Welcome to… Copenhague!

Manu Chao en concert à EHZ avec le TShirt Bizi!ren kamisetarekin Manu Chao EHZko kontzertuan!

!+! = ??

Behar ba jakin nahi duzue zer erran nahi duen harridura ikur horrek borobil baten barnean ?

[:]Gure lurraren sinboloa da, sistema kapitalistak xehatzen duena, Euskal Herrian eta mundu guzian -mobilizazio beharraren- deiadarra.

Datorren abenduan, iraganen dan Kopenageko Gailurra.

Bertan, munduko gobernu guziak bilduko dira Kyotoko Protokoloari zer segida eman behar den erabakitzeko.

Hortarako, nazioarte mailako mobilizazio popularra baitezpadakoa da, planeta mehatxatzen duen klima beroketaren geldi arazteko.

Kopenage Seattle berria izanen da.

Baina aldi hontean, helburua ez da Kopenagera igotzea gobernatzaileak ez hitzaldien geletan sartzen uzteko, baina, gobernatzaileak bertatik ez ateratzen uzteko klima aldaketaren zinez geldiarazteko neurriak hartu eta argiki azaldu gabe!

Gaurdanik, mobilizazioa antolatu behar da, hemen ere Euskal Herrian!

Planetaren geroaren parte bat datozen hilabeteetan joakoan dugu.

MUNDUAK BIZI BEHAR DU !

MOBILIZA GAITEZEN !

Manu Chao EHZn Bizi!ren kamisetarekin!

Manu Chao kontzertuan (2009ko uztailan)