Martxoaren 19an, eguzki pean, Eusko Egunak bere lehen edizioa ospatu du, tokiko euskal monetaren inguruan jendartea biltzeko 2 hilabete iraun dituen kanpaina baten ondotik.
Hainbat hautetsiren eta Euskal Hirigune Elkargoaren Lehendakaria den Jean-René Etchegaray-en presentziarekien batean ehunka parte hartzaile elkarretaratu dira Glain-eko Elkarteen Etxean.
Euskal Monetaren zerbitzuko, Bizi !ko eta beste jatorriko 130 laguntzailek parte hartu dute familia giroko besta honen arrakastan.
Eusko numeriokoaren haste zeremonia aintzin bazkari herrikoi handi bat iragan da eta ondotik, Patxi ta konpainiak giro ezin hobean 2 oreneko dantzaldiarekin bururatu du atsaldea.
Eusko-aren kanpainaren helburu guziak lortuak izan dira, 700 eusko kondu idekitzearekin, 30 000 euro bilduak izan direlarik crowfunding-arekin materialaren finantzatzeko eta norbanakoak eta saltzaileak euskokartaz eta ordainketa makinekin hornitzeko.
Hitzordua ondoko udaberrian, datorren Eusko Egunarentzat !