Category: Beste tokiko esku hartzeak

G7a Biarritzen: Larunbata, uztailaren 13ko Manifestaldia

G7a eta bere munduaren kontrako manifestaldia Bizik «G7ez» plataformak G7ari ez erraiteko eta beste mundu baten defendatzeko antolatzen duen manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du. Manifestaldia iraganen da larunbatean, uztailaren 13an. Biarritzeko Midi Geltokiko Baratze publikotik abiatuko da 17:00etan. Desberdintasunen kontra borrokatzea da, Biarritzen, agorrilaren 24etik 26ra antolatua den G7aren helburu ofiziala. 3 egunez, «mundu …

Continue reading

«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Maiatzaren Lehenaren karietara, manifestaldi bateratuak bildu ditu 6 500 sindikalista, klimaren aldeko militante, abertzale edo klimaren aldeko gazte, feminista, etorkinekin solidarioak diren pertsona eta Txaleko Hori Baionako karriketan. 2019Ko jende lerroa koloretsua eta bereziki animatua eta besta girokoa izan da. Manifestaldiaren hasieratik soka tira berezi batek doinua emaiten zuen: Txaleko hori, sindikalisten kasula gorri edo …

Continue reading

Isard COSeko zuzendariak hitzeman du Bizirekin bilduko zela

Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik. 2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira …

Continue reading

Larunbatean, urtarrilaren 12an: Orain presoak

Bizi!k bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu saldo handian parte hartzerat larunbatean, urtarrilaren 12an, “Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizun baten alde” lemapean iraganen den Orain Presoak manifestaldian. Hitzordua emana da, 17:00etan, Baionan, Errepublikako plazan (Tren geltoki ondoan). ETA erakundearen armagabetzea ahalbidetu zuen Bakegileen dinamika herrikoiaren ondorioz, frantses gobernuak Euskal Herrian  esperantzari eta bake perspektiba …

Continue reading

(Français) Décharges sauvages : STOP !

Barkatu, ez da horrelako mezurik. Frantsesa ikusi. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. En 2018, alors que la problématique de la gestion des déchets est omniprésente, il existe encore des personnes qui se débarrassent de leurs …

Continue reading

Bakea Euskal Herrian: Orain presoak! Informazio praktikoak

Pariseko presondegien martxa abiatu da! Ondoko hitzorduak: – Abenduaren 8an, ostiralez Hitzordua: 9:00tan Fleury-Mérogis-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea Fresnes-eko presondegia arte (17 km) – Abenduaren 9an, larunbatez : hitzordua : 8:30 Fresneseko presondegiaren aintzinean ta martxaren abiatzea Pariseko 18 juin 1940 plaza arte ( Pariseko Montparnasse geltokiaren ondoan) (10 km) Hitzordua: 11:00 Porte d’Orléans …

Continue reading

Bilkura Publikoak eta Parisera joaiteko txartelak erosgai

Bilkura publikoak Euskal Herrian, bake prozesua gizarte zibilaren esku dago. ETAk 2011an borroka armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Frantses eta Espainiar estatuen inplikazio ezaren aitzinean, 2016ko abenduaren 16ean, bost bakegileek, armagabetzearen inguruko lehen urratsa burutu zuten Luhuson. Gertakari honek blokeatua zen egoerari bultzada eman zion, eta lau hilabete geroago, apirilaren 8an, gizarte zibilak …

Continue reading

Bakegileak: Laguntzaileei deia abenduaren 9ko antolaketan parte hartzeko

  Xitxuketaria zira, moldatzen dakien pertsona zira, artista zira zure gisara, grafista edo apaintzailea zira, usaia duzu gertakarien antolaketan, manifestazioetan, bazkari herrikoietan laguntza ekartzeko, taloen edo ostatuko errege edo erregina zira ? Ongi etorria zira abenduaren 9ko antolaketa logiztika bilkurara (urriaren 27an ostiralarekin 19:30tan, Cordeliers karrika 20an, Baiona ttipian)! Abenduaren 9a, bakearen eta presoen alde: Euskal …

Continue reading

12 Ordu bakearen alde – Orain presoak

Armagabetzea ta gero orain presoak ETAren armagabetzea, ez da bake prozesuaren azken etapa. Gatazkaren konponbidearen ondorioetan -hau da, preso eta iheslarien zein biktimen gaian-,  aurrera pausuak emateko urrats bat bezala kontsideratua izan da beti. Horregatik, iragan maiatzaren 16an, prentsa bidez Bakegileek adierazi zuten beren dinamikak aitzina segituko zuela. Batetik, biktimen inguruko gogoeta bat eramanez eta …

Continue reading

Setemearen 22, 33 eta 24ean, Ahalen BESTA Maulen!

ahalen-besta-maule

Xiberoako alkarte elibaten kolektiboak, setemeraren 22, 23 eta 24ean, Maulen iraganen den “AHALEN BESTA”-lat kümitatzen zütü.     Setemeraren 22an ostiralearekin: “Ebiltarzün iraunkorra heben gainti” zine-eztabada. Gaüko 9 orenetan, Mauleko zerbütxügünean. Aldude ibarreko AIBA alkartearen partehartzerarekin. Oto-partekatzea, galtoraren araberan diren garraioak, intermodalitatea, pirripita ebilbideak… aipagei. Filma llabür, erreportaje eta diaporama elibat erakatsirik, alkarrekin eztabadatü beno lehen. …

Continue reading