Uda aberatsa da… ez berdin eguzkiz… baina elkarretaratzeetaz:
-
Oraino eta beti, langileak karriketan dira, Bizi! mugimenduak ere txirrindulaz egin 49,3 km-ko ibilbidean gaitzetsi duen zilegitasun gabea eta apalgarria den, lan lege horren kontra
-
Behar gabeko proiektu erraldoi eta inposatuen kontrako foroa Baionan iraganen da uztaila erditsu honetan eta besteak beste NDDL-eko aireportuaren zentzuzkotasuna baieztatzen zuen murrizturiko errefererenduma errefusatzen duen hemendik edo beste guneetarik etorritako publiko zabal bati ongi etorria eginen dio
-
Espère-en, agorrila hastapenean, klima akanpaleku bat iraganen da, bertan gaitzesteko, eztabaidatzeko, proposatzeko, formatzeko eta partekatzeko…
-
Gogokoak ditugun baina egoera kezkagarria dela erakusten diguten borrokoa guzi horien erdian, finka dezagun jada hitzordua Patxokian Baionako Bestetan esku ukaldi baten emaiteko (izena eman hementxe: bizimugi.eu/les-fetes-de-bayonne-avec-bizi-3 ), besta egiteko, eta lasaitzeko… eta gure bizi gosea bertan asebete dezagun!