Zergatik Copenhague 2009k denak hunkitzen gaituen?

Gaur egun, arazo zentral eta saihestezin baten aitzinean gaude, lurbira-globoaren gainazalaren klima beroketa. Honek dena aldaraziko du heldu diren urteetan. Planetako herrien mobilizazioa ezinbestekoa da ondokoa eskatzeko :

-maila guzietan, mundukoan bezain bat tokiko mailan ere, hartuak izanen diren neurriak egoeraren araberakoak izatea, klima molde urgentean egonkortzeko beharrezkoak diren neurri eta izaerakoa. Hots, ez dezagun Gizadiaren epe ertaina, gutiengo baten finantza interesen epe laburraren izenean sakrifika.

-neurri horiek zuzenak izan daitezen, klima aldaketaren aurkako borrokak, zinez baitezpadakoa eta ezinbestekoa, ez diezaiola gaur egun Gizadiaren gehiengoa pobrezia eta miseria gorrian bizitzera kondenatzen eta planeta (ura, zoruak, energia, genoma, oihanak, atmosfera…) eta gure jendarteak (jendarte lotura, kultura, hezkuntza, osasuna, elikadura subiranotasuna, jakintza…) gero eta gehiago salgaiak bilakarazten dituen munduko ordena zuzengabe eta barbaro honen ordezko okerrago bati berrosatzeko aukera eman. Copenhaguen da lehen aldiko, hain hedadura zabala eskainiko arazo honen aipatzeko.

Dena aldatuko da ondoko urteetan :

[:]

Iritzi publikoaren gehiengoa ez bada oraindik datozen hamarkadetan gertatuko diren aldaketez ongi ohartua, gaurtik beretik, biharko Euskal Herria eraikitzeko eramaten ditugun borroka estrategiak ondoko funtsezko datuari egokitu behar diogu, GIEC (1)eko zientzialariek finkatutako helburua : Berotegi Efektuko Gasen isurketaren murrizketa % 80 eta 95 artekoa izan behar da (1990eko mailatik abiatuz) 2050eko herri industrializatuetan.

Horretarako, bi belaunalditan erregai fosilak (petrolioa, ikatza, gasa…) kasik erabat bertan behera utzi behar dira. Gaur egun, mundu mailan ekoizten den energiaren % 80a. Hori eginez, kalteak murrizten ditugu. Ez badugu hori egiten, klima basatzea jasan beharko dugu, gure ondoko belaunaldiekin batera, eta hauek gainera, ezingo dituzte energia fosilak erabili zernahi izanik desagertuko direlako hemendik zenbait urtera, ikusiz eta zenbat kontsumitzen dugun gaur egun.

Errealitatea argi eta garbi agertzen zaie gure jendarteei eta gutiengo lehenetsi eta ahaltsu baten finantza interes soilengatik dira aterabide egokiak ez abian jartzen.

Jendarte proiektuen talka :

Kasu guzietan, etorkizunean sistema ekonomikoa, jendarteak beste molde batez antolatu beharko dira : ekonomia eta politikoaren birkokapena, energia gutiago erabili eta ingurumenaren errespetua, bidezko laborantza eta elikadura subiranotasuna, biodibertsitatea, aberastasunen birbanaketa altxor osoa murrizteko gutariko behartsuenen bizi baldintzak hobetuz, lan denboraren murrizketa azkarra denek lana lortzeko gisan birmoldaketa edo industria kutsagarri edota alferrikakoen gelditzea gertatzen badira ere.
Gure jendarteek berdintasuna lehenetsi behar dute eta indibidualismoa saihestu, kolektiboa eta komunitarioari lehentasuna eman norbanakoa eta kontsumo materialaren ordez (lotura gehiago eta ondasun gutiago, garraio publiko gehiago eta auto indibidual gutiago, kultura gehiago eta botatzeko zirtzileria eta publizitate telebista garun-garbitzaile gutiago…).

Alderantzizko noranzkora doazen iraganeko politikek (produktibismoa, giza desberdintasunak, zerbitzu publiko eta merkatuaren erregulazio demokratikoaren ahultzea, energia sistemen zentralizazioa, kontsumerismoa, lan denbora eta erritmoen gorakada, mundializazio neoliberala, ekonomiaren deslokalizazio gero eta azkarragoa, elkartasun eza planetako zati pobreenekiko…) katastrofe ekologiko eta sozialak, miseria, basakeria eta gerlak sortzen dituzte.

Mundu mailako indar berri bat agertzen da :

Gaur egun, munduko leku gehienetan, jendea altxatzen da, herriak mobilizatzen dira Copenhagueko Gailurrari eta bertako erronka ezberdinei aurre egiteko. Mugimendu altermundialistak, ekologistak, sindikalistak, herri indigenoak, emazte erakunde edo laborari mugimenduak, errefuxiatu eta migratzaileez, jendearen askatasun eta eskubideez, hirugarren munduaren zorraz arduratzen diren GKE… Mundu osoko ehun milaka militante dira urgentzia klimatikoa eta justizia sozialaren arazoen inguruan mobilizatuko. Borroka luze eta erabakiorra eraman beharko dugu gure planetaren geroaren alde. Copenhague, guzi horren abiapuntua besterik ez da.

Orain da dena jokatzen :

Bizi !-ko 20 militante Copenhaguera joango gara heldu den abenduaren 10ean ipar Euskal Herriak ere, klima beroketaren inguruan iraganen den munduko gailur horren kari bilduko diren gobernariei buruzko presio eta proposamen ekintzetan parte har dezan (1).
Climate Justice Now nazio arteko koalizioaren mobilizazioetan parte hartuko dugu. Honek, munduko 160 erakunde biltzen ditu (Friends of the Earth, Via Campesina, Focus on Global South, Third World Network, Jubilee South, e.a. …) eta honen mezua da ezin direla erronka klimatikoak eta erronka sozialak bereizi eta gure garapen eredua aldatu behar dela.

Nazio arteko mobilizazioak ahal bezain azkarra izan behar du eta ez da huts egin behar Copenhaguen, abenduko egun hauetan mundu mailako benetako indar bat ager dadin agintari eta sistemaren aurrean pisu bat izateko. Bakoitzak sentitu behar du, bere herri, hiri edo xokoan -besteekin loturik- aski azkarra dela gauzak aldatzeko, eta horrela borrokan abiatzeko gogoa izateko.
Denbora berean, mobilizazioak nonahi gertatuko dira ere. Hauen artean, giza-kate erraldoi bat antolatzen dute erakunde eta elkarte desberdin andana batek – Bizi !- barne, abenduaren 12 honetan, larunbatarekin, 15:00etan Baionan (informazio gehiago : http://www.copenhague2009bizi.org/ ) eta egun berean manifestaldi bat Bilbon.

Orain da dena erabakitzen, denek behar dugu parte hartu !

Txetx Etcheverry, Marie Larzabal, Bizi-ren kideak

(1) (Croupe d’experts Intergouvernemental sur l’Evolution du Climat)
(Klimaren Bilakaeran Gobernu arteko aditu Taldea)