Gogoratu, 2013an, klima aldaketa eta energien krisiaren aurrean, Alternatiba 2013, alternatiba zehatzen lehen herrixkaren sorrera dela. 12 000 lagun baino gehiago Baionan energiak ekoizteko, kontsumitzeko, bizitzeko, mugitzeko… molde berriak elkarrekin gogoetatzeko eta ezagutzeko. Ondotik biderkatuz joan den Alternatiba bat eta 140 alternatiben herrixka baino gehiago hedatuko dituenak bai Estatu frantsesean, Europan eta baita Senegal eta Haitin ere.
Ekimena 2015eko Alternatiba Itzuliarekin luzatu zen, elkartasunaren, trantsizio sozialaren eta ekologikoaren sinboloa diren toki anitzekilako txirrindulen gainean. Orotara, 700 000 lagun sentsibilizatuak klimaren gaiaz Pariseko COP 21a perspektiban izanki eta, berezikiago kontra gailur eta Alternatiben Munduko Herrixka baten antolaketa.
Datorren ekainaren 9an Alternatiba Itzuliaren 2.edizioa, oraingo honetan Parisetik abiatuko dena Baionan bukatzeko urriaren 6an bigarren Alternatibarentzat! Klimaren desafioari begira aterabideak ezagutzeko edo ber ezagutzeko eta gure tokiko etorkizuna eraikitzeko molde berriak ikusteko xedearekin.
2018ko Alternatiba helduentzat eta txikientzat ere informatzeko, ongi pasatzeko, engaiatzeko aukera izango da 9 gune nagusien inguruan: mugikortasuna eta garraioa, neurritasuna, energia berriztagarriak, birtokiratzea, laborantza, ura eta elikagaia, birziklatzea eta konponketa, eko-feminismoa, lurraldeko alternatibak, elkartasuna eta trukaketa.
Guztia besta giroan iraganen da, kontzertu, hitzaldi antzeztu eta beste animazio askorekin Alternatibaren partaide anitzek proposaturik. Txikiek ere beraien tokia izango dute herrixkako urritasunaren gunean beraientzat eremu bat finkatuko baita. Aurten 1000 laguntzaile inguru izango dira Baionan 30.000 lagunei harrera egiteko!