Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko kolektiboaren deia :

Denetan eta denek, zuen maska zuriak har !

PollutaxeLeon2

Biarritzeko autobidean egin ekintzaren ondotik, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboak ekimen sail berria abiatu du :

Antolatzeko biziki errazak dira, denetan egin daitezke eta denek egin ditzakete. Kutsaduraren aurkako maska hartu behar da eta zuen herri edo lurraldeko estatua bati ezarri. Ekimenaren sentsuaren azapena emateko, ez ahantz banderola bat ezartzea, handia edo ttipia, edota afixatxo edo pano bat : “kutsatzailea = pagatzailea ! Kutsazerga orain !

Banaka edo taldeka egin dezakezue, bat edo biren artean, estatuaren neurria edozein izanik ere.

Beraz, har denek zuen maska zuriak!

Txano gorriak/Maska zuriak ;

Mediapartek zuzenean hedatuko duen debatea :

Azkenik, asteazken honetan, abenduaren 18an 19:00ak eta 20:00ak artean, debatea filmatu eta hedatuko du zuzenean Mediapartek, Christian Troadec, Txano gorridunen bozeramaileetako baten eta Txetx Etcheverry, Kutsazergaren aldeko Euskal Herriko Kolektiboaren ordezkarietako baten artean. Karia horretara, interneteko egunkari horretako sarrera librea izanen da eguerditik gauerdira (http://www.mediapart.fr/).

Enfin, ce mercredi 18 décembre de 19H00 à 20H30, un débat filmé et retransmis en direct sur Mediapart aura lieu entre Christian Troadec, un des porte-paroles des Bonnets Rouges et Txetx Etcheverry, un des représentants du Collectif Pays Basque pour la Pollutaxe. Pour cette occasion, le journal sera totalement en accès libre de midi à minuit http://www.mediapart.fr/).PollutaxeStatue70PollutaxeStatue98PollutaxeStatue79PollutaxeStatue88PollutaxeStatue141PollutaxeStatue126PollutaxeStatue129PollutaxeStatue134PollutaxeLeon1PollutaxeStatue136PollutaxeStatue155