Bizi !

Kanpoko berri: Alternatiba Itzulia


2015eko abenduan Parisen iraganen den COP21a hurbiltzen ari da. Ondorioz, klimaren eta justizia sozialaren defendatzaileak girenen ardura da bata bestea baino haundinahi eta azpimarragarria izanen diren hitzorduen antolatzea.
Hara nola, maiatzaren 30an, “1000 ekimen klimaren alde” egunaren karietarat, han eta hemen iraganen diren manifestaldi ezberdinen artean, txirrindula manifestaldi erraldoi bat iraganen da. Foch etorbidean, Baionan den ACBAren edo Euskal Kostalde–Aturri Hirigunearen egoitza nagusitik partituko da, arratsaldeko 15 :00etan. Bertan nasaiki zabaldua izanen da ondoko mezua: “Tours-Bordeaux AHTaren alde adostuak izan diren (baina oraino ordaintzekoak diren) milioika euroen berriz esleitzea hiriguneko autobus ibilbideentzat”.
Ekainaren 5ean, nazioarte mailako ingurumenaren egunaren karietarat, eguerditik goiti, Baionako Merkatuan Besta Herrikoi haundi bat iraganen da Alternatiba Itzuliaren ospatzeko. Itzuli horrek 5 600 km eginen ditu 1, 2 , 3 eta 4 tokiko txirrindulekin 190 etapa iraganak izanen direlarik . Etapa bakotxean klimaren babesteak bere aktoreak atxeman ditzan hainbat topaketa, eztabaida aberasgarri, animazio anitz, zintzur bustitze eta bazkari partekatu eta lagun giroko, erakusketa, etab. gozatzeko paradak izanen dira. Kolibri guzi horiek topatuko dira eta oihartzun luze bat ekarriko dute Parise arte, non, Itzuliaren heltzea, irailaren 26an, arrabots ainitz eginen duen «Alternatiba Ile de France»-aren hastapenean iraganen da.
Klimaren problematikaren aintzinean, lotsagabe kapitalismoan patxadatzen ari den mundu mailako antolakuntzaren pizuaren aintzinean, milaka kolibri izan gaiten pedalatzen gure trantsizio izpiak ereinez bideetan zehar.