Euskal Herritik zonbait kilometrotara) berehalako hestea aldarrikatzeko, zentral zahar-zaharra da, Fukushimakoaren ber teknologiarekin eraikia dena.

Prentsaurrekoaren laburpena euskaraz: (deskargatu azpiko logoan klikatuz)

Prentsaurreko txostena : (deskargatu azpiko logoan klikatuz)

Biziren proposamenak zaborrari buruz : (deskargatu azpiko logoan klikatuz)