Bizi !

Egin dugu! Trantsizioaren eguna: « Hitza Hitz: une parole est une parole ! »

Estatu mailako 3. trantsizio eguna antolatua izan da joan den irailaren 24an. Mobilizazio egun bat herritarrek trantsizio ekologikoa eta alternatiben berri ukan dezaten

Txirrindularen besta abian ezarri du Xiberoako Bizi! taldeak ibilgailu hau gehiago erabilia izan dadin Xiberoan eta bizikleta bideak sortuak izan daitezen Maule barnean eta inguruetan.

Hitza Hitz batzordeak Euskal Herriko trantsizio energetikoari buruzko 1. txostena aurkeztu du Baionan, txosten horrek agerrarazten baitu Bizi!-ren trantsizio energetiko hitzarmena izenpetu duten herriek zer nolako urratsak abiatu dituzten (ala ez) klima barreiamenduaren kontra borrokatzeko. 2014ko herriko hauteskundeen ondotik, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Xiberoako 30 herrik (orohar Ipar Euskal Herriko bizilagunen %75) izenpetu dute. Hamabi bat gairen inguruan (hirigintza, mugikortasuna, energia, eraikuntza, laborantza, hondarkinak, etab.) berrogoita hamar bat ekintzaz osatu klima-energia tresna kutxa erabiltzera hitzartu dira. Zinezko herritar zaintza organo gisa, Hitza Hitz batzordeak 2014az geroz hitzartze hauen jarraipena segurtatzen du. Denek irakur dezakezue txosten hori Bizi!-ren gunean.