Category: Ekintz

Izen emaiteak solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab.

Solasaldia: Bortizkeria, bortizkeria eza, taktiken osagarritasuna? Eraginkortasuna, erradikalitatea, etab. Urriaren 8an asteartarekin 19:00etarik 21:00ak arte, 20 Cordeliers karrikan, Baiona ttipian. Biziko kide eta hurbilekoei zabaldua zaien solasaldia Bere sorreratik, Bizi! engaiatua da %100 bortizkeriarik gabeko estrategian. Horrek ez du kentzen galderak eta solasaldiak ukaitea bortizkeria/bortizkeria ezaren gaiaz. Nun kokatzen da bortizkeria eta bortizkeria ezaren arteko …

Continue reading

Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan

Klima, justizia soziala: Sartze mobilizazioa Ipar Euskal Herrian ondoko ekintzetarako dei moduan Baionan egin den justizia klimatikoaren aldeko martxak 1000 pertsona bildu ditu larunbat honetan —irailaren 21ean—, eta San Izpiritu zubia sinbolikoki okupatuz bururatu da. Bizi Barnekaldek, Avenir elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitate Herrikoiak momentu berean Baigorrin antolatu dutenak 60 pertsona bildu ditu. Bezperan, 500 …

Continue reading

Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra!

Klima, justizia soziala: mobilizazio orokorra! Klima martxa eta San Izpirituko zubiaren blokatzea irailaren 21a larunbatean, 15:00etan Baionan Euskal Hirigune Elkargoa eta Vinciren arteko akordioa indarrean sartu behar litzateke urriaren 1ean. Euskal Hirigune Elkargoak Vinciri dirua emanen dio ordainlekuetako prezio apaltzea diruztatzeko, hilabetean bederen 20 bidaia egiten dituzten harpidedunendako puntako tenoreetan. Euskal Hirigune Elkargoak eta mugikortasunen …

Continue reading

G7: Debekatua izan arren, Macron-en potretak Baionan ibili dira

Baionan, igandean, agorrilaren 25ean. «Potreten Martxa»k 900 pertsona baino gehiago bildu ditu Baiona erdian, nahiz eta Biarritzen iragaiten den G7aren karietara bertan manifestatzea debekatua zen. Goizeko 10:00ak zirela eta, estatu osoan errekisizionatuak eta Estatu osoko Polizia eta Jendarmek xekatzen dituzten Macron Lehendakariaren hainbat potreta ofizialek bat egin dute Baiona erdian. Prentsaitzineko batek Macron Gobernuaren klima …

Continue reading

G7: Potreten martxarako deia

Igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan, Baionako erdigune zaharrean  Alternatiba, ANV-COP21 eta Bizi mugimenduek antolatzen dute klimaren eta justizia sozialaren aldeko «Potretetn martxa» igandean, agorrilaren 25ean, 10:00etan Baionako erdigune zaharrean, Biarritzen iraganen den G7aren karietara.  Klima eta justizia sozialari buruzko solas eder eta handiekin koherentzia duten politikak nahi dituzten, bai eta ere bortizkeriarik gabe soilik mobilizatzeko prest …

Continue reading

Hilabete bat xuxen Biarritzeko G7a aintzin, 125. lehendakari-potreta deslotua izan da Ezpeletan

Asteazken honetan, uztailaren 24an, hots, Biarritzeko G7aren irekitzea baino hilabete bat xuxen lehenago, Emmanuel Macron-en 125.potreta deslotua izan da. Frantses Estatuak bere urteko aztarna ekologikoa gainditzeko, hain xuxen ere 125 egun aski dituela eta joan den maiatzaren 23an 80 pertsonalitatek G7a aitzin 125 lehendakari potreten deslotzeko dei bat luzatu zuten. Deiaren desafioa altxatu da asteazken …

Continue reading

Bortizkeriarik gabeko ekintzari formakuntza Baiona

Bortza ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Bortxa ezazko ekintzari formakuntza hori Bizi eta ANV-COP21ek antolatzen dute (https://anv-cop21.org/). Formakuntza urririk da, eta deneri zabaldua (haatik aintzinetik izena emaitea beharrezkoa da). Formakuntza honen antolaketa errexteko, milesker galdetegi honen betetzea. Abuztuaren 1a ostegunarekin iraganen da, Baionan 18:00etarik 21:00etara, Manu Robles-Arangiz Fundazioaren egoitzan Cordeliers …

Continue reading

Bizi-k 10 urte bideoa

Bizi-k 10 urte bideoa! Igandetan supermerkatuen idekitzearen kontrako ekintza

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute ekainaren 16an! Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan.

Baiona: klimaren aldeko 150 ekintzailek Igandetan idekia den supermerkatu bat okupatu dute

150 pertsonek okupatu dute supermerkatu bat Baionan bertan igandeko lana salatzeko. Ekintza hori iragan da 2009tik geroz Ipar Euskal Herrian larrialdi klimatikoaren eta justizia sozialaren arloan lanean ari den Bizi! mugimenduaren 10. urtebetetzea ospatzeko asteburuan. Igande goiz honetan, ekainaren 16an, 10:00etan, Emmanuel Macron-en dei parodiko bati erantzunez, azken hau eskupaperen bidez banatua zen, Biziko ekintzaileak …

Continue reading