Category: Beste tokiko esku hartzeak

Larunbatean, apirilaren 9an, Baionan : etor Bizirekin Korrikan parte hartzera!

Korrika Euskal Herri osoa zeharkatzen duen euskararen aldeko lasterketa da. AEK-k antolatzen du bi urtetarik 1980az geroztik eta 10 egun irauten du. Ibilbidea gutti gorabehera 2.200 km-koa da eta edizio bakoitzean aldatzen da. Korrika ez da gelditzen, gauaz ere. Hasieratik bukaerara, lekukoa eskuz esku pasatzen da, herriz herri. Kilometro bakoitza egitura batek  (elkarte, enpresa, etab.) …

Continue reading

“Euskaraz Bizin” gaualdia, euskaraz Bizi! indartzeko!

Ostiralean, otsailaren 25ean, 19:00etan, PatxokinTonneliers-en karrikako 23 bis zenbakian, Baionan “Euskaraz Bizin gaualdia” Ongi etorri “Euskaraz Bizin” gida liburua ezagutzera…. Euskaraz, jostatzera eta kantatzera!21:00etan, Zintzur bustitzea, ekarri zertxobait jateko! Zure parte hartzea baieztatu 30 segunduz izena emanez hemen: https://forms.gle/ALYaZyZ5noYP1gPS6 Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen dut Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, …

Continue reading

“Euskaraz Bizin” gida liburua, oraindanik eskuragarri!

Euskarak eta elkarte batek nola elkar sustatzen duten Euskaraz Bizin lan taldeak Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Euskaraz Bizin gidaliburua sarean ezartzen du! Bizi!  Mugimenduaren eta euskararen arteko lotura argitu eta gogoetatu nahi izan du Euskaraz Bizin lan taldeak militantziaren praktikak hobetzeko! Sarean eta Biziren egoitzan, Kordelierren karrikako 20., Baiona Ttipian, eskuragarri den liburuxka baliagarria izan …

Continue reading

Herriko hauteskundeak eta ekologia: publizitate guttiago eskatzeko kolektiboa

Bizi, CADE eta Paysages de France elkarteek Publizitateari EZ taldea osatzen dute Euskal Herrian eta Landetako hegoaldean publizitate guttiago eskatzeko. Herriko hauteskundeen karietara, herritarrak, elkarteak eta kolektiboak deitzen dituzte hautagaiei presioa egiteko, horiek erabakiak har ditzaten publizitatearen eragin ekologikoak, sozialak eta ingurumenekoak murrizteko. Prentsa agiria: https://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2020/02/CP-eu-collectif-Stop-pub-Pays-Basque-Adour.pdf

G7a Biarritzen: Larunbata, uztailaren 13ko Manifestaldia

G7a eta bere munduaren kontrako manifestaldia Bizik «G7ez» plataformak G7ari ez erraiteko eta beste mundu baten defendatzeko antolatzen duen manifestaldian parte hartzeko deia luzatzen du. Manifestaldia iraganen da larunbatean, uztailaren 13an. Biarritzeko Midi Geltokiko Baratze publikotik abiatuko da 17:00etan. Desberdintasunen kontra borrokatzea da, Biarritzen, agorrilaren 24etik 26ra antolatua den G7aren helburu ofiziala. 3 egunez, «mundu …

Continue reading

«Elkartasuna, sokadako aitzindariak baino azkarragoa da!»

Maiatzaren Lehenaren karietara, manifestaldi bateratuak bildu ditu 6 500 sindikalista, klimaren aldeko militante, abertzale edo klimaren aldeko gazte, feminista, etorkinekin solidarioak diren pertsona eta Txaleko Hori Baionako karriketan. 2019Ko jende lerroa koloretsua eta bereziki animatua eta besta girokoa izan da. Manifestaldiaren hasieratik soka tira berezi batek doinua emaiten zuen: Txaleko hori, sindikalisten kasula gorri edo …

Continue reading

Isard COSeko zuzendariak hitzeman du Bizirekin bilduko zela

Urtarrilaren 7a astelehen hontan, Bizi euskal mugimenduko 25 aktibistek Isard COSen bulegoak okupatu dituzte Pauen, adingabeko atzerritar bakartuetaz 64 departamenduarentzat egiten dituen ebaluazio batzuk salatzeko. 2 txostenetan aurkitzen diren akats, gezur, manipulazio eta prozeduren ez errespetatzeak biltzen eta analisatzen dituen txosten bat banatu ditu bertan Bizik. 2018ko irailaren 27an 2 ginear gazteetaz egin ebaluaketak dira …

Continue reading

Larunbatean, urtarrilaren 12an: Orain presoak

Bizi!k bere kide eta laguntzaile guziak deitzen ditu saldo handian parte hartzerat larunbatean, urtarrilaren 12an, “Elkarbizitzan eta bakean oinarritutako etorkizun baten alde” lemapean iraganen den Orain Presoak manifestaldian. Hitzordua emana da, 17:00etan, Baionan, Errepublikako plazan (Tren geltoki ondoan). ETA erakundearen armagabetzea ahalbidetu zuen Bakegileen dinamika herrikoiaren ondorioz, frantses gobernuak Euskal Herrian  esperantzari eta bake perspektiba …

Continue reading

Bakea Euskal Herrian: Orain presoak! Informazio praktikoak

Pariseko presondegien martxa abiatu da! Ondoko hitzorduak: – Abenduaren 8an, ostiralez Hitzordua: 9:00tan Fleury-Mérogis-ko presondegiaren aintzinean, ta martxaren abiatzea Fresnes-eko presondegia arte (17 km) – Abenduaren 9an, larunbatez : hitzordua : 8:30 Fresneseko presondegiaren aintzinean ta martxaren abiatzea Pariseko 18 juin 1940 plaza arte ( Pariseko Montparnasse geltokiaren ondoan) (10 km) Hitzordua: 11:00 Porte d’Orléans …

Continue reading

Bilkura Publikoak eta Parisera joaiteko txartelak erosgai

Bilkura publikoak Euskal Herrian, bake prozesua gizarte zibilaren esku dago. ETAk 2011an borroka armatua behin betiko uzten zuela iragarri zuen. Frantses eta Espainiar estatuen inplikazio ezaren aitzinean, 2016ko abenduaren 16ean, bost bakegileek, armagabetzearen inguruko lehen urratsa burutu zuten Luhuson. Gertakari honek blokeatua zen egoerari bultzada eman zion, eta lau hilabete geroago, apirilaren 8an, gizarte zibilak …

Continue reading