Bizi !

Editoriala

Bizi!-ko militanteen egunerokoa jarduera desberdin anitzez osatua da: Heureux Cyclage jardunaldien sustengatzea, “Eliza Berdea” labelaren aurkezpen topaketa, San Ispiritu zubia libratzeko ekintza bat, Hendaiako Zero Zabor Zero Xahutze topaketak… Baina gero eta gehiago hunkitzen gaituen gai bat bada: migratzaileena. Ezin da klimari buruz aritu, errefuxiatuen gaia kontuan hartu gabe. Bereziki jakinez, Munduko Bankuak iragarri duenaren arabera, 2050 aitzin deus egiten ez baldin bada egiten, klima aldaketaren ondorioengatik, 143 milioi pertsona ihes egitera behartuak izan daitezkeela. Hara zergatik Collomb legearen kentzea eta migratzaileekiko harrera eta elkartasuna indartzeko xedea duen “Eux, c’est nous ! EtorkiZUna” kanpaina abiatzen duen Bizi!-k. Funtsezko bataila bat gehiago, elkarrekin irabazi behar dugun bataila bat gehiago… Baina batailak irabazten dira, urre meategien proiektuaren kontrakoa irabazi den bezala!