Bizi !

Bizi!ren bisita gidatua: URAMAP, Bizi! kide den mugimendua

Orain dela urte bat xuxen, Surfrider fundazioak Bizi, Itsas Arima, Pose ta Graine eta Ur Tipula elkarteak, uren kutsaduraren kontrako tresna berri baten sortzeko inplikatzera gomitatu zituen: hau da, URAMAP, uraren mapa.

Oinarria oso xinplea da: helburua da Euskal-Herriko ur ingurunean hunkitzen dituzten kutsadurak seinalatzea, bainan noski, horiek kentzen laguntzea ere.

Erreken eta itsasoen kutsaduren aurka elgar borrokatzeko tresna da Uramap, ura ondasun amankomuna eta ezinbestekoa delako kolektiboki babestua den gure lurraldean, Euskal-Herrian. Plataforma herritar bat da, despoluzio eta gibelarazte proiektu baten inguruan komunikatzen eta biltzen laguntzen duena, baita egiazko ekintzak eramaiten eta ingurumenarekiko praktika errespetutsuagoak izaiten laguntzen duena. Kolektibo ireki gisa, herritar orok bere bizitzan eta eboluzioan parte har dezake.

Bakotxak kutsadura bat seinala dezake, behaketa bat egin, xehetasunak, ezagutzak ekarri, bere burua galdezkatu, dagozkion instituzioekin harremanetan sartu adibidez herriko etxeak, garbiketak antolatu… Ekainaren 8an, ozeanoen mundu egunean, prentsaurreko bat iragan da Bizi !-ren egoitzan. Engaiamendu honek interesatzen bazaitu, informazio guziak eskuragarri dira www.uramap.net webgunean.