Moztu, tindatu, mahai batzuren bila joan, kamionak mobilizatu, taberna kudeatu, plantxen bidez sukalda, afitxa kolaketa antolatu, materiala bildu, laguntzaileak deitu, material zerrenda luze ia amaigabeak idatzi, etab… hara besteak beste egiteko zer atxemaiten ahal den Jakazan/k taldean sartuz geroz.
Edonork ongi etorria du talde honetan, zer nahi izanikan ere haren gaitasunak: geroan zer behar ukaiten ahal ginuken… ez dakigunez, jin gustian, giro ona eta lasaia da 😉 ! Materiala edo ibilgailu utilitarioak noiz behinka prestatzen ahal lituzketen pertsonak ere gomitatuak dira beren buruaren ezagutaraztea.
Taldea saiatzen da hilabetean behin biltzera (ostegunetan ahalez, ondotik bilkura ondokoa jarraituz Sankara ostatuan…). Hala ere, erritmoa ez da erregularra, prestatzekoak diren ekitaldi ezberdinei egokitzen da, bilkuren maiztasuna haunditzen delarik epeen bukaera hurbiltzearen araberan.