«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Manifa alaia eta aldarrikatzailea

Maiatzaren 1ean asteazkenarekin 11:00etan Baionako Lan Boltsan, Geltokiaren aldean

Klimaren aldeko (Alternatiba 2018, klima martxak, lizeotarren greba) eta injustizia sozial eta fiskalaren kontrako (Txaleko Horiak, mugimendu sozial eta sindikalak) azken hilabeteetako etengabeko mobilizazioetarik landa, aurten, Maiatzaren Leheneko manifestaldiak garrantzia berezia ukanen du.

Helburua izanen da karrikan erakustea, horiz, gorriz edo berdez, denak ber gurutze bidean girela, denek ber haserreak eta aurkakoak ditugula. Trantsizio ekologiko eta sozialaren aldekoen eta injustizia fiskalaren aurkakoen artean zatiketa sortu nahi dutenen tranpan erortzea errefusatzen dugu.

Alderantziz, Lehendakari harroputzari nahi diogu argi utzi elkartasuna sokadako aitzindariak baino azkarragoa dela! Eta denek ber zentzuan tiratzen jarraitzen badugu, bera eta ordezkatzen eta defendatzen duen sistema kapitalista azkenean eroriko direla ere!

Zatozte denak!

150 laguntzaileren beharra:

Banderola, ikurriña, pegatina eta eskupaperen banatzeko, soinu sistemadun kamiona plantan ezartzeko, edantegian eta taloen mahaian manifatik landa zerbitzatzeko.

Milesker izena emaiteaz hemen.

Milesker manifestaldi honentzat mobiliza arazteaz:

Bizi!ren egoitzan zabaltzeko afixak badira, zuen inguruan aipatu, mezuel eta Facebook mezuak, etab. zabaldu

Edantegi eta talo solidarioak:

Manifatik landa, Bizi!k sergurtatuko du edantegi eta talo mahai solidario bat. Etekinak Txaleko Horientzat (isunak, zaurituak, abokatu gastuak, etab.).

Bizi!rekin iragan diren Maiatzaren Leheneko beste mobilizazio batzuren bideoak ikus:

2018 : https://www.facebook.com/bizimugimendua/videos/1809794349073012/

2016 : https://bizimugi.eu/martinez-tes-foutu-les-riches-sont-dans-la-rue

2015 : https://bizimugi.eu/le-cortege-de-bizi-pendant-la-manif-du-premier-mai-a-bayonne

2013 : www.youtube.com/watch?v=7zZy-Igr3v4

2012 : www.youtube.com/watch?v=bvFG-um26Pc#t=23

Xehetasun gehiago: www.bizimugi.eu