Bi gai nagusitzen dira Bizikutzuren 19. zenbaki honetan . Alde batetik, « EtorkiZUna! », migranteen aldeko kanpaina: Bizi!-k migranteen alde aritzea erabaki du zeren eta, Florencek bere potretan azaltzen duen bezala, gai hori arras lotua baita eramaten ditugun beste borrokekin. Beste alde batetik, Alternatibaren prestatzea: aurten, 30 000 pertsona igurikatzen ditugu Baionan urriaren 6 eta 7an, alternatiben herrixkaren karietara… Laguntzaileak behar ditugu… Zure gustu eta gaitasunen arabera, segur da lantalde batek zure baharra baduela!
Baina beste xantierrak beti segitzen dira: zikintegi basen kontrako ekintza, Uramap kolektiboarekin (ikus surfrider64.com webgunean ), laborantzaren bidez karbonoa nola xurga daitekeen azalduko duen mintzaldia, autoaren lekua ttpitzeko proposamenak… Ikastea eta aritzea, salatzea eta proposatzea… klima aldaketaren kontra borrokatzeko eta gizarte zuzenago, urosago eta erresilienteagoaren eraikitzeko!