“Plazer dut ikustea Bizik loturak egiten dituela eta ez dela arlo bakarrean mugatzen. Ingurumena, ekonomia bertokiratzea, borroka sozialak, euskara, giza eskubideak… denak lotuak dira.”
Egun batez irakurri nuen bizi-ren liburuxka “egunean oren bat lan egin” … interpelatu ninduen ! Eta irakurri arau, ohartu nintzen xutik atxikitzen zuela arrazoinamenduak. Doinua gustukoa nuen, eta funtsa ongi pentsatua. Gaur egun haatik larrialdi klimatikoari begira doinua seriosagoa da, arrangura asko dugulako.
Bizi-k egiten duena gogokoa dut : Gauza sakonak manera azkar eta irringarrian adieraziak dira. Gai garrantzitsuak aztertuak, iritzi argumentatu baten ukaiteko. Plazer dut ikustea Bizik loturak egiten dituela eta ez dela arlo bakarrean mugatzen. Ingurumena, ekonomia bertokiratzea, borroka sozialak, euskara, giza eskubideak… denak lotuak dira.
Lehenago, Baionara joan behar zen bilkurentzat eta sobera urrun egiten zuen. Gero Bizi Barnekalde sortu da, hor ari nintzen ene xeka heldu baziren hola, ezin nuela ez ikusiarena egin ! Alternatiba Garazin buru belarri sartu nintzen. Bigarren haurra ukan geroztik pixkat urrundu naiz. Puntualki laguntzen dut, erakusmahaietan, itzulpenetan, hor berriki Irrintzinaren gaualdietan..
Ainitz ikasten dut Biziri esker : Informazioa ukaiten dut, jende interesgarriak ezagutzen. Antolaketa lana, publikoki mintzatzea, alternatiba antolatzean ezagutzen ez nituen egitura, elkarte eta proiektuak deskubritu ditut. Eta oroz gainetik ingurumenarentzat mugitzen diren jendeekin partekatzeak animatzen nau aitzina segitzeko.