Bizi !

Editoriala

Urte berri on! Urte berri on! Urtarril guziz bezala denek gure ingurukoei gauza hoberenak desiratu dizkiegu. Arrunta da, batzuetan artifiziala, baina munduaz dugun ikuspegia ere erakusten du. Izan ere gehienetan besteei desiratzen diegu nahi genukeena. Orduan : aberastasuna, ohorea, irabaziak? Edo San Izpiritu zubia garraio eztiei erreserbaturik, auto-metatzeak ordezkatuko dituzten garraio publikoak, presoen eskubideak errespetaturik, euskoa gero eta gehiago erabilia…

Baina Bizi!n, ez dugu soilik desiratzen, egunero ekiten dugu. Horrek ditu Guénolé, Elorri, Bart, Nerea, Gabi… eta Bizi!ko 600 kideak elkartzen: oztopo guzien gainetik, etorkizun desiragarri baten eraikitzeko nahia, aurtengoa ona izan dadin, eta heldu diren urteak ere bai. Eta borroka horretan, denen beharra badugu, urte ona desiratzea ez baita aski munduaren aldatzeko…