Bizi !-rekin engaiatzea, zentzua duten ekintzetan parte hartzea da.
« Bizi !-rekin bat egiteko gogoa piztu zait elkartearen ekintzak segitzen bainituen eta gustukoak bainituen. Ideia berak partekatzen ditut. Gure planetaren geroak eta jendearen geroak kezkatzen naute. Indibidualista, gure baitan hetsi eta biziki triste bilakatzen ari gara. Orduan, jendarte ona, partekatzea, elkarren laguntzea eta ongi izatea sustatzen duten iniziatiba guziek interesatzen naute. Bizi ! eta Alternatiba bide horretarik doaz. Garraioen arazoak ere hunkitzen nau, hain domaia baita denak leku berera joatea, bakoitza bakar-bakarrik ! Ene aldetik, entseatzen naiz autoa ahal bezain guti hartzera, autobusa edo bizikleta nahiago dut. Bizikletan ibiltzea gustatzen zait, kirolaren aldetik lasaitasunaren aldetik bezainbat.
Ez dut elkarteen eta militanteen bizia biziki ezagutzen, eta kirol anitz egiten dut, pixka bat «arrotz» baten gisa heldu naiz. Bizi !-n dudan engaiamendua aldian aldikoa da, gertakari batzuen karietara. Logistika eta zerbitzu lanak egiten ditut : Alternatiba, Baionako besten denboran Patxokian lan egin, afixak kolatu, Emmaüsen festibalean laguntzaile izan… Enetzat, Bizi !-rekin engaiatzea, zentzua duten ekintzetan parte hartzea da. Egunaren bukaeran, kontent naiz, ene harritxoa ekarri dut, denek zerbait egiten ahal balute, ez litzateke gaizki… »